Viktor Bernedo Zubiaurre

Elgoibarren jaiotako enpresari eta politikaria

Viktor Bernedo Zubiaurre (Elgoibar, 1876ko apirilaren 12-Beasain, 1944ko abenduaren 17) Elgoibarren jaiotako enpresari eta politikari sozialista eibartar-beasaindarra izan zen. Beasaingo alkate izatera iritsi zen eta frankismoak errepresaliatu egin zuen, besteak beste heriotza kondena ezarriz.

Viktor Bernedo Zubiaurre
Bizitza
JaiotzaElgoibar1876ko apirilaren 12a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBeasain1944ko abenduaren 17a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Hastapenak Eibarren aldatu

Enpresaria aldatu

Agian, Viktor Bernedok Eibarren sortu zuen lehen enpresa, beste eibartar militante sozialista batekin, Jose Acedorekin, sortu zuen tailer txiki bat izan zen[1]. Antza denez, hasieran enpresak zortzi langile zituen[2].

Pixkanaka, bere fabrika haziz zebilen. 1912an, jada Wolman markako pistolak egiten zituzten, “Aristondo e hijos” eta “Arizmendi y Goenaga” enpresekin elkarlanean. Bilboko El Liberal egunkariaren arabera, “Bernedoren tailerrean langile askok egiten du lan” eta Bernedo “industri-nagusi bikain” bezala deskribatzen zuen[3]. 1913an Aristondoren enpresa erosi zuen, horrela berea handituz[4]. Bestetik, 1914an, “Ruby” edo “Eibar” pistolak egiten hasi ziren (egia esan, arma horien patentea Elgoibarko enpresa batek zuen, Gabilondoren enpresak[5]; nahiz eta lehenengo eskariak asetzeko beste armagin batzuekin batu behar izan zen[6]. Horrek azal lezake zergatik Bernedoren tailerrak ere parte hartu zuen pistola horren fabrikatzean[7]). 1914an, I Mundu Guda hasi aurretik 38 langilek egiten zuten lan bere fabrikan Igor Goñiren arabera[8] (Juan Calvóren arabera 10-20 langilek egiten zuten lan fabrika horretan garai horretan[9], eta Gil Borralloren arabera, 20-30 langilek[10]; eta 30-40ra 1917an iritsi ziren. Hala ere, Goñi Mendizabalek Eibarko Artxiboa du iturri, beraz, berak du sinesgarritasunik handiena). Bernedoren tailerretan, askotan bere kide sozialistek lana topazen zuten, hala nola, Meltxor Aldazabalek[11].

Bernedok, bere enpresa-ibilbidean, asmatzaile bezala sona lortu zuen: 1909ko urriaren 14an errebolberrenkanoiak eta zilindroak” taladratzeko makina bat patentatu zuen[12]. 1919an “Victor Bernedo pistola automatikoa” (“Pistolet Automatique Victor Bernedo”) patentatu zuen, 6,35 milimetrotako kalibreko pistola zena[10]. Honek 69952 patente zenbakia zuen, hala ere, “ale gutxi” saldu zituzten[13]. Aurretik, Juan L. Calvóren arabera, “Bernedoren pistola orijinala” (“Pistola original de Bernedo”) ere patentatu zuen, baina “ez zuen arrakasta handirik izan”[13].

Hala ere, benetan Bernedori oparotasuna ekarri izan ziona, I Mundu Guda izan zen. Honi esker, eibartar armagileek merkatu handia topatu zuten Aliatuen artean: Frantziara, Erresuma Batura, Italiara zein Errumaniara saldu zituzten pistolak, batez ere Frantziara. Bernedoren kasuan, 7,65 milimetrotako 11.500 pistola saldu zituen Frantziara[14]. Baina berak parte hartzen zuen “Ruby” edo “Eibar” pistolak (Elgoibarko Gabilondo enpresak patentatua) ere arrakasta handia izan zuen, I Mundu Gudan 710.000 pistola saldu zizkion Frantziari, eta beste zenbait Finlandiari zein Jugoslaviari[15]. Frantziarrek “Eibar” edo “Ruby” pistolen kargagailuak pieza honen fabrikantearen izenarekin markatzen behartu zuten, eta honek pistola askoren atzean “VB” inizialak agertzea ere ekarri zuen, Bernedori sona ekarriz[16]. Guda horren bueltan, Frantzian tailer mekaniko bat izan zuen. Jose Zufiaurre etnografoaren arabera, Beasainen fabrika berria zabaltzerakoan tailer hori utzi zuen, baina saltzeko denborarik ezean, Frantziako Errepublikari eman zion, “Lehen Mundu Gudaren ondorioz umezurtz geratutakoak laguntzeko”. Hori zela eta Frantziako Errepublikak “ohorezko domina bat eman zion Bernedori”[17][18].

Militante politikoa aldatu

Viktor Bernedo, Toribio Etxebarriaren arabera, Eibarko Elkarte Sozialista fundatu zuen taldean zegoen. Etxebarriaren arabera, “Eibarko militante sozialista nabarmenetako bat zen”[1]. Eibarko Elkarte Sozialista 1897an sortu zen.

Bernedok, Eibarko sozialisten ¡Adelante! (“Aurrera!”) aldizkarian idazten zuen, Toribio Etxebarriaren arabera bere estiloa “satirikoa” zen[19]. Bernedok, bere iritzi politikoak medio, zenbait arazo izan zituen: 1905ean Donostiako Entzutegiak epaitu egin zuen “dogma katolikoa iraintzearren”. Epaiketa horretan, fiskalak lau urte, bederatzi hilabete eta zortzi eguneko kartzelaldia eta bi mila pezetatako isuna  ezartzea eskatu zuen. Epaimahaiak errugabetu egin zuen, baina fiskalak helegitea jarri zuen, eta berriz epaitzea eskatu zuen[20]. Azkenean, 1906an hiru urte, sei hilabete eta 21 eguneko zigorra ezarri zioten Andra Maria Pilarkoa “fetix” bat zela esan zuelako[21], baina antza denez, 1906ko azaroan zigor hori errebisatua izan zen[22]. Ez zen aldizkari horrek, garai horretan oso prestigio handia zuenak –Tomas Meabek zuzentzen zuen, eta nazioarteko firma handiek idatzi zuten bertan- izan zuen adierazpen askatasunarekin lotutako arazo bakarra[23]. Bernedo, antza denez, aldizkari honetako zuzendari ere izan zen denbora batez[23].

Etxebarriaz gain, oso gertuko izan zuen Bernedok Akilino Amuategi, Eibarko sozialismoaren sortzailea eta Euskal Herriko PSOEko militante esanguratsuenetako bat[24]. 1914an, Bernedo Eibarko zinegotzi sozialista bezala aurkitzen dugu. Zinegotzi sozialisten artean eztabaida bat gertatu zen Barrutia izeneko zinegotzi batek zinegotzien (Elkarte Sozialistarekiko) irizpide askea defendatzen baitzuen, Akilino Amuategi honen kontra jarri zelarik. Bernedoren ikuspuntua Amuategiren aldekoa, beraz Elkartearekiko diziplinaren aldekoa izan zen[25].

Bestetik 1917an Eibarko Liga Antigermanofiloaren partaide izan zen, eta baita ere elkarte horren zuzendaritzako kide, elkarte hori 1917ko maiatzean sortu zen Eibarren –Akilino Amuategi bera ere kide zen-[26], eta Espainiako Estatuan sortu zen lehen komiteetako bat zen (Elkartea bera Madrilen 1917ko hasieran sortu zuten). I Mundu Gudaren aurrean, Europa osoan, sozialisten artean debate handia eman zen, gudan euren Estatuaren alde egin ala nazioarteko iraultza sozialistaren alde egin. Espainiar Estatua bezalako herrialde neutroetan, sozialista batzuek bi blokeak inperialista gisa salatu zituzten, baina beste batzuk, errepublikanoekin eta liberalekin eta bestelako burgesia aurrerakoiarekin batera, Aliatuen kausaren alde ezarri ziren, Aliatuek Errepublikaren eta demokraziaren balioak hobe ordezkatzen zituztelakoan –Alemaniaren alde batez ere kontserbakorrenak ezarri ziren-. Hain zuen ere, Liga hau espainiar iritzi publikoan Aliatuen aldeko joera hedatzeko sortu zen (hala ere ez zuten garbi esaten Espainiak gudan halabeharrez parte hartu behar zuenik, baina saiatu ziren iritzia Aliatuen alde lerrokatzen)[27]. Halere, Bernedoren kasuan, Frantziarekin zuen harremanak zerikusiren bat izan zezakeen inplikazio honetan.

Beasaina aldatu

Ez dago argi noiz joan zen Bernedo Beasaina bizitzera. Jose Zufiaurre etnografoak, 2001ean 1913an izan zela esan zuen[28]. Datu hori babesten dute baita ere Pello Joxe Aranburu eta Luis Mari Intzak[29]. Hala ere, 2017an, Zufiaurrek I Mundu Guda ostean etorri zela esan zuen, Beasainen 1920an enpresa berria sortzerakoan “instalatu” zela eta Frantziako enpresak “emakidan eman” behar izan zituela, presak saldu ezinik ibili zelako[17]. Jon Kortazar-Billelabeitiak 1921an etorri zela dio[4]. Bestetik, Eibarren zuen armagintza-negozioa 1921an saldu zion Bonifacio Etxebarriari, beraz ematen du garai horretan etorri zela Beasainera[30].

