Pirro (antzinako grezieraz: ΠύρροςPyrrhos; Epiro, K.a. 318Argos, K.a. 272) Epiroko Erresumako basileos (erregea) izan zen K.a. 307-K.a. 302 eta K.a. 279-K.a. 272 bitartean. Garai hartako militarrik gailenetakoa izan zen eta, beraz, Erromatar Errepublikaren etsai nagusietakoa. Bere erresuma zabaltzeko grinak, besteak beste, Mazedonia eta Tesalia konkistatzera bultzatu zuen, baita hainbat herri greziarrekin bat egitera ere.[1]

Pirro Epirokoa

strategos

Bizitza
JaiotzaEpiroko Erresuma, K.a. 318
HerrialdeaEpiroko Erresuma
HeriotzaArgos (en) Itzuli, K.a. 272 (45/46 urte)
Heriotza moduaborrokan hilda
Familia
AitaAeacides Epirokoa
AmaFtia Epirokoa
Ezkontidea(k)Antigone (en) Itzuli
Lanassa
Bircenna (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaAeacidae (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra

Bizitza

aldatu

Haren aita, Aeacides Epiroko erregea, erbesteraturik zegoen. Iliriako erregearen ondoan eman zuen haurtzaroa. Demetrios Poliorzetesen ikasle eta laguna izan zen eta harekin batera egin zuen borroka Ipsosen (Frigia) K.a. 301ean. K.a. 297. urtean itzuli zen Epirora eta arerio zuen Neoptolemorekin banatu behar izan zuen aginpidea. K.a. 295ean Neoptolemo pozoitu zuen eta Epiroko errege bihurtu zen. Sizilia, Italiar penintsula eta Afrika inbaditzeko asmoa zuen.

K.a. 281ean, Tarento hiria erromatarren aurkako gerran zegoen, eta epiroarrei laguntza eskatu zien. Pirrok erromatarren aurkako bi gatazka gogor burutu zituen hurrengo bi urteetan Magna Graecian. Lehena, Herakleakoa, Lukaniako erromatar probintzian. Pirroren armada 20.000 soldaduk, 3.000 zaldizkok eta 26 elefantek osatzen zuten. Parean, Laverio Laevinok 35.000 soldadu erromatarreko armada zuen epiroarrei aurre egiteko. Gudua Pirrok irabazi zuen, baina erromatarrek baino galera larriagoak izanda: 35.000 erromatarretik 15.000 hil ziren; Pirrok aldiz bere soldaduen erdiak baino gehiago galdu zituen, 13.000 hain zuzen. Bi urte geroago, berriz garaitu zituen erromatarrak Asculumeko guduan, Apulia probintzian, baina galerak, berriro ere, oso handiak izan ziren "garailearentzat".[1]

Handik aurrera, Epiro buru zuen mendebaldeko erresuma greziar boteretsua sortzen saiatu zen. K.a. 278tik K.a. 275era, Siziliara joan zen, greziar hiriei kartagotarren aurkako guduetan laguntzera. Uharte osoa konkistatu zuen, Lilibeako gotorlekua izan ezik. K.a. 275ean, italiar penintsulara itzuli zen mertzenario talde bat lagun zuela, baina Beneventotik hurbil izan zen guduan galtzaile suertatu zen, eta itsasoratu egin behar izan zuen.

Porrot horren ostean, Epirora itzuli zen, bere armadaren heren batekin bakarrik. Mazedonia inbaditu zuen ondoren eta Peloponesora jo zuen gero. Espartaren aurkako gerra, ordea, galdu egin zuen eta Argosera ihes egin behar izan zuen. Han zela, K.a. 272¡an, teila batek buruan jota hil zen urte gutxi batzuk lehenago Erroma ahalguztiduna birritan mendean hartu zuen hura.[1]

"Garaipen pirrikoa" esamoldea

aldatu

Aditu batzuen arabera, "garaipen pirrikoa" esamoldeak Herakleako gudua duela jatorri, beste batzuek, aldiz, Asculumeko guduagatik sortu zela. Argi dagoena da Pirroren garaipen gogorren ondorio dela, eta egun galtzailearentzat baino garailearentzat kalte handiagoa dakarren garaipenak izendatzeko erabiltzen da. Pirrok berak, jasandako kalteez jabetuta, zera bota omen zuen: "Halako beste garaipen bat eta gureak egin du".[1]

Bibliografia

aldatu
  • Historia Universal Oriente y Grecia de Ch. Seignobos. Editorial Daniel Jorro, Madril 1930
  • Grecia, cuna de Occidente de Peter Levi Ediciones Folio S.A. ISBN 84-226-2616-0
  • La Historia y sus protagonistas Ediciones Dolmen 2000

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Irazustabarrena Uranga, Nagore. Pirroren garaipen garestiak. Argia, 2009ko otsailak 8, CC BY-SA 4.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).

Kanpo estekak

aldatu