Pistola
Pistola su-arma motza da, esku batez erabiltzen dena eta balak distantzia txikira jaurtitzen dituena (50 m inguru).
Pistola | |
---|---|
Mota | short gun (en) , handgun (en) eta Su-arma |
Zerbitzua | |
Produkzioa | |
Zehaztasunak | |
Munizioa | pistol cartridge (en) |
Pistolak, uste denez, XIV. mendean sortu ziren Italian.
Pistola motak
aldatuBi mota nagusitan bereizten dira: errebolberrak eta pistola automatikoak. Errebolberrek balak gordetzeko zilindro birakari bat dute; antzinako errebolber-motako pistoletan zilindroa eskuz mugitzen zen etenik gabe tiroak jaurtitzeko; egungoetan, berriz, zilindroa etenik gabe mugitzen da katua zapaltzean. Pistola automatikoen mekanismoa, berriz, tiroa jaurtitzean pistolak jasaten duen atzerako indarraz baliatzen da berriro kargatzeko.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.