Ireki menu nagusia
Londresko Old Bailey auzategian eginadako epaiketa.

Auzitegia lurralde jakin bateko auziak erabakitzen dituen organoa da, eta hedaduraz, haren egoitza eta eraikina[1]. Organo honetan funtzionarioek lan egiten dute, epaileek eta bere laguntzaileek.

Antolamendu judizial modernoaren arabera, auzitegi guztiak estatuarenak, iraunkorrak (hau da, gobernu-aldaketaren eraginik ez dutenak) eta independenteak (hau da, justizian dihardutenek epaian eragina izan dezakeen jarduerarik ezin dute burutu) dira. Lurralde bakoitzeko antolaketa judizialaren egitura desberdina da; berau teknika judizial desberdinen eta bertako ezaugarri sozio-kulturalen arabera legoke. Munduko herrialde gehienetan sistema judizial hierarkizatua da nagusi; maila desberdineko auzitegiak daude, baina guztien gainetik Auzitegi Gorena dago[1].

SailkapenaAldatu

  • Antolaketaren arabera:
    • Pertsona bakarrekoak edo epaitegiak.
    • Kide anitzekoak.
  • Izaeraren arabera
    • Ordinarioak.
    • Bereziak.
    • Arbitralak.
  • Jardunbidearen fasearen arabera
    • Instrukziokoak.
    • Epaia emaileak.
  • Hierarkiaren arabera
    • Azpikoak.
    • Gorenak.
  • Konpetentziaren arabera
    • Arruntak.
    • Bereziak.
  • Instantziaren arabera
    • Auzaldi bakarrekoak
    • Lehen Auzialdikoak
    • Bigarren Auzialdikoak edo Apelazio auzategiak.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Auzitegi.

Kanpo estekakAldatu