Jugoslaviako Erresuma

Jugoslaviako Erresuma (serbokroazieraz: Kraljevina Jugoslavija / Краљевина Југославија; eslovenieraz: Kraljevina Jugoslavija) hego-ekialdeko eta erdialdeko Europako estatu izan zen, 1918-1941 bitartean iraun zuena, bi mundu gerren arteko garai gorabeheratsuan. Egungo Bosnia-Herzegovina, Serbia, Kosovo, Montenegro eta Ipar Mazedonia hartzen zituen, eta baita Kroaziaren eta Esloveniaren zatirik handiena ere.

Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren
Erresuma
1918–1929
Kraljevina Srba, Hrvata i Slovenaca
Краљевина Срба, Хрвата и Словенаца
Kraljevina Srbov, Hrvatov in Slovencev

Jugoslaviako Erresuma
1929–1941
Kraljevina Jugoslavija
Краљевина Југославија
Monarkia konstituzionala
Jugoslaviako Erresumako bandera

Jugoslaviako Erresumako armarria

Goiburua
Jedan narod, jedan kralj, jedna država
Један народ, један краљ, једна држава
“Aberri bat, errege bat, herrialde bat”
Jugoslaviako Erresuma 1930ean
Geografia
HiriburuaBelgrad
Biztanleria13.934.038 bizt.
Azalera247.542 km²
Ekonomia
DiruaDinarra
Kultura
Hizkuntza(k)serbokroaziera eta esloveniera
Historia
Aurrekoak
Serbiako Erresuma
Esloveniarren, Kroaziarren eta Serbiarren Estatua
Ondorengoak
Serbia
Montenegro
Kroazia

Historia aldatu

Lehen Mundu Gerraren ondoren, 1918an, sortu zen hegoaldeko eslaviarren estatu modernoa, Austria-Hungariako Inperioaren parte izandako Balkanetako lurraldea (Esloveniarren, Kroaziarren eta Serbiarren Estatua) Serbiako Erresumari batu zitzaionean. Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma (serbokroazieraz: Kraljevina Srba, Hrvata i Slovenaca / Краљевина Срба, Хрвата и Словенаца; eslovenieraz: Kraljevina Srbov, Hrvatov in Slovencev) izen ofiziala hartu zuen, Petri I.a Karageorgevic errege zela. Neuillyko (1919), Saint-Germaingo (1919) eta Trianongo (1920) hitzarmenetan zehaztu ziren estatu berriaren mugak.

1921. urtean. Alexandro I.ak hartu zuen Petri aitaren lekua, eta areagotu ziren serbiarren politika zentralista batetik, eta beste herrien asmo nazionalistak, bestetik. 1929an, Alexandro I.ak diktadura ezarri eta Jugoslaviako Erresuma izena eman zion estatuari. Garai hartan talde armatu eskuindarrak (ustatxa edo gerrilari kroaziarrak) eratu ziren Kroazian, Ante Pavelic zutela buru. 1934an hil zuten kroaziarrek Alexandro I.a Marseillan eginiko atentatu batean. Petri II.a erregearen aginpidea erregeordeen esku zen garaian, Italia, Alemania eta Bulgariaren aldera lerratu ziren Jugoslaviako erregeordeak (1937-1938ko akordioak). Kroaziak autonomia zabala lortu zuen, bestalde, 1939an.

1941eko apirilaren 17an, Alemania Naziak Jugoslavia inbaditu eta zatitu zuen. Gerrako urteetan, faxista kroaziarrek hainbat sarraski egin zituzten (nazien babesa aprobetxatuz) serbiarren eta juduen aurka. 1944ko azaroaren 2rako, komunistek gidatutako milizia partisanoek naziak eta haien kolaboratzaileak kanporatzea lortu zuten. Orduan, erbesteko gobernu monarkikoarekin adostu zuten Jugoslavia Federal Demokratikoaren sorrera. Dena den, gerran lortutako ospea zela eta, Josip Broz Tito buruzagi komunistak hartu zuen agintea erreferendum bidez; ondorioz, Jugoslaviako Erresuma desagertu eta Jugoslaviako Herri Errepublika Federala aldarrikatu zen, 1953an Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista bihurtu zena.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu