Hiparino (grezieraz: Ἰππαρῖνος; ... - K.a. 351 Sirakusan) Sirakusako tirano bat izan zen K.a. 353-351 bitartean. Dionisio I.aren eta Aristomakeren semea, honen anaiak Niseo eta Dionisio II.a ziren.

Antzinako Siziliako hiriak

Bizitza aldatu

Dionisio I.a hiltzerakoan, Dionek, Aristomakeren nebak, hitz eman zuen tiranoaren semeen arteko ondorengotza gauzatzeko. Hala ere, alperrik izan zen. Dionisio I.a hil zenean K.a. 367an, Dionisio II.ak, 30 urte zituela, boterea hartu zuen[1] eta urte bat beranduago, Filisto filosofoaren laguntzarekin Dion osaba Sirakusatik egotzi zuen, tirania ezarriz. Hiparino eta Dionisio II.a erbesteratu ziren Dion osabak boterea hartu zuenean. Lentinin errefuxiatu zen, Polienoren arabera, errefuxiatu askorekin. Kalipok Dion hil zuenean[2], K.a. 354an, Hiparino saiatu zen boterea lortzen baina ezinean. Polienok eta Plutarkok diote Kalipo kanpaina batean Catania konkistatzeko zegoelarik, Hiparinok Sirakusa konkistatu zuen eta Kalipo Atenasera atzerriratu zen. Diodororen arabera[3], Hiparinoren armadak Sirakusa eraso egin ondoren, Kalipok ihes egin zuen. Edozein modutan, Hiparinok aurrekoek egindako akatsak errepikatu zituen, modu despotikoan gobernatzean. Tirania bi urteren ondoren bukatu zen hil zutenean. Orduan Niseo anaiak boterea eskuratu zuen.

Bitxikeria aldatu

Hiparino izena Sirakusako bi politikari ospetsuk eraman zuten: Dionen aitak, Sirakusako aristokrata entzutetsua (Dionisioren hurbileko kolaboratzailea), eta Dionen seme batek (Areteo[4] izenekoa ere), Dionisio II.aren aholkularia eta gazte hil zena.

Erreferentziak aldatu

  1. Plutarko: Lives: Life of Dion.
  2. Plutarch, Lives: Life of Dion. https://en.wikisource.org/wiki/Lives_(Dryden_translation)/Dion
  3. Diodoro Sikulo, Biblioteka Historikoa XVI. 36 http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Diod.+16.36.1&redirect=true
  4. Plutarko, Lives: Life of Dion. https://en.wikisource.org/wiki/Lives_(Dryden_translation)/Dion

Bibliografia aldatu

Aurrekoa Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Kalipo
K.a. 353-351
Niseo

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu