Ireki menu nagusia

Jose Zufiaurre Goia, ezizenez Josetxo (Beasain, Gipuzkoa, 1935eko abuztuaren 23a), etnografo ikertzailea da, Etniker Gipuzkoa taldeko idazkaria, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko nahiz Eusko Ikaskuntzako kidea.

Jose Zufiaurre
Bizitza
Jaiotza Beasain1935eko abuztuaren  23a (84 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak etnologoa
Kidetza Aranzadi Zientzia Elkartea
Eusko Ikaskuntza

BizitzaAldatu

Aita Beasaingo Zaldizurreta baserrikoa zuen, eta ama Zeraingo Inurritegi baserri-errotakoa. Ospitaleko mojekin ikasi zuen lehendabizi, eta geroago fraideekin, hamabi urte bete zituen arte. Horren ondoren, Saturrarango apaizgaitegian izan zen hiru urte eta erdian.

Txikitatik ikasi zion aitari mendiaren zaletasuna, eta, aitaren kontatzen zizkion toponimiako xehetasun guztiak jaso nahirik, planoak erosi eta haiek osatzen hasi zen, aitak esandakoekin eta artzainei nahiz baserritarrei galdetuta bildutako informazioarekin. Halaxe hasi zen etnografia lanetan; eta euskal gaietarako eta etnografiarako zaletasun hura seminarioan indartu egin zitzaion.

Hala ere, plano horiek beretzat beste inorentzat ez lirateke izango segur aski, gertaera garrantzitsu bat gertatu izan ez balitz. Jose Migel Barandiaranengana jo zuen aholku eske, eta hark, argibideak emateaz gainera, hauxe esan zion: «Gizonak herriarengandik jasotzen duena ezin du beretzat gorde. Hori landu eta herriari itzuli behar dio».[1] Horrek bultzatuta ekin zion Josetxok bere etnografo ibilbide emankorrari. Geroztik argitaratuak ditu bederatzi liburu eta 60 bat artikulu.

On Jose Migel Barandiaranekin harreman sendoa izan zuen, eta hark sortutako Etniker taldean hasi zen berehala lanean; Gipuzkoako lan taldearen arduraduna izatera iritsi zen. Hainbat ikerketa eta lan egin ditu, eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoan ere parte-hartze zuzena izan du. Besteak beste, Beasaini buruzko monografia etnografikoa (1998) liburua idatzi du: hogei urteko lana, on Jose Migelek hogeita bost urte lehenago hain zuhur eta maisuki proposaturiko galdeketari jarraituz Gipuzkoan egindako aurreneko monografia.

ErreferentziakAldatu

  1. Beasain egunez egun, Beasaingo udal aldizkaria, 2009ko azaroaren 13ko alea.

Kanpo loturakAldatu