Ireki menu nagusia

Trasibulo Sirakusakoa

Trasibulo (antzinako grezieraz: Θρασύβουλος; Gela edo Locri Epizeferi, K.a. V. mendea) Gela eta Sirakusako tiranoa izan zen (K.a. 466-465)[1]. Dinomenidar familiakoa, Gelon I.a, Hieron I.a eta Polizeloanaiak zituen. Agrigentorekin Himeraren kontra borrokatu zuen. Hieron hil ondoren, Gela eta Sirakusako tirano izan zen, politika despotika izanik[2]. Bere izaera bortitza eta odolzalearengatik, K.a. 465ean Gela eta Sirakusa matxinatu ziren. Agrigentok Himerak Selinontek eta tropa sikuloek diktadura bota zuten demokrazia moderatua jarriz eta Dinomenidear familia Sirakusatik egotzi zuten[3]. Trasibulo Locrira erbesteratua izan zen eta hiri horretan hil zen. Kanporaketa urtero ospatzen da Hieron II.ak Zeus Eleuterios gurtzarako eraikitako aldarearen ondoan.

ErreferentziakAldatu

  1. Hamaika hilabetez. Cf. Aristoteles, Politika 5.1315b
  2. Plutarko, De Pythiae oraculis, 19.
  3. Aristoteles, op. cit. 5.1312b

BibliografiaAldatu

 
Magna Graecia
  • BRACCESI, Lorenzo eta MILLINO, Giovanni (2000): La Sicilia greca, Carocci editore, ISBN 88-430-1702-0
  • FINLEY, Moses (1968): Storia della Sicilia antica, ed. Laterza, 5. argitalpena (1998), ISBN 88-420-2532-1
Aurrekoa Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Hieron I.a
K.a. 466-465
Demokrazia
Dionisio I.a Sirakusakoa

Ikus, gaineraAldatu