Olaso dorrea

eraikitako euskal ondare nabaria Bergaran. Kultur Intereseko Ondasun
Artikulu hau Gipuzkoako Bergara udalerriko dorretxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olaso jauregia».

Olaso dorrea (Reizabal eta Monzon izenez ere ezaguna) Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen dorretxe bat da. Hain zuzen ere, Bergarako Alde Zaharrean kokatua dago, San Pedro kaleko 2. zenbakian, San Pedro Ariznoakoa eliza, Bergarako udaletxea eta Ondartza dorrearen artean, eta Bergarako epaitegien parean. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago.

Olaso dorrea
Kultura ondasuna
Alde Zaharra (Bergara)
Olaso dorrearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°07′02″N 2°24′47″W / 43.11712°N 2.41292°W / 43.11712; -2.41292
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
arkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001577
3

2012ko azaroaren 13tik aurrera Jakiunde erakundearen egoitza ofiziala da, hots, Euskal Herriko Zientzia, Arteak eta Letren Akademia.[1]

Olaso Dorrea fundazioak kudeatzen du eraikina eta bertan gordetzen den Monzon familiaren ondasunak.

2021etik aurrera, bisita gidatuak egiten dira dorretxea barrutik ezagutzeko eta Monzon-Ganuza familiaren ondarea ezagutzeko.[2].

Historia

aldatu

XVI. mendean hasieran eraikia izan zen. Jatorriz, Errezabal izena zuen baina denbora gutxian, bertako jabetza zuen familiaren izena hartu zuen. Mozon etxea izena ere eman izan zaio, 1787. urtetik aurrera familiak izen hori hori hartu zuelako lehen abizentzat.[3]

Eraikin hau Telesforo Monzon politikari abertzalea, idazlea eta euskaltzainaren jaiotetxea da. XX. mendean zehar Telesforo Monzón eta Maria Josefa Ganuzaren bizilekua izan zen. Hego Euskal Herrian Espainiako Gerra Zibileko frontea hautsi eta gutxira, agintari kolpista berriek bertako altzariak atera zituzten eta Francorentzat Aieteko Jauregia janzteko erabili zituzten.

1982an Olaso Dorrea Fundazioa sortu zuten, Telesforo Monzonen azken nahiei erantzunez.

Eraikinean du egoitza, halaber, Jakiunde erakundeak.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu