Toinon Sirakusakoa

Toinon (grezieraz Θινιὸν) Sirakusako tiranoa zen K.a. 279-277 bitartean; Mameoren semea, Toinonek Hizetasen erbesteratzea ahalbideratu zuen. Sosistratorekin batera gobernatu zuen. Hasieran modu baketsuan bazen ere, laster bien arteko gatazkaren ondorioz, Toinonek Ortigiatik gobernatu zuen bitartean Sosistratok gauza bera egiten zuen kontinentetik. Baliteke Sosistratok Toinon irabaztea, Siziliako eskualde gehienak menperatu zituelako, Agrigentoraino.

Toinon Sirakusakoa
Bizitza
Herrialdea Antzinako Sirakusa
Heriotza Sirakusa, K.a. 276
Heriotza modua heriotza zigorra
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Magna Graecia

Gerra zibilaren baliatuz, kartagotarrek gatazkan parte hartu zuten, Sirakusa itsasoz eta lehorrez setiatuz. Egoera kritikoa bilakatu zenez, bi etsaiek Pirro Epiroko erregeari laguntza eskatu zuten. Sirakusarrek hiria eta armada haren eskuetan uzteaz gain, beste Siziliako hirien laguntza ziurtatu zioten. Sosistratorekin akordio batera heldu zen: Pirro arduratuko zen lurraldearen defentsaz eta Sosistrato, berriz, kontingente mertzenarioaren buruzagia izango zen.

Geroago, bi tiranoek adierazi zutenean ez zutela nahi kartagotarren kontra gerra jarraitzea eta gutxiago Afrikara espedizio bat bidaltzea, Pirrok heriotz zigorra ezarri zien. Toinon exekutatuta izan zen, baina Sosistratok ihes egin zuen eta Pirroren aurkako matxinadak zuzendu zituen mamertinoen eta kartagotarren laguntzarekin.

BibliografiaAldatu

BRACCESI, Lorenzo eta MILLINO Giovanni: La Sicilia Greca, Roma, Carocci editore, 2006. ISBN 8843017020

Ikus, gaineraAldatu

Sirakusako tiranoak

Aurrekoa Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Hizetas II.a
K.a. 279-277 Sosistratorekin batera
Pirroren gobernua
Hieron II.a karguaz jabetu zen berriro K.a. 275ean