Beasainen ez zuen armagintzan jarraitu, baizik eta erremintak, giltza industrialak egiteari ekin zion. Beasaingo etaparen hasieran, Patricio Elortza, eta batez ere gero Legazpin oso ezagun bihurtu zen Patricio Etxeberria bazkide hartu zituen, “Bernedo, Echeverría y Elorza S.A.” enpresa sortuz. Enpresa hau Espainiar Estatuan “horztun giltzak” (“ingelesak”), bai finkoak, zein mugikorrak, egin zituen lehena izan zen, enpresa berritzailea izan zen beraz[31] (Bernedok patentea Suediatik lortu zuen). Enpresak hasiera batean 50 langile zituen, Zufiaurreren arabera[17], eta 40 Aranburu eta Intzaren arabera[32]. Viktor Bernedo kapitalaren %51aren jabe zen, Etxebarria eta Elortzaren artean beste %49a zutelarik[17][18].

Beasainen, Bernedo, ideia ezkertiarreko pertsona izan arren bertako burgesiarekin harreman onak zituen pertsona izan zen, hori adierazten du adibidez, 1920an sortutako Usurbe elkartearen kide izana[33]. Usurbe elkartea, 1920an sortutako elkartea, Beasaingo “prestigiodun” pertsonak biltzen zituen elkarte bat zen, non klase-jatorri berdina izan arren, ideologia ezberdineko pertsonak biltzen zituen (monarkiko liberalak, errepublikanoak, karlistak, jeltzaleak eta are Viktor Bernedo bezalako sozialistak); eragin-gune handi bat zen. Izan ere, ideia ezberdinetako baina klase berdineko pertsonak biltzean, ideologia ezberdinetako pertsonen artean loturak (nahiz eta kasu honetan klase jakin batetako pertsonak izan) sortzen zituen elkarte bat izan zen, hau da, nolabaiteko “lokalismoa” garatzen zuen elkarte bat[34].

Harreman hauek ahalbideratuko dute behin Etxeberriak zein Elortzak Beasain utzi eta Legazpin enpresak sortu ostean, Bernedok bazkide berriak topatu izana, Arana familia hain zuzen (orain CAF den fabrikaren sortzaile zen familiako kideak, CAFen akziodunak eta Beasainen hainbat enpresaren jabe zirenak). Arana familiak, nahiz eta kapitalaren %49 jarri, ofizialki %51 izatearen baldintza jarri zuen, Bernedok hori onartu egin zuelarik. Erosketa berriaren ostean enpresak “Forja y Fundiciones de Beasain, Sucesores de Bernedo y Compañía” izena hartu zuen[17][18]. Bernedo eta Arana familien aliantza Beasaingo bi familia burges ikurren aliantza bat izan zen. Hain zuzen ere, nahiz eta bi familiak elkartzerako unean antzeko profila izan (biak izan ziren industriari lotutakoak eta nolabait ikuspegi sozial liberala zutenak), geroago euren ibilbide politikoak banatu egin ziren: Bernedok sozialismoari eutsi zion eta Arana familiak eskuinera egin zuen (Serafin Arana Gaiztarro errepublikanoa izan zena eta 1931an ezkerreko zerrendaren aldetik zinegotzi aukeratua, gerora Lerrouxen Alderdi Erradikalarekin bat egin zuen (zentro-eskuina). Pedro Arana Gaiztarro koalizio liberal-demokratikoaren aldetik alkate zen momentu horretan, baina 1936tik aurrera, Udal frankistan alkateorde izan zen)[35][36][37].

Bernedoren fabrika 1967an itxi zen “lan-metodoak modernizatu gabe zegoelako, atzean geratu baitzen”; urte hartan 200 langile zituen enpresak[17].

Beasaingo Udalean Errepublikaren garaian aldatu

Alkateorde aldatu

Errepublika ekarri zuten 1931eko apirileko Udal hauteskundeetara aurkeztu zen Bernedo ezkerreko hautagaitzaren (errepublikanoak eta sozialistak biltzen zituen hautagaitzaren) aldetik. Aurrean eskuindarrek eta jeltzaleek osatutako koalizioa zuten[38]. Bernedo lehen barrutian aurkeztu zen “Udaletxearenean”[39]. Hala ere, CAFen presioa zela eta ezkerreko zinegotzi ia guztiak erretiratu egin ziren, Bernedo barne. La Voz de Guipúzcoa egunkariaren arabera, ezkerreko hautagaiek erretiratzea erabaki zuten “Mendeku beldurrez, langile-demokraziaren aldeko gehienek enpresa horretan lan egiten dutelako (…) eta langabeak laguntzeko erresistentzia kutxarik ez dagoelako”[40].

Hala ere, hauteskunde horietan ondorioz ezarritako Gobernu errepublikanoak, iruzur nabarmena izan zen herrietan, Beasainen barne, maiatzaren 31n hauteskundeak errepikatzea agindu zuen. Kasu honetan, Bernedo berriz aurkeztu zen. Bestetik, eskuinak, apirilean galdu ostean eta monarkia abolitzeak eta “Iruzurraren onuradun” irudia izateak atsekabeturik oso hautagai gutxi aurkeztu zituen, eta jeltzaleek bat ere ez. Kasu honetan Viktor Bernedo aukeratua izan zen, botoen hirugarren kopururik handiena lortuta. Ezkertiarrek 11 zinegotzi lortu zituzten (horietatik zazpi errepublikano eta lau sozialista[41]) eta eskuindarrek bi[42]. Udal-talde berriak Bernedo alkateorde ezarri zuen, alkatetza Jazinto Urteaga errepublikanoari eman ziolarik[36].

Bernedoren alkateorde postuko lana, batez ere laizismoaren eta Errepublikaren baloreen aldekoa izan zen. 1931ko uztailaren 7an, Kale Berriari (egun, Jose Migel Iturriotz kalea), Pablo Iglesias kalea deitzea proposatu zuen, baita Udalak onartu ere[43] (beste hainbat kale-izenen aldaketaren artean[44]).

Garai horietan sozialistak laizismoaren aldeko defentsa sutsua egin zuten, batez ere eskoletan. 1931ko abuztuan zenbait zinegotzi sozialistek eskola erlijiosoei subentzioa kentzeko eskatzen zuten. Oso proposamen polemikoa izan zen, ez soilik ideologia aldetik (populazioaren parte bat erlijiosoa zelako), baizik eta baita ere eskola hauek ume asko matrikulatuta zituztelako, eta Beasainek eskola-tokiarekin arazoak eta irakasle berriak kontratatzeko diru nahikorik ez zuelako (zinegotzi errepublikano batzuk ere kontra jarri ziren). Viktor Bernedok bere alderdikideek baino proposamen moderatuago bat egin zuen, subentzioa guztiz kendu ez, baina mila pezetatan murriztea[43]. Hala ere, Beasaingo Elkarte Sozialistak 1932ko maiatzean berriz ere eskola hauei subentzioa kentzeko proposamena egin zuen “han ikur errepublikanoak eramatea debekatzen baitute apaizek”. Udalak “asmo” hori erakutsi zuen, baina esan zuen eskola berriak egin arte ezin zela halako neurririk aplikatu eta ikur errepublikanoak indarrez kentzearena gurasoek salatu beharreko gauza bat zela.

Bernedoren laikotasunaren defentsa ez zen soilik eskolara mugatu: 1932ko otsailean, Arangoitiko ospitalean (Beasainen zegoen ospitale erlijioso bat), bertan zeuden egoiliarrak “berdin tratatzea, euren sinesmenak zirenak zirelarik ere” proposatzen zuen mozio bat aurrera atera zuen[45].

Garai horretan, sozialisten bestelako kezka bat, Beasaingo langile klasearen eta klase behartsuen egoera izan zen, Adibidez, 1933ko martxoan, sozialistek langileek medikua eta botika debalde izan zezaten proposatu zuten, baina gehiengo errepublikanoak eskaera hori atzera bota zuen, “Udalaren gastuak handituko zituzkeelako” eta “Beasaingo familiak jada debalde hamar familia artatzen dituelako”[46].

Euskal Estatutuaren inguruan, Beasaingo Udalak, ezkerreko beste Udalen moduan, 1931an “Aldundietako Gestoreen Estatutua” edo “ezkerraren Estatutua” babestu zuen,  “udalen mugimenduak” babestutako “Lizarrako Estatutuaren” aurka[47]. Gipuzkoan bi korronteek euren aldek alkateekin egin zituzten euren asanbladak, “Udalen mugimenduaren aldekoek” (jeltzaleek eta karlistek) ekainaren 11n Azpeitian, eta “Aldundietako Gestoreen Estatutuaren” aldekoek (errepublikanoek eta sozialistek) Donostian, ekainaren 14an –“udalen mugimendua” Lizarran batu zen egunean[48]-. Azken bilera horretara agertu zen Beasaingo Udala[49], baina ez “Udalen mugimenduaren bileretara”, horrek Beasaingo jeltzaleen artetik kritika gogorrak ekarri zizkiolarik[50][51].

Gobernu errepublikano berriak bi Estatutuak jo zituen “Konstituziotik kanpo” eta prozedura legalen arabera Estatutu berri bat idazteko agindua eman zuen (zeinak EAJren baimena izan zuen, baina ez karlistena) 1932an zehar idatzi zen Estatutu “Konstituzionala” ere babestu zuen Beasaingo Udalak, 1932ko otsailean Gipuzkoako Aldundiak deitutako Gipuzkoako Udalen asanbladara agertuz, eta bestetik, 1932ko ekainean Iruñean egin zen Hego Euskal Herriko Udalen batzarrera agertuz. Azken honetara, Viktor Bernedo ordezkari bezala ere joan zen[52] -batzar honetan nafar Udalek Nafarroa proiektutik kanpo geratzea erabaki zuten-[53]. Azkenean 1933ko azaroan Euskal Estatutua erreferendumean bozkatua izan zen, hiru herrialdeetakoa baina.

Beasainek garai horretan izan zuen arazorik potoloena agian, 1929ko hondamendiak eragindako krisi ekonomikoa izan zen, CAF kontratu gabe geratu zen eta. Honek langile asko langabezian geratzea eta askok Beasaindik alde egitea ekarri zuen, izan ere Beasaingo populazioa lehen aldiz jaitsi egin zen 1930 eta 1936ko tartean, 5.260tik 5.172ra Zurbano Meleroren arabera[54] eta 5.048ra Beasaingo errolda ofizialaren arabera[55]. Jaitsiera honek noski, CAFen langile kopurua jaistearekin zerikusia zuen, 1931an 2.120 langile zituen, eta 1932an 1.720 ziren, eta urte horretan zehar beste 984 kaleratu zituzten[56]. 1933rako 500 langile geratzen zirela dio dokumentu batek, azken biurtekoan “1.500 langilek postu galdu zutela esanez”[52].

Beasaingo Udal ezkertiarrak hainbat neurri hartu zituen krisiari aurre egiteko. Horretarako neurririk nabarmenena fabrikarentzat kontratuak lortzen saiatzea izan zen. CAFek adibidez 1933an, nekazaritza-makineria egiteko enkargua jaso zuen, honela 150 lanpostu berreskuratu zituelarik[57]. Hala ere, Estatuaren aldetik oso erantzun txikia izan zuten: Estatuaren aurrekontuak ere krisialdian zeuden, eta Indalecio Prieto ministroak esan zuen “nazioarteko krisiaren egoera honetan, Gobernuak ezin zuela gauza handirik egin” eta “trenbide-konpainiek gastuak aurreztu egin behar zituztela”[58][59]. Hainbat bilera egin ziren Beasainen eskualdeko Udal, alderdi, sindikatu eta beste eragileekin[57], eta Gipuzkoako politika batzuk ere saiatu ziren bitartekaritza lana egiten, adibidez Juan Usabiaga diputatu errepublikanoa -1935an, epe motz batez, ministroa izan zena-, Ordiziako zinegotzi izan zena. Honek 1932an beasaindar langabeen ordezkaritza bati lagundu zion, eta CAFek 55 bagoi egiteko kontratua lortu zuen[59][60]. 1934an, CAFek 600 bagoi konpontzeko edo ordezteko enkargua jaso zuen, eskaera 5.000 bagoirentzako izan bazen ere[57][61][31].

Hala ere, kontratu txiki hauek ez ziren izan langabeziaren arazoa konpontzeko nahikoa. Beraz, Beasaingo Udalak herri-lanetan langabeak kontratatzeko ahalegina egin zuen. 1934ko urtarrilaren 4an, sozialisten mozio bati kasu eginez, Udalak sortu zuen lan-poltsa batean langileak apuntatzeko deia eginez[62]. Langabeek eginiko herri-lanen artean Beasaingo auzo Arriaran eta Garinen arteko errepidea egitea[63][64] (kontratatutako langileen %40 langabeak, polemika izan zen, izan ere salaketa batzuen arabera, kontratistak ez zituen behar adina langabe kontratatu) eta Zaldibiatik Gaintzarako errepidea (langileen %25 langilea, hasiera batean kontratistak %60 izango zireneko hitza eman bazuen ere[65][64]) egitea izan ziren.

Herrian bertan egindako konponketa batzuetarako ere langabeak kontratatu zituzten; tartean Antzizarko pasabidea egitea, ur-andela handitzea (hasieran Zazpiturrietakoa handitzea erabaki zuen Udalak, baina 1935an Udal berriak, horrek ordez Arkasingoa handitzea erabaki zuen), Lazkaorako bidean zubia egitea (1935an Udal berrian lan hori bertan behera utzi zuen) izan ziren[61][66]. Pilotaleku berri bat egiteko ere proposamena izan zen, baina Udalak ez zuen onartu eta horren ordez pilotalekua konpontzeko erabakia hartu zuen (lan hauek 1936an hasi ziren)[66][67]. Beasainen egindako Estatuaren lan batzuk, adibidez eskola-eraikin berriaren eraikuntza ere langabeei eman zitzaien, Enrique De Francisco diputatu sozialistaren bitartekari lanari esker[68][69].

Langabeak laguntzeko beste neurri bat, beren jatorriko herrira itzuli nahi zuenari bueltako txartela ordaintzea izan zen (Ordiziako Udalak ere neurri hori hartu zuen). 1932an hasi ziren txartel horiek ordaintzen, eta urte horretan 140 txartel ordaindu zituzten, 2.500 pezeta gastatuz[70][71]. Honek, gerora langileen artean arazo bat sortu zuen, izan ere 1935-1936 arteko susperraldi txikiarekin langile batzuk bueltatu egin ziren, eta CAFen lehenengo nor berronartzearen inguruko eztabaida hasi zen: antzinatasunaren arabera, edo Beasainen geratu zirenen lehentasunaren arabera. Udalean ere eztabaidak izan ziren gai honen inguruan[65].

Hala ere, proposatutako neurri guztiak ez ziren onartuak izan, adibidez, sozialistek langabeentzat medikua eta botika debalde jartzea proposatu zuten, baina hau beste alderdiek ez zuten onartu[46][63]. Udalak hartu nahi izan zuen beste neurri bat “langabeziaren aldeko zerga”, hau da, enpresei inportazioaren eta esportazioaren gaineko %4ko zerga jartzea, zerga honekin bildutako diruaren bidez langabeak laguntzeko neurri bat izan zen hau. Hala ere, Beasaingo enpresarien artean egindako galdeketa batean ostean hauen erantzun negatiboak bilduta, azkenean ez zuten zerga hau ezarri[72][73].

Udal horrek baita, eskolen eskaintza handitu zuen Beasainen. Garai horietan, Beasaingo herriguneko eskolez –publikoez zein pribatuez- gain, Astigarretan eta Aratz-Matxinbentan ere auzo-eskolak zeuden. 1930an, Aldundiaren plan bati jarriki, Arriaran auzoan eskola bat egitea erabaki zuten, gainera euskarazko irakaskuntza emango zuena –Aldundiaren plan horretan Gipuzkoan 100 eskola egitea aurreikusten zuten, denak nekazal-guneetan. Lehen sare publikoa izan zen Gipuzkoan zeinak euskarazko irakaskuntza ezartzen zuen-[74]. Eskola hori 1932an hasi ziren egiten[75], 1934an bukatu zutelarik[66][76][77]. Eskola hau eginda, beste auzo batetako biztanleak izan ziren berentzako eskola eskatu zutenak, Garin auzokoak hain zuzen, izan ere, bertako umeak Astigarretara joan behar zirenaz kexatzen ziren. Udalak “arazoa aztertuko zuela” esan zuen, hurrengo urteetan arazoa konpontzeko saiakerak egin zirelarik[43]. Honez gain, 1934an, Beasaingo herri-gunean beste eskola eraikin bat bukatu zuten, sozialistek han beste eskola bat egitea proposatu zuten, beste alderdi batzuek hara “gela batzuk lekualdatzea” proposatu zuten artean. Eraikin horrekin egin beharrekoa ez zen berehalakoan konpondu[66]. Eskolen inguruan, laikotasuna eta zabalkuntza bultzatzeaz gain, sozialistek eskola-jantokiak bultzatu zituzten, 1933an jantoki horien aldeko mozio bat aurkeztuz[63]. Jantoki horrek bai subentzio publikoak zein laguntza pribatua jaso zuten[66].

Alkateorde zela ez zituen ere enpresa-zereginak alde batera utzi, jakin badakigu adibidez, 1932an Bernedoren fabrika handitu egin zela, Oria errekaren beste aldean plataforma berri bat eginez[78].

Esan beharra dago, Bernedoren kontra frankistek eginiko epaiketan, honek “1920tik Alderdi Sozialistako kide ez zela”, 1931an “sozialista independente” gisa aurkeztu zela, eta 1933tik aurrera Acción Republicana alderdiko kide –Manuel Azañaren alderdia, 1934tik aurrea Izquierda Republicana bihurtu zena- egin zela esan zuela[79]. Hala ere, Beasaingo Udal Artxiboaren aktetan ez dago aldaketa politiko horren inguruko daturik. Are gehiago, 1933ko apirilean Gipuzkoako Gobernadore Zibilak, herrialdeko Udal guztien osaketa deskribatzen zuen txosten batean, Beasainen lau zinegotzi sozialista zirela jarri zuen, 1931ko kopuru bera, beraz aldaketarik ez izan ez zela[80]. Adierazpen hori, bere kontrako akusazioa arintzeko defentsa-estrategia judizial bat izan zitekeen, frankisten begietan, Alderdi Sozialista bezalako alderdi proletario batetako kide izateak nagusiko erdi-mailako klaseena zen alderdi bateko kide izateak baino “karga” handiagoa baitzeukan[81]

Dimisioa aldatu

1934ko udan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalen eta Espainiako Gobernuaren arteko gatazka bat piztu zen. Beasaingo Udalak 1934an Udalen mugimenduaren alde egitea erabaki zuen, eta Bernedok, alkateorde gisa, bat egin zuen. Gatazka hori, Espainiako Gobernuak ardoaren gaineko zerga bat kendu nahi zuelako hasi zen, euskal diputatuek zerga-definitze zentralista hori “foruen” (Hitzarmen Ekonomikoaren) urraketa bezala jotzen zutelarik. Hala ere, mugimendu hauen atzean, 1933ko azaroan bozkatutako Euskal Estatutua, eskuineko Gobernuak blokeatuta zeukana, indarrean jartzea zetzan baita. 1934ko ekainean Gobernuaren eta euskal udalen arteko negoziazioek huts egin ostean, 1934ko uztailaren 5ean, Bilbon burututako Asanblada batean –Beasaingo alkatea bertan zelarik[82]-, Gobernuarekin negoziatzeko Komisio bat aukeratzeko erabakia hartu zuten: Gipuzkoak eta Bizkaiak 20na ordezkari izango zituzten eta Arabak 12. Hauek zinegotzien arteko bozketa baten bidez aukeratu behar ziren, bozketa hori Udal guztiek abuztuaren 12an egitekotan geratu ziren, baina Gobernuak bozketa debekatu zuen, “Aldundiak ordeztu nahi dituzten ordezkaritza paralelo bat osatu nahi zutela” esanez[83].  

Bernedok 1934ko abuztuaren 12ko bozketan parte hartu zuen, Gobernuarekin negoziatzeko. Beasaingo Udaleko zinegotzi guztiak (1931an dimititutako Emiliano Arbaizar errepublikanoa eta 1932an praktikoki parte hartzen ez zuen Dionisio Carrascal sozialista ezik) agertu ziren bilkura horretara. Hala ere, hamaika zinegotzietatik batek, Serafin Aranak, bozketa horrekin ados ez zegoela esan zuen[82]. Serafin Arana Bernedoren bazkide zen negozioetan, eta zinegotzi moduan errepublikano bezala aurkeztu zen 1931an, baian ordurako, agian, eskuinera egin zuen Lerroux gobernuburuaren alderdiarekin identifikatzen zen. Bi bazkideak, beraz, politikaren alde banatan geratu ziren.

Bernedok, beste zinegotzi ezkertiarren moduan Jose Antonio Labadiaren alde bozkatu zuen Komisio horren parte izan zedin[82]. Bozketa sesiora Alejo Beñaran Garin lotinanta, Beasaingo Goardia Zibileko burua joan zen, eta bozketa galarazi ez bazuen ere (Gipuzkoako zenbait tokitan poliziak galarazi egin zuen), informea bidali zion Tolosako Epaitegiari, eta epaitegi honek Urteaga alkatea deklaratzera deitu zuen, han atxilotu egin zutelarik[84][85][86]. Gipuzkoako Gobernadoreak abuztuaren 16an Jacinto Urteaga kargugabetu egin zuen.

Honen bestez, hurrengo bilkuran, abuztuaren 25ean, alkate kargua bi alkateordeei, Viktor Bernedori eta Leoncio Ibarbiari eskaini zitzaien[87][88]. Biek uko egin zuten. Hau izan zen ezkertiarren gehiengopeko Udal-taldearen azken bilkura. Hurrengo egunetan beste zinegotzi batzuei lortutako boto kopuruaren araberako ordenan) hots egin zieten alkate kargua eskaintzeko, eta denek ezetz esan zuten, are abuztuaren 30ean Serafin Aranak onartu egin zuen arte[89]. Abuztuaren 25ekoa izan zen ezkerraren nagusipeko azken bilkura: irailaren 2an Zumarragan egindako asanbladaren ostean, mugimendu honen aldekoek zinegotzi ezkertiar zein abertzale guztien dimisio kolektiboa erabaki zuten “kargugabetzeen kontrako protestan”. Beasainen irailaren 7an formalizatu zen zinegotzi ezkertiaren dimisioa; komentatutako Serafin Aranarena izan ezik[87]. Arana behin-behineko alkate izan zen, Gobernadoreak eskuineko elementuak izendatuz Udal-talde berria osatu artean (Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, dimititutako Udalak ordezkatzeko prozedura hau jarraitu zen, Gobernadoreak eskuineko Udalak izendatzen zituelarik). Urriaren 31n eratu zen Udal berria, Manuel Perez alkate zela[82] (Serafin Arana udal-talde horretako zinegotzi sindiko izan zen)[90].

1934ko Urriko Iraultzan, Viktor Bernedok ez zuen parte-hartzerik izan, edo ez dago halakorik baieztatzen duen dokumenturik. Bai ordea Dionisio Carrascal Aguado zinegotzi sozialistak, zeina epaitua eta kartzelaratua izan zen.

Alkate aldatu

1936ko otsailaren 14ko hauteskundeak Fronte Popularrak irabazi ostean, 1934an kartzelaratutakoak askatzea eta kargugabetutako alkate eta zinegotziak beren posizioan ezartzea erabaki zuen. Amnistia lege hori otsailaren 21ean eman zen. Beasainen, amnistiaren osteko lehen osoko bilkura bi egun beranduago egin zen, otsailaren 23an. Alta, 1931an aukeratutako alkatea, Jazinto Urteaga, artean hil egin zen[91]. Egoera honetan, zinegotziek Viktor Bernedo alkate berri izendatu zuten[67]. Beraz, ez da zuzena 1936an alkate izateko aurkeztu zela eta aukeratua izan zela, nonbaiten hori agertu izan arren, izan ere, 1936an ez baitzen Udal-hauteskunderik[92]. Aukeratu berritan, Bernedok mozio bat aurkeztu zuen, hildako Udal-kideak gogoratuz “biurteko beltzaren borreroak” deitoratuz, eta Dionisio Carrascal zinegotzi sozialista aske jartzea eskertuz[67].

Garai honetan Udalaren egoera ez zen oso ona (krisi ekonomikoak jo baitzuen), eta gainera, aurreko Udalak, Manuel Perezenak, kreditu berezi batzuk kontratatu zituen, zorrak handituz. 1936ko martxoan, Bernedok zuzendutako Udalak auditoria bat egin zuen, aurreko Udalak egindako itun ekonomikoak bertan-behera uzteko ahalmena defendatzen zuena[67]. Bernedok Gipuzkoako Aurrezki Kutxarekin beste 100.000 pezetako kreditu bat kontratatu behar izan zuen Salbatore auzotik Garin auzorako errepidea buka zedin[67].

Alkate zela, Bernedok laikotasunaren aldeko defentsa egin zuen, 1931-1934 garaian alkateorde izan zena baino gogorrago. Adibidez, haur-eskolak klerutzaren eskuetan egotea debekatu zuen[93][73][94] (momentu horretara arte hala zeuden). Bestetik, 1936ko maiatzean, Udal-aurrekontuetan, Eliza subentzionatzeko aparteko kontu-saila kentzea ere onartu zuen Beasaingo udalak[94].

Bernedoren hezkuntzarekiko konpromisoa ez zen soilik laikotasunera mugatu, adibidez, 1936ko maiatzean, berak zuzendutako Udal-taldeak Garinen eskola berri bat egiteko konpromisoa hartu zuen[94], baita ere nahiko bideratuta utzi, Gipuzkoako Aldundiarekin gestio-lan batzuk egin ostean[67]. Hauxe, Beasaingo Alderdi Sozialistaren errebindikazio zahar bat zen[95]. Hala ere frankismoaren etorrerak, eskola hau irekitzeko asmoa galarazi zuen.

Eskolekin jarraituz, Beasaingo herrigunean egin zen eskola-eraikin berriarekin zer egin izan zen. Arazo hau 1931ko Udal-taldearen garaietatik zetorren: Alderdi Sozialistaren arabera, eraikin horretan eskola bateratu berri bat eraiki behar zen, eta beste joeretako zinegotziak eraikin horretara Udal-eskoletako maila batzuk, batez ere eskolaurrekoak sartzearen aldekoak ziren[96]. Manuel Perezek zuzendutako eskuineko Udalak ez zuen arazo hau konpondu, nahiz eta eraikin horretan eskola berria ez egitea erabaki zuen[78]. Bernedori tokatu zion arazoa konpontzea, eta alkate honen nahia, jakin bezala, eraikin horretan eskola berria egitea izan zen. 1936ko martxoan eraikinean eskola-patioa egin zuten[96][97].

Langileen ongizateari zegokionez, Bernedok zuzendutako Udalak burdinbideetako langileentzat etxe berri bat egiteko asmoa izan zuen, ordura arte zeuden “Karola” etxea baino modernoagoa. Aurreko Manuel Perezen peko Udal eskuindarrak, proiektu horretarako 67.786 pezetako aurrekontua ezarri zuen. 1936ko apirilean hasi ziren negoziazioak, baina ez zuten adostasunik lortu, izan ere, RENFEk lursail handiegia –eta beraz, garestiegia- eskaini baitzuen, eta Udalean trukean lursail merkeago bat erostea eskaini zuen[67]. Frankistak Beasainen sartzeak proiektu hau bertan behera utzi zuen.

Segurtasun publikoari dagokionez, Viktor Bernedoren Udalaren apustua Udaltzaingoa zabaltzea izan zen, beste postu bat sortuz. Erabaki honek, aurreko Manuel Perez eskuindarraren udalaren beste erabaki bat itzularazten zuen, Udal hark Goardia Zibilaren koartela handitu nahi zuen eta[98]. Udaltzaingoari dagokionez, 1936ko martxoan uniformea aldatzeko eta udaltzainak udan zein neguan urdinez eta txapel urdinarekin jantzi zitezen erabaki zuen Udalak[67].

Bernedoren alkatetzaren garaian, oraindik langabeziaren arazoa puri-purian zegoen, nahiz eta alkatea saiatu zen lan gehiago lortzen, kontratu publikoen bidez. Jakin badakigu Beasaingo Udala saiatu zela kontratu publikoak lortzen[59]. Langabeziaren arazo honek, gainera, nolabaiteko desadostasuna eragin zuen, bai langileen artean zein langileen eta Udalaren artean: izan ere, CAFetik botatako langile batzuk euren herrietara itzuli ziren, eta beste batzuk Beasaingo Udalaren lan poltsan zeuden apuntatuta. Legeak (Laneko Oinarrien 29. artikuluak) enpresan onartzeko antzinatasunari ematen zion lehenespena, eta noski, langile batzuek –langabezian geratu ostean Beasainen geratu zirenak eta Udalaren Lan Poltsan izena emanda zeudenak- ez zeuden horrekin ados. 1936ko ekainean, 100 bat langabe kontzentratu ziren Beasainen “Lana nahi dugu!” oihukatuz. Hala ere,  langileek esan zuten “gure protestak ez doaz Beasaingo Udalari zuzenduta, badakigulako honek ahal duena egiten duela, baizik eta Gipuzkoako Aldundiari eta Espainiako Gobernuari, hauek euren eskuetan dagoena egin dezaten”. Ematen duenez, Bernedoren ahaleginak langileek apreziatu egiten zituzten[67]. Ahalegin horien artean, Salbatoretik Garinera egiteko proiektuan langabeak kontratatzea izan zen beste bat[67].

Hirigintza proiektuen artean, Udalak, 1936an pilotalekua berriztea erabaki zuen, langabeak kontratatuz (erabaki hori 1934an hartu zen, abian 1935ean zehar agindu zuen Udal-eskuindarrak ez zuen exekutatu)[67]. 1934an onartutako, baina 1935an blokeatutako beste lan bat egitea erabaki zuen Bernedok: Lazkaorako pasabidean zubia egitea. Beste alde batetik, abere-hiltegi baten ondoan plaza bat egitea eta Oria ibaiaren inguruko hormak handitzea erabaki zuen[99] (halere halako proiektu asko albo batera utzi zituzten frankistek). Garrantzia gutxiagoko erabakien artean, Fermin Galan kaleko (egun, Nafarroaren Etorbidea) espaloietan baldosak jartzea erabaki zuen Udalak[67].

Hala ere, esan behar dugu Viktor Bernedoren alkatetza ez zela politikoki sektarioa izan, adibidez, 1936an, Goierriko Alkartasuna kooperatiba ludikoak (batzokia kudeatzen zuen kooperatibak) antolatutako pilota partida batzuk subentzionatu zituen[100].

Proiektatuko Euskal Estatutua ere babestu zuen Bernedok zuzendutako Udalak, Gipuzkoako Udal guztiak bezala, Estatutua indarrena jartzeko (Estatutua 1933ko azaroan izan zen erreferendumean bozkatua) kanpainan parte hartuz[101][67].

Uztailaren 18ko Estatu-kolpearen ostean (Donostian uztailaren 20an altxatu ziren kolpistak), Beasainen Defentsa-Komite bat osatzea erabaki zuten. Defentsa-Komite hau Errepublikaren aldeko indar guztiek osatu zuten (jeltzaleek baita ere, Udalean ez bazeuden ere), eta praktikan Beasainen agintea hartu zuen. Antza denez, Viktor Bernedo ez zen komite horretako kide, burua Ignacio Cortes Ceballos, Izquierda Republicanako kidea zelarik. Halere, Beasaingo gertaerak ikertu dituen Kortazar-Billelabeitia historiagilearen arabera, Komite horri buruzko datuak dakartzaten dokumentu guztiak frankistek (Beasaingo Udal frankistak edo FET-JONSen Informazio Zerbitzuak) ematen dituzte, beraz, kontuz hartu beharreko datuak dira[102] –Cortesek, adibidez, ukatu egin zuen Komite horren buru izan zenik[103]-. Defentsa-Komite horrek beasaindar eskuindar batzuk atxilotu zituen, hauek eskuindar kolpisten alde matxinatu ez zitezen –armak pilatzen eta ezkutatzen bazeuden[104], eta are talde paramilitar bat sortu eta entrenatzen ari ziren[105]-. Hala ere, aparteko tratu txarrik ez zuten sufritu eskuindar hauek, eta berez, frankistak Beasainen sartu aurretik, ezkertiarrek aske utzi zituzten. Viktor Bernedok osasun-bermea eman zion atxilotutako bati, Jose Mendia Lasari[106]. Eta hala izan zen, Beasaingo eskuindarrak Francoren tropak sartu aurretik askatu baitzituzten[107]. Gerora (Bernedo kartzelan zela), alkate frankista bik (Jose Luis Guridik eta Martin Esnaolak) Viktor Bernedo “populazioaren artean bonbak zabaltzeaz” akusatu zuten[108][109], baina ez dago horren frogarik, beste inolako lekukok ez du datu hori baieztatzen.

Uztailaren 27an frankistak sartu ziren Beasainen, 35 bat pertsona erailez[110], eta horren bestez bukatu zen zilegizko agintea Beasainen. Alkate-aldi laburra izan zen Bernedorena, bost hilabete pasatxo iraun zuena; baina ikusi dugun moduan, iniziatibez betea. Momentu honetara arte, Beasaingo alkate izatera iritsi den PSOEko kide bakarra dugu Viktor Bernedo.

Erbesteko Udala aldatu

Viktor Bernedok, uztailaren 26an, kolpistak Beasainen sartzearen bezperan, Azpeitira ihes egin zuen[111][112]. Uztailaren 27an altxatuak Beasainen sartu ziren eta 35 bat pertsona hil zituzten bertan. Uztailaren 28an Pablo Cayuela lotinant-koronelak Udal errepublikanoa kargugabetua zuen, eta uztailaren 29an, bere ondoko Alberto Ruiz Morionesek Udal berria izendatu zuen, Jose Luis Guridi alkatearen pe eta zinegotzi karlisten gehiengo bat zuelarik[113].

Azpeititik bere jaioterri Elgoibarrera egin zuen Bernedok, baina handik segituan Donostiara joan omen zen, Aldundiaren egoitzan “Beasaingo udal antifaxista” eratu zela esan zioten, honen buru izatera hara joan zelarik[79]. Bernedorekin batera, eta betiere epaiketa militarretatik hartutako datuak –beraz kontuz hartzekoak- aintzat hartuz; Komite honen kide izan ziren baita Severiano Azpeitia (1936an alkateorde zena, errepublikanoa), Pedro Lasa (1936an zinegotzi zena, sozialista), Restituto Garcia (Beasaingo UGTko buruetako bat, eta antza denez, Defentsa Komiteko kide), Juan Aramburu (Izquierda Republicanako kide eta antza denez Defentsa Komiteko kide), Segundo Lozares (aguazila eta antza denez Defentsa Komiteko kidea) eta Francisco Donazar (gauzaina eta antza denez, Defentsa Komiteko kidea)[114]. Frankistek, Bernedoren kontrako epaiketan egin zuten akusazio bat, Udal honen izenean Aurrezki Kutxatik 5.000 pezeta ateratzea izan zen, bere arabera soldatak ordaintzeko egin zuen hori –beraz, modu batean, bere Udalaren zilegitasuna mantentzeko-[79]. Udal hau, irailean errepublikanoek Donostia ebakuatu ondoren Deban, GetxonNeguriko Partikular kaleko 6. zenbakian, Ordiziako udal antifaxistarekin batera- eta Bilbon ezarri zen. Bernedo Bilboko Castaños kalean bizi izan zen 1937ko ekainaren 20an atxilotu zuten arte. Bere aurkako epaiketan esan zuten moduan, Bilbon geratu zen bere kideak Santanderrera joan ziren artean[115].

Atxiloketa, epaiketa eta kondena aldatu

Viktor Bernedo 1937ko ekainaren 20an atxilotu zuten Bizkaiko Bjilantzia eta Ikerketako kide bik, Martin Esnaolak eta Juan Miguel Echeverrik. Esan dugunez, bera kartzelan zela, Jose Luis Guridi alkateak, 1937ko uztailaren 13an, 1938ko martxoaren 29an eta 1940ko urtarrilaren 10ean egindako hiru txostenetan, Bernedo Beasaingo errepublikazaleen armak eta bonbak banatzen aritu zela esan zuen. Artean, Bernedo kartzelan zegoen, beraz, pentsa dezakegu alkate frankistak egindako salaketa-txosten horiek bere kontrako zigorrean pisuren bat izan zutela[108]. Martin Esnaola zinegotziak (gero, 1941 eta 1949 urte artean alkate izan zenak), ere, zehaztu gabeko data batetan idatzitako txosten batetan akusazio hori errepikatu zuen[109]. Ez dago akusazio hori baieztatzen duen lekukotzarik.

Viktor Bernedo 1937ko uztailaren 20an heriotz-zigorra jasotzera kondenatu zuen Bilboko 1. Zenbakiko Epaile Militarrak, matxinada militarrari laguntzea egotzita[116], “arrisku sozialaren” eta “transzendentziaren” lazgarriak ezarriz[79]. Hala ere, 1937ko uztailaren 31n, zigor hori 30 urtetako kartzela-zigorraz kommutatu zitzaion. Beraz, zenbaitek hala zabaldu badute ere[117][118], ez zen fusilatua izan –Gipuzkoako Batzar Nagusiek akats hori errepikatu zuten 2011an egin zen omenaldi batean-[119].

Bernedo lehenik Segoviako kartzelan egon zen, eta gero Ferrolen. 1943ko urtarrilaren 4an, bere zigorra 12 urteko kartzela-zigorraz kommutatu zuten, horrek 1949an askatzeko utzi zuen. Hala ere, gaixotasuna medio, 1944ko ekainean Bilboko San Simon kartzelara lekualdatu zuten. Osasun txarra medio, 1944ko bukaeran aske utzi zuten. Viktor Bernedo Beasainen hil zen 1944ko abenduaren 17an.

Pertsonaren kontrako zigorrez gain, zigor ekonomikoa ere pairatu zuen Bernedok: guda garaian Bernedoren fabrika militarizatu egin zuten, han, zenbait herritarren lekukotzen arabera, bonbak egiten zituzten, Aguado deitutako pertsona baten ardurapean[120]. Enpresa militarizatu arren, ez zioten kendu, eta bere familiak eta Arana familiak batera eraman zuten 1967an itxi egin zen arte, Jose Zufiaurrek kontatzen duen arabera[17].

Familia aldatu

Bere gurasoak Benito Bernedo eta Ursula Zubiaurre izan ziren. Viktor Bernedo Jacoba Ansola Zabalarekin ezkondu zen. Bikote honek hiru alaba izan zituen: Basilia Bernedo Ansola, Hipolita Bernedo Ansola eta Benita Bernedo Ansola.

Oroimena aldatu

Beasaingo Udalak, 2001ko azaroan, Bernedoren fabrika zegoen eta orain anbulategia eta aparkaleku bat dagoen guneari Bernedoenea izena jartzea erabaki zuen[121].

Beasaingo memoria historikoa lantzeko tokiko taldeak, urtero 2012an hasita, uztailaren 27an Beasaingo fusilatuak eta erailak gogorarazten dituen ekitaldi bat antolatzen du. Ekitaldia, esan bezala, hildakoengan zentratzen bada ere eta Bernedo hala izan ez bazen ere, Errepublika-garaiko azken Udalaren burua zela eta demokratikoki aukeratutako Udal hori indarrez kendu zutela ere gogorarazten dute.

Erreferentziak aldatu

  1. a b ECHEVARRIA, Toribio: Viaje por el país de los recuerdos. Impresiones Modernas. Mexiko DF, 1967 [Caracas, 1949], 27. or.
  2. GIL BORRALLO, Gil: Evolución del arma corta en España. Autoedizioa, 2012, 74. or. Gil Borrallok 1913 urtea ematen du Bernedoren tailerraren sorrera-data moduan, baina ez da zuzena, ikusiko dugun moduan 1912an jada pistolak egiten baitzituen.
  3. PAUL ARZAC, Juan Ignacio: Evolución de la industria armera de Eibar. Patricio Echeverria empresa eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbara. Lasarte, 1976, 32-33. orr.
  4. a b KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Frankistak Beasainen. Uztailaren 27ko gau beltza eta errepresioa = Franquistas en Beasain. La oscura noche del 27 de julio y la represión. Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 102. orr.
  5. (Gaztelaniaz) “Pistolas tipo Eibar o Ruby (1. parte)”.. (Noiz kontsultatua: (2018-V-3an idatzia, 2019-X-1ean kontsultatua)).
  6. "Pistola Ruby". Gaztelaniazko Wikipedia.. .
  7. GIL BORRALLO, Gil: Evolución del arma corta en España. Autoedizioa, 2012, 58. or.
  8. GOÑI MENDIZABAL, Igor: “Eibar y la industria armera: evidencias de un distrito industrial” in Espainiako Historia Ekonomikoaren Elkartearen IX Kongresua (aktak). Murtzia, 2008.
  9. (Gaztelaniaz) CALVÓ, Juan Luis. “Pistolas y revólveres de los años 1920”.. (Noiz kontsultatua: (2008-XIan idatzia, 2019-X-1ean kontsultatua)).[Betiko hautsitako esteka]
  10. a b GIL BORRALLO, Gil: Evolución del arma corta en España. Autoedizioa, 2012, 74. or.
  11. ECHEVARRIA, Toribio: Viaje por el país de los recuerdos. Impresiones Modernas. Mexiko DF, 1967 [Caracas, 1949], 148. or.
  12. Industria e invenciones, 3. zkia, 1910-I-22.
  13. a b (Gaztelaniaz) CALVÓ, Juan Luis. “Pistolas y revólveres de los años 1920”. (Noiz kontsultatua: (2008-XIan idatzia, 2019-X-1ean kontsultatua)).[Betiko hautsitako esteka]
  14. GOÑI MENDIZABAL, Igor: “Evolución de la Industria Armera Vasca entre 1876 y 1969. Un enfoque a largo plazo” in Espainiako Historia Ekonomikoaren Elkartearen VIII Kongresua (aktak). Donejakue, 2005.
  15. “Pistola Ruby”. Gaztelaniazko Wikipedia. Pistola hauek Bigarren Mundu Gudan ere erabili zituzten.. .
  16. GIL BORRALLO, Gil: Evolución del arma corta en España. Autoedizioa, 2012, 80. or.
  17. a b c d e f g UNANUA, Juantxo: “Bernedo, el trauma del verano de 1967”. Diario Vasco (Tolosa-Goierri edizioa), 2017-VII-16.
  18. a b c UNANUA, Juantxo: “50 años del cierre de Bernedo”. Diario Vasco (Tolosa-Goierri edizioa), 2017-VIII-20.
  19. ECHEVARRIA, Toribio: Viaje por el país de los recuerdos. Impresiones Modernas. Mexiko DF, 1967 [Caracas, 1949], 31. or.
  20. El Socialista, 1905-XI-10.
  21. El Socialista, 1906-IV-6.
  22. El Socialista, 1906-XI-10.
  23. a b ECHALUCE, Alberto: ““¡Adelante!” El semanario socialista que puso a Eibar en el punto de mira”. Diario Vasco, 2019-IV-30.
  24. NARBAIZA AZKUE, Antxon: Akilino Amuategi (1877-1979). XX. mende hasierako mitinlari sozialista euskalduna. (Eibarko kuadernuak bildumaren 2. zkia.). Eibarko Udala eta Ego Ibarra batzordea. Eibar, 2002, 20. orr.
  25. PAUL ARZAK, Juan Ignacio: Eibarko sozialismoa. Kriselu. Donostia, 1978, 37. or.
  26. NARBAIZA AZKUE, Antxon: Akilino Amuategi (1877-1979). XX. mende hasierako mitinlari sozialista euskalduna. (Eibarko kuadernuak bildumaren 2. zkia.). Eibarko Udala eta Ego Ibarra batzordea. Eibar, 2002, 86-87. orr.
  27. Elkarte honen sortzialeen eta helburuei buruzko informazio handiagoa hemen: JULIA, Santos: “La nueva generación: de neutrales a antigermanófilos pasando por aliadófilos” in Ayer, 91. zkia. (121-144. orr.), 2013.
  28. ZUFIAURRE GOYA, Jose: “Alcaldes de Beasain” in Beasain Jaietan urtekaria, 2001 (17-21. or.).
  29. ARANBURU, Pello Joxe eta INTZA, Luis Mari: Beasainek bere bilakaera garraiobide eta industriari zor, 1840-1940. (Beasaingo paperak bilduma, 18. zk.). Beasaingo Udalaren kultura-batzordea. Beasain, 2008, 100. or.
  30. PAUL ARZAC, Juan Ignacio: Evolución de la industria armera de Eibar. Patricio Echeverria empresa eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbara. Lasarte, 1976, 47. or.
  31. a b ZURBANO MELERO, Jose Gabriel: Industrializazio prozesua eta gizarte modernizazioa Beasainen (1860-1936). (Beasaingo paperak bilduma, 3. zk.). Beasaingo Udalaren kultura-batzordea. Beasain, 1993, 39. or.
  32. ARANBURU, Pello Joxe eta INTZA, Luis Mari: Beasainek bere bilakaera garraiobide eta industriari zor, 1840-1940. (Beasaingo paperak bilduma, 18. zk.). Beasaingo Udalaren kultura-batzordea. Beasain, 2008, 101. or.
  33. UGARTE, Zesareo: “Usurbe Elkartea” in ASKOREN ARTEAN: Beasaingo elkarte herrikoiak. (Beasaingo Paperak bilduma, 1 zk.) 13-19. or., Beasaingo Udalaren kultura-batzordea. Beasain, 1992, 15. or.
  34. KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Beasain mende-hasieran (1900-1931) = Beasain a principios de siglo (1900-1931). Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 37. or.
  35. KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Beasain mende-hasieran (1900-1931) = Beasain a principios de siglo (1900-1931). Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 21. eta 26-27. orr.
  36. a b KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Beasain Errepublika garaian (1931-1936) = Beasain durante la Segunda República (1931-1936). Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 20-23. orr.
  37. KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Frankistak Beasainen. Uztailaren 27ko gau beltza eta errepresioa = Franquistas en Beasain. La oscura noche del 27 de julio y la represión. Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 103. or.
  38. Erabaki horrek saltsa handia piztu zuen jeltzaleen artean. Ikus, BARANDIARAN CONTRERAS, Miren: Euzko Alderdi Jeltzalea Beasainen. 100 urteko historia. Beasaingo EAJ-PNV. Itxaropena argitaletxea. Zarautz, 1995, 73-74 or.; eta Markel Olanok Alfontso Ibaibarriagari eta Antonio Zubillagari egindako elkarrizketa, argitaratu gabea, 90ko hamarkada (data zehatzik ez).
  39. Orduko legearen arabera, Beasainen bi barruti zeuden. Batak, “Udaletxearenak” zortzi zinegotzi aukeratzen zituen eta herriguneko bozka-emaileek ematen zuten botoa hor. Bigarrenak “eskoletakoak” bost zinegotzi aukeratzen zituen eta auzoetan eta baserrietan bizi zirenek ematen zuten botoa bertan.
  40. La Voz de Guipúzcoa, 1931-IV-15.
  41. Nahiz eta sozialistak errepublikanoak baino alderdi handiagoa izan Beasainen koalizioan postu gutxiago izan zituzten. Fenomeno hau azaltzeko badaude bi arrazoi posible: alde batetik, legeak berak oso zail egiten zuen aurkeztea, indarrean zinegotzi ziren edo aurretik zinegotzi izandakoen sinadura behar zen hautagai izateko (edo aurkezten zinen hautes-zentsuaren %10aren babesa, oso zaila zena). Errepublikanoek Beasainen  zinegotzi izatearen esperientzia zutenez, baliteke arau hori zela eta koalizio barruan sozialistek baino postu gehiago izateko baldintza moduan jarri ziana. Beste arrazoi posible bat, hauteskunde hauek, oraindik monarkiaren markoan eta honen mekanismo politikoekin egindako hauteskundeak izaki, monarkia garaiko “Pertsonan ezagunen” politika-dinamikak alderdien dinamikak baino garrantzia handiagoa izatea zen. Errepublikanoak aurretik alkate eta zinegotzi izan zirenez Beasainen, baliteke koalizio ezkertiarrak hauek lehenestea.
  42. Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Tolosa), JDIT 1212 dokumentu-sorta.
  43. a b c Beasaingo Udal Artxiboa. A010 karpeta, 03 dokumentua.
  44. Hala ere, aldaketa batzuk polemikoak izan ziren, adibidez Emiliano Arbaizar Trepiano zinegotzi errepublikanoak Beasaingo plaza nagusia den San Martin Loinazkoaren Enparantza “Errepublikaren Enparantza” izenaz aldatzea proposatu zuen, Udalak ere onartu zuelarik. Beasaingo herritar askok oso gaizki hartu zuten aldaketa hori eta azkenean uztailaren 20an Arbaizarrek dimisioa aurkeztu behar izan zuen. Azkenean egungo Bideluze Plazari deitu zitzaion “Errepublikaren Plaza”. Beasaingo Udal Artxiboa. A010 karpeta, 03. dokumentua.
  45. Beasaingo Udal Artxiboa. F013 karpeta, 01. dokumentua.
  46. a b Beasaingo Udal Artxiboa. 151. karpeta, 18. dokumentua.
  47. Bi proiektuei buruzko informazio gehiago, adibidez FUSI AIZPURUA, Juan Pablo: El problema vasco en la II República. Turner. Madril, 1979
  48. Honi buruz gehiago, adibidez: RODRIGUEZ RANZ, Jose Antonio: Guipúzcoa y San Sebastián en las elecciones de la II República. Gipuzkoa-Donostia Kutxaren Fundazio Soziala.Donostia, 1994
  49. La Voz de Guipúzcoa, 1931-VI-16.
  50. BARANDIARAN CONTRERAS, Miren: Euzko Alderdi Jeltzalea Beasainen. 100 urteko historia. Beasaingo EAJ-PNV. Itxaropena argitaletxea. Zarautz, 1995
  51. Euzkadi, 1931-VII-29.
  52. a b Beasaingo Udal Artxiboa. A010 karpeta, 04. dokumentua.
  53. Asanblada honi buruzko informazio gehiago, adibidez, JIMENO JURIO, Jose Maria: Navarra jamás dijo no al Estatuto Vasco. Punto y Hora. Burlata (Nafarroa).
  54. ZURBANO MELERO, Jose Gabriel: Industrializazio prozesua eta gizarte modernizazioa Beasainen (1860-1936). (Beasaingo paperak bilduma, 3. zk.). Beasaingo Udalaren kultura‑batzordea. Beasain, 1993, 48. or.
  55. Beasaingo Udal Artxiboa. 251. karpeta, 06. dokumentua.
  56. ZURBANO MELERO, Jose Gabriel: Industrializazio prozesua eta gizarte modernizazioa Beasainen (1860-1936). (Beasaingo paperak bilduma, 3. zk.). Beasaingo Udalaren kultura‑batzordea. Beasain, 1993, 38. or.
  57. a b c Beasaingo Udal Artxiboa. 251 karpeta, 04 dokumentua.
  58. Euskadi Roja, 1933-VIII-26.
  59. a b c Beasaingo Udal Artxiboa. 060. karpeta, 02. dokumentua.
  60. ASKOREN ARTEAN: Ahaztuen mindura. 1936ko gerra eta frankismoa Ordizian. Ordiziako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Aranzadi. Ordizia, 2014, 23. or.
  61. a b Beasaingo Udal Artxiboa. 2.138. karpeta, 33. dokumentua.
  62. Poltsa honen arauak hemen: Beasaingo Udal Artxiboa. F013 karpeta, 16. dokumentua.
  63. a b c Beasaingo Udal Artxiboa A010 karpeta, 05. dokumentua.
  64. a b EGIDO SIGÜENZA, Jose Antonio: Jesus Larrañaga. (Beasaingo Paperak bildumako 2. zk.); Beasaingo Udalaren kultura‑batzordea. Beasain, 1993, 22. or.
  65. a b Beasaingo Udal Artxiboa. F013 karpeta, 06. dokumentua.
  66. a b c d e Beasaingo Udal Artxiboa. F013 karpeta, 16.dokumentua.
  67. a b c d e f g h i j k l m Beasaingo Udal Artxiboa. 081. karpeta, 24. dokumentua.
  68. Beasaingo Udal Artxiboa. 121. karpeta, 23. dokumentua.
  69. ZURBANO MELERO, Jose Gabriel: Industrializazio prozesua eta gizarte modernizazioa Beasainen (1860-1936). (Beasaingo paperak bilduma, 3. zk.). Beasaingo Udalaren kultura‑batzordea. Beasain, 1993, 43. or.
  70. LEGORBURU FAUS, Elena: “Fabrika haundie”. Beasaingo Construcciones y Auxiliar de Ferrocarrilesen historia. (Beasaingo paperak bildumaren 5. zk.). Beasaingo Udalaren kultura-batzordea. Beasain, 1996, 122. or.
  71. ZURBANO MELERO, Jose Gabriel: Industrializazio prozesua eta gizarte modernizazioa Beasainen (1860-1936). (Beasaingo paperak bilduma, 3. zk.). Beasaingo Udalaren kultura‑batzordea. Beasain, 1993, 108. or.
  72. Beasaingo Udal Artxiboa. F014 karpeta, 41. dokumentua.
  73. a b Beasaingo Udal Artxiboa. F013 karpeta, 02. dokumentua.
  74. Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Tolosa), JDIT 784-2 dokumentu-sorta.
  75. Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Tolosa), JDIT 1455/1971 dokumentu-sorta.
  76. Beasaingo Udal Artxiboa. 3.256. karpeta, 20. dokumentua.
  77. Arriarango eskolaren inguruko prozesu osoa, hemen: KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Beasain Errepublika garaian (1931-1936) = Beasain durante la Segunda República (1931-1936). Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 131-133. orr.
  78. a b Beasaingo Udal Artxiboa. F013 karpeta, 15. dokumentua.
  79. a b c d Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Bizkaia 196-36 kausa, Viktor Bernedo Zubiaurreri dagokiona.
  80. Administrazioaren Artxibo Nagusia. 8 (Barne-ministerioa) funtsa, 025.000 inbentarioa, 44/02414 kutxa.
  81. KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Frankistak Beasainen. Uztailaren 27ko gau beltza eta errepresioa = Franquistas en Beasain. La oscura noche del 27 de julio y la represión. Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 102. or.
  82. a b c d Beasaingo Udal Artxiboa. F013 karpeta, 16. dokumentua.
  83. FUSI AIZPURUA, Juan Pablo: El problema vasco en la II República. Turner. Madril, 1979, 113-115. orr.
  84. La Constancia, 1934-VIII-14.
  85. La Voz de Guipúzcoa, 1934-VIII-14.
  86. El Día, 1934-VIII-14.
  87. a b Beasaingo Udal Artxiboa. 063 karpeta, 15. dokumentua.
  88. BARANDIARAN CONTRERAS, Miren: Euzko Alderdi Jeltzalea Beasainen. 100 urteko historia. Beasaingo EAJ-PNV. Zarautz, 1995, 84-85 or.
  89. Beasaingo Udal Artxiboa. 065. karpeta, 35. dokumentua.
  90. Prozesu osoa hemen: KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Beasain Errepublika garaian (1931-1936) = Beasain durante la Segunda República (1931-1936). Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 108-111. orr.
  91. Urteagaz gain, bilkura honetara ez ziren azaldu dimititutako zinegotziak: esan bezala, Emiliano Arbaizarren 1931an dimititu zuen eta Serafin Aranak -1934an dimititu ez zuen bakarrak, eta 1934-1935 garaian Udal eskuindarraren parte izan zenak- nonbait parterik ez hartzea erabaki zuen. Bestetik, Dionisio Carrascal sozialistak, kartzelan egon zenak, aipatu zuen “osasun arazoak medio” 1932an dimititu nahi izan zuela, baina ez zitzaiola onartu. 1934an kartzelaratua izan zenez, amnistiaren osteko lehen bilkuretan “sinbolikoki” parte hartzea erabaki zuen. (Beasaingo Udal Artxiboa. 081. karpeta, 24. dokumentua.).
  92. UNANUA, Juantxo: “D. Víctor Bernedo, el breve alcalde socialista en 1936”. Diario Vasco (Tolosa-Goierri edizioa), 2017-VIII-20. Unanuak esanak, aipurik gabeko komatxoen artean datoz, beraz ematen du beste norbaitek esan ziola hori.
  93. Beasaingo Udal Artxiboa. 137. karpeta, 07. dokumentua.
  94. a b c Beasaingo Udal Artxiboa. 252. karpeta, 21. dokumentua.
  95. Beasaingo Udal Artxiboa. 061 karpeta, 14 dokumentua.
  96. a b Beasaingo Udal Artxiboa. A132 karpeta, 10. dokumentua.
  97. Beasaingo Udal Artxiboa. 061 karpeta, 20 dokumentua.
  98. Beasaingo Udal Artxiboa. 081. karpeta, 24. dokumentua. Izan zen eskaera bat Ezkiaga auzorako bigarren udaltzain postu bat sortzeko, baina Udalak hartarako beharrik ez zegoela adierazi zuen.
  99. Beasaingo Udal Artxiboa. 485. karpeta, 44. dokumentua.
  100. Beasaingo Udal Artxiboa. F011 karpeta, 26. dokumentua.
  101. Beasaingo Udal Artxiboa. 066. karpeta, 06. dokumentua.
  102. KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Frankistak Beasainen. Uztailaren 27ko gau beltza eta errepresioa = Franquistas en Beasain. La oscura noche del 27 de julio y la represión. Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 17-18. orr.
  103. Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Gipuzkoa 3044-40 kausa, Ignacio Cortes Ceballosi dagokiona.
  104. Markel Olanok Alfontso Ibaibarriagari eta Antonio Zubillagari egindako elkarrizketa, argitaratu gabea, 90ko hamarkada (data zehatzik ez).
  105. KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Frankistak Beasainen. Uztailaren 27ko gau beltza eta errepresioa = Franquistas en Beasain. La oscura noche del 27 de julio y la represión. Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 17. or.
  106. EGIDO SIGÜENZA, Jose Antonio: Jesus Larrañaga. (Beasaingo Paperak bildumako 2. zk.). Beasaingo Udalaren Kultura Batzordea. Beasain, 1993, 90-91. orr.
  107. Beasaingo eskuindarren atxiloketen inguruko prozesu honen inguruan, gehiago: KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Frankistak Beasainen. Uztailaren 27ko gau beltza eta errepresioa = Franquistas en Beasain. La oscura noche del 27 de julio y la represión. Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 19-22. orr.
  108. a b Beasaingo Udal Artxiboa. A088 karpeta, 01. dokumentu-sorta.
  109. a b Beasaingo Udal Artxiboa. A088 karpeta, 03. dokumentu-sorta.
  110. Sarraski horri buruz, Beasaingo eskuindarren atxiloketen inguruko prozesu honen inguruan, gehiago: KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Frankistak Beasainen. Uztailaren 27ko gau beltza eta errepresioa = Franquistas en Beasain. La oscura noche del 27 de julio y la represión. Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018.
  111. EGIDO SIGÜENZA, Jose Antonio: Jesus Larrañaga. (Beasaingo Paperak bildumako 2. zk.). Beasaingo Udalaren Kultura Batzordea. Beasain, 1993, 95. or.
  112. Beasaingo Udal Artxiboa. A088 karpeta, 03 dokumentu-sorta.
  113. KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Frankistak Beasainen. Uztailaren 27ko gau beltza eta errepresioa = Franquistas en Beasain. La oscura noche del 27 de julio y la represión. Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 101. eta 103. orr.
  114. Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Bizkaia 2532-37 eta Gipuzkoa 16148-39 kausak, Juan Aramburu Irizarri dagozkionak; Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Gipuzkoa 4215-42 kausa, Severiano Azpeitia Arcelusi dagokiona; Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Gipuzkoa 692-37 kausa, Francisco Donazar Zabalzari dagokiona; Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Bizkaia 15427-38 kausa, Restituto Garcia Segurari dagokiona; Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Gipuzkoa 3168-38 kausa, Pedro Lasa Segurolari dagokiona; eta Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Bizkaia 12827-38 kausa, Segundo Lozares Escolarri dagokiona.
  115. KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Frankistak Beasainen. Uztailaren 27ko gau beltza eta errepresioa = Franquistas en Beasain. La oscura noche del 27 de julio y la represión. Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 101-103. orr.
  116. Kolpistek ezarri zuten “alderantzizko justiziaren” adobide bat genuen, eurek eginiko delitua, hau da “Matxinada militarra”; zilegizko Gobernu demokratikoaren alde ezarritakoei
  117. EGAÑA, Iñaki: 1936. Guerra Civil en Euskal Herria. (IV lib., La Guerra en Gipuzkoa). Aise liburuak. Andoain, 1999, 208. or.
  118. BELEDO, Ane: Gipuzkoa: Udal errepublikarretatik frankistetara. Aranzadi eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Donostia, 2010, 56. or.
  119. CHICO, Amaia: “Las Juntas saldan una deuda con la historia”. Diario Vasco, 2011-III-4. Ekitaldi horretan Debako alkate Florentzio Markiegi eta Loiolako alkate Saturio Burutaran ere oroitu zituzten. Gipuzkoako hirugarren alkate bat izan zen fusilatua, Aiako Gabino Alustiza, Hernanin.
  120. KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: Frankistak Beasainen. Uztailaren 27ko gau beltza eta errepresioa = Franquistas en Beasain. La oscura noche del 27 de julio y la represión. Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 97. or.
  121. Beasaingo Udalaren Osoko Bilkura (2001-XI-17)