Naxos edo, Naxus (Antzinako grezieraz: Νάξος) greziar hiri bat zen Siziliako ekialdeko kostan, Catania eta Messinaren artean. Hiria kokatuta zegoen garai gutxiko baina arrokatsu toki batean, Schisò lurmuturrean, sumendi baten labazlo laster batez osatuta dagoena. Kokapena Acesines ibaiaren bokalean (gaurko Alcantara ibaia) eta Tauromenium hiriko muinoren oinean[1] zegoen. Egun, leku arkeologiko hau Giardini-Naxos udalerrian dago, Messinako probintzian.

Naxos (Sizilia)
Fitxategi:File:Walls at Naxos, Sicily (71735239).jpg
Naxosko hegoaldeko harresiak
Datuak
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Messina
Italiako udalerriGiardini-Naxos
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak37°49′26″N 15°16′26″E / 37.823989°N 15.273976°E / 37.823989; 15.273976
Map
Azalera0.00033 km²
Historia
Eraikitzailea(k)Kalkisko kolonoak
GaraiaK.a. 734. urtean
UzteaPartzialki, Tauromenioren fundazioaren ondoren K.a. 358an
KulturaGreziar arkaikoa eta Helenistikoa
Indusketa
http://www.regione.sicilia.it/beniculturali/dirbenicult/database/page_musei/pagina_musei.asp?ID=25&IdSito=120

Historia

aldatu

Greziar aurreko aldia

aldatu

Penintsula luzea, Schisò lurmuturrean amaitzen dena, habitatua izan da Neolitotik greziar kolonoak heldu arte K.a. 734an. Izan ere, Erdi Brontze Aroko txabolak aurkitu dira (Thapsosko kulturakoak) baita Burdin Aroko beste material batzuk, Cassibileko fasekoak (K.a. X.-IX mendeak) ere. Aurkikuntzen arabera, greziarrak heldu baino lehen, bazeuden bertoko biztanleak, ez Schisò lurmuturrean bereziki baizik eta ondoko Tauro mendietako garaietan (handik Tauromenium eta Taormina)

Fundazioa

aldatu

Antzinako idazleak ados daude esatean Naxos izan zela Siziliako greziar koloniarik zaharrena. Kalkisko kolonoek Sirakusa baino urte bat lehenago fundatu zuten, Efororen arabera, beste joniar kolonoek lagunduta. Idazle berak dio Teokles edo Tukles, Atenasen jaiotakoa, izan zela Naxosen fundatzailea, Euarkok, berriz, Leontinos fundatu zuen[2]. Tuzididesek bakarrik dio kalkistarrek fundatu zutela eta denboraren poderioz, hiria mirestua izan zela[3]. Greziako kalkistarrak izan ziren lehenak etortzean Eubeako Nasso hiritik, horren ondoren, Apolo Artxegetesi aldare bat eraiki zioten[4]. Hori dela eta, K.a. V. mendean théoroiak (Greziako metropoliarekin aliantzak berrizten zituztenak) sakrifizioak egiten ohi zituzten aldare horretan[5]. Helanikoren ustez, Kalkisko eta Nassosko kolonoak izan ziren fundatzaileak. Eforok eta Pseudo-Skimnok, ostera, uste dute kalkistarrak, joniarrak eta doriarrak izan zirela, baina, eztabaidak direla eta, banatu ziren eta, horren ostean, kalkistarrek Naxos fundatu zuten, megarakoek Megara Hiblea eta doriarrek Zefirio lurmuturreko hiria Calabrian.

Garapena

aldatu

Estrabonek eta Skimnok uste zuten Zankle Naxosen kolonia bat zela, baina Tuzididesek ez zuen honi buruz ezer esan[6]. Estrabon, Estefano Bizantzioakoa[7] eta Silio Italikoren ustez, Naxosek Kalipolis fundatu zuen. Plinio Zaharraren arabera, azken hiri honen kokapena ez da zehatza, agian gaurko Giarre edo Francavilla de Sizilian[8]. Oso azkar garatu bazen ere, Naxosi buruzko informazioa eskasa da, bakarrik dakigu zenbait hondamendi pairatu zuela. Aurretiaz aipatutako idazleek ez diote ezer Naxos izenaren jatorriari buruz, baina Helanikok uste du hiriari izena datorkiola Greziako izen bereko irlatik, hango kolonoak zeudelako. Hiria oso azkar garatu zen eta K.a 730ean, beste kolonia berri bat fundatu zuen (Leontinos) eta gutxira, Catania.

Herodotok dio Hipokrates Gelakoak Naxos setiatu eta konkistatu zuela K.a. 498-491 urteen artean[9], eta litekeena da horren ostean haren mendean egotea. Ondoren, K.a. 476an, Gelon eta Hieron Sirakusako tiranoek kontrolatu zuten. Azken honek Naxosen eta Cataniaren biztanleak Leontinosera eraman ondoren, hiri horiek kolono berriekin birpopulatu zituen, beharbada Lokriko kolonoekin[10]. (Francavilla santutegian botozko pinakeak aurkitu dira Lokriko estilokoak). Hiria berriztu zen plan urbanistiko bat jarraituz. Naxos ez da aipatzen Hieron osteko matxinadetan, baina hiria kalkistarrei itzuli zien K.a. 461ean[11]. Hurrengo aldian, kalkistar hiru hiriek (Naxos, Leontinos eta Catania) aliatuak ziren, Sirakusak eta Siziliako beste hiri batzuek etsaitsat hartzen zituzten[12], beraz, Leontinosek Sirakusako oldarrak jasaten zituenean, kalkistar anaien laguntza izan zuen[13]. Peloponesoko gerran, K.a. 427-424 bitartean, Atenasko lehengo espedizioa Siziliara heldu zenean, Lakesen eta Kareoadesen esanetara, naxostarrak haiekin aliatu ziren.

Suntsipena

aldatu

Naxos Atenasekin aliatu zen Messina etsaia zelako. K.a. 425ean, Messinak lehorrez eta itsasoz eraso egin zuen Naxos, baina hiri horretako defendatzaileek atzera bota zituzten erasotzaileak, galera handiak sortaraziz[14]. K.a. 415eko atenastarren espedizioan, Naxos hasieratik haien aliatu zen bitartean, Reggio eta Catania alboan geratu ziren. Naxos atenastarrak hornitu zituen eta hirian barruan onartu[15]. Hala ere, Tuzididesek dio atenastarrek Sizilian zituzten aliatu bakarrak Catania eta Naxos zirela[16]. Espedizioak porrot egin ondoren, kalkistar hiriek Sirakusarekin gatazkak izan zituzten K.a. 409 arte, Kartagoren arriskua nabaritu zenean[17]. Egoera horri esker, K.a. 403 arte, Naxosek ez zuen pairatu Agrigento, Gela eta Camarinaren zoritxarra. Urte horretan, Dionisio I. Sirakusakoak uste zuenean kartagotarren arriskuaz eta barneko sedizioaz aske zegoela, erabaki zuen kalkistar hirien kontra borrokatzea. Prokles jeneralaren traizioaz baliatu zen Naxos konkistatzeko. Ondoren, biztanle guztiak esklabo saldu, hiriko harresiak eta eraikinak eraitsi zituen eta lurraldea sikuloei eman zien[18]. Tokian geratu ziren biztanleek eraiki berriak altxatu zituzten, eta orduko monetdetan Neapolis izena agertzen da.

Tauromeniumaren fundazioa

aldatu

Dirudienez, sikuloek laster utzi zuten hiria ondoko Taurus mendian beste bat eraikitzeko (Tauromenium)[19]. Hori K.a. 396an gertatu zen, baina zenbait urte geroago, sikuloak oraindik gotorlekuaren jabeak ziren[20]. Bitartean, Naxos eta Cataniatik erbesteratuak elkarrekin jarraitu zuten. K.a. 394an, Reggio saiatu zen horiek Milaen kokatzen baina messinatarrek egotzi zituzten. Orduan, Siziliako hainbat tokitatik banatu ziren[21]. K.a. 358an, Andromakok, Timeo historialariaren aitak, Naxosko erbesteratu guztiak Tauromeniumen jaso zituzten. Hortik, hiri hau Naxosen ondorengoa bilakatu zen[22].

Erromatar aldia

aldatu

Plinio Zaharra ez da oso zehatza esatean Tauromenium lehenago Naxos izan zela[23]. Tauromenium, denbora joan ahala, hiri garrantzitsu bat bilakatu zen. Naxos, bitartean, ez zen berriro habitatu, baina Apolo Arkagetesen gurtzak jarraitu zuen aurreko tokian, aipatua dena Oktaviok eta Sexto Ponpeiok Sizilian izandako guduetan K.a. 36an[24]. Antoninoren ibilbidean ere, gogora ekartzen da zaldiak aldatzeko etxe bat, Naxos izenekoa.

Txanpongintza

aldatu

Naxosen zilarrezko txanpoiak, gehienak K.a. 460-403 artekoak, artisautzazko lan finak dira, beharbada hiriko aldirik onena irudikatzen dute.

 
Naxosko tetradrakma. K.a. V. mendekoa

Leku arkeologikoa

aldatu

Lehenengo greziar koloniak 300 urte baino gehixeago iraun zuen. Horri esker, indusketa arkeologikoek ahalbideratu dute greziar hirien urbanismoa ezagutzea. Naxosko leku arkeologikoa Schisòko lurmuturreko 37 hektareatan hedatzen da. Naxosko badia Taormina eta Schisò lurmuturren artean dago, babes naturala izanik gari hartako itsasontzi txiki eta hauskorrentzat.

Egitura urbanistikoa

aldatu

Hiri arkaikoa

aldatu

Egindako indusketek hiri arkaikoaren egitura ezagutarazi dute. Hasieran, 12-13 hektarea bete zituen kostaren ondoan, baina hiria barnealdera hedatzean, beharrezkoak izan ziren harresiak lehorreko erasoetatik defendatzeko. Labazko harriekin egindako itxiturek lau ate zituzten. Harresiak oinarrian, 5 metro zabal ziren. Hirian artisautzazko lantegiak zeuden baita etxebizitzak eta gurtzarako eraikin publikoak ere. Kale nagusiak zabalagoak ziren eta ipar-hegoko norabidea zuten portutik barnealderako garraioa errazteko. Hiria, 700x550 labazko lurzoru batetik zabaltzen dena, Schisò lurmuturrean bukatzen da, guztira 40 hektarea. Ipar-ekialdean, Naxosko portua zegoen badia zabal batean. Hego-ekialdean, hondarta luze bat non Santa Venera erreka eta Alcantara ibaia itsasoratzen diren. Naxosko koloniaren hasieratik, iparraldeko eskualdean, bakarrik 4x4 metroko etxe bat ezagutzen dugu (halakorik Megara Hiblean eta Sirakusan aurkitu dira ere). Aro arkaiko eta hiriko suntsipenaren arteko garaiaz (K.a. 476) zenbait kale eta etxebizitza poligonalak eriden dira. Hego-mendebaldean, temenos bat kausitu da baita sacelum batzuk ere, hiriaren barruan nahiz kanpoaldean. Hauen artean aipagarriena da Santa Venerako eskuinaldekoa, arkitektura-terrakotekin (nabarmena da aurrealdeko berebiziko gorgoneion arkaikoa, litekeena da Apolo Archegetesko santutegia izatea[25]. Beste aurkikuntza batzuk dira "C" tenplua, Schisò lurmuturrearen erdian, eta oikos bat, 2,20x6,90ko ateak dituena. Lehenengo hilara blokezkoa da eta gainegitura egosi gabeko adreiluez osatuta dago. Azpigarriak dira K.a. VI. mendeko harresiak: mendebaldean, Santa Venerako ibaiaren ibilguan zehar luzatzen dira; hegoaldean, mendebaldean eta ipar-ekialdean kostaldeko lerroaren luzeran doaz; eta ipar-mendebaldean, zalantzagarriagoa da urbanizazio modernoak jatorrizko lurzorua hondatu duelako. Mendebaldean, hiru ate nabaritu dira, bi hegoaldean eta bat ipar-ekialdean. Gainera, mendebaldeko ate baten ondoan dorre bat dago. Ez dakigu non zegoen nekropoli arkaikoaren tokia, hiriko ipar-ekialdean K.a. VI. mendeko bi hilobi aurkitu badira ere.

K.a. V. mendeko hiria

aldatu

K.a. 476. urteko suntsiketaren ondoren, Hieron berak edo erbesteratuek, K.a. 466an, berreraiki zuten hiria plan erregular batean oinarriturik. Kae berriak ortogonalak ziren, 5 metro zabal, mendebaldean dagoen seigarrena izan ezik, 6,5 metrokoa zena. Etxadiek, 175x39 metrokoek, ipar-ekialdea/hego-mendebaldeko orientazioa zuten. Salbuespenak ziren lurzoru irregularrekoak edo temenos bat zegoen tokiarenak, hiria berreraikitzean errespetatu zelako. Etxadi erregularrak, bi izan beharrean, lau zatitan banatu ziren: zerrenda bakoitzak 12 sail zituen, 9x12 metrokoak. Beste hiri sikuloarrekin erkatuz gero, etxeetako tamaina txikiagoa zen. Etxadien ezaugarria zen gurutzetan eta