Belisario[1] (K.o. 500 inguruan[2] -565) Bizantziar Inperioaren historiako jeneral ospetsuena dugu. Taktikan aditua, baliabide urriekin etekin ikaragarriak lortu zituen Justiniano I.a enperadorearentzat.

Belisario

Antzinako Erromako senataria


Magister militum


strategos



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaSapareva banya (en) Itzuli, 505
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaChalcedon (en) Itzuli, 565eko martxoa (59/60 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Antonina (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraBizantziar armada
GraduaMagister militum
Parte hartutako gatazkakIberian War (en) Itzuli
Vandalic War (en) Itzuli
Gerra Gotikoa (535-554)
Nika matxinada

Oso leiala izan zitzaien bere agintariei, baina ez zuen tratu onik jaso Justinianorengandik. Enperadoreak, jeneralaren arrakasten inbidiaz, harat eta honat eraman zuen, eta armadaren buruzagitza hainbat alditan kendu zion, nahiz eta gero berriro itzuli behar izaten zion. Agintariaren laguntza handirik ez izan arren, Belisario gabe ezinezkoak lirateke inperioak garai hartan lortu zituen konkista gehienak. Narses jeneralak ordezkatu zuen azkenean, Justinianoren aginduz. Justinianok Belisario preso hartu zuen; geroago, aske utzi eta barkamena eskatu zion. Justiniano baino zenbait aste lehenago hil zen. Gaurdaino Justinianok Belisario itsuarazi eta eskale bihurtu zuelako kondaira iritsi zaigun arren, jeneralaren bizitzaren amaierari buruzko istorio hori ez da egiazkoa. Historiako jeneral abilenetakoa dela esan ohi da.

Erreferentziak

aldatu
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Martindale, John R.; Jones, A.H.M.; Morris, J. (1992). The Prosopography of the Later Roman Empire. IIIa liburukia. Cambridge University Press. 181–224. orrialdeak. ISBN 0-521-20160-8.

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belisario