Domingo Martinez de Irala
Domingo Martinez de Irala (Bergara, 1509 – Asuncion, Espainiar Inperioa, gaur egun Paraguai, 1556ko urriaren 3a) gipuzkoar konkistatzaile eta kolonizatzailea izan zen.
Domingo Martinez de Irala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1509 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Asuncion, 1556 (egutegi gregorianoa) (46/47 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta kolonizatzailea |
Bizitza
aldatu1535an, Gipuzkoan zituen ondasun guztiak saldu zituen Ameriketara abiatzeko. Han Pedro de Mendoza gobernadorearen kapitain eta idazkari izendatu zuten eta harekin hartu zuen parte Buenos Aires hiriaren lehenbiziko fundazioan. Juan de Ayolasekin batera Paraná eta Paraguai ibaiak esploratu zituen. 1539-1542 eta 1544-1556 urte bitartean, Pedro de Mendoza hil ondoren, Río de la Plata eta Paraguaiko gobernadore egin zuten eta La Asunción de Paraguay, bertako hiriburua, gotortzea deliberatu zuen.
Zilarra aurkitzeko espedizioak antolatu zituen baina, Pizarro eta La Gasca aurreratu zitzaizkiola ikusirik, uste denez berak sortu zuen La Asuncion hirira itzuli zen. Bertako kapitain nagusi eta gobernari izan zen heriotza arte. Paraguairen sortzailetzat hartu izan da Irala.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) «Miguel Angel Elkoroberezibar historialariari elkarrizketa.» www.abc.com.py (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
Aurrekoa Juan de Ayolas |
Río de la Plata eta Paraguaiko gobernadorea 1539-1542 |
Ondorengoa Álvar Núñez Cabeza de Vaca |
Aurrekoa Álvar Núñez Cabeza de Vaca |
Río de la Plata eta Paraguaiko gobernadorea 1544-1556 |
Ondorengoa Gonzalo de Mendoza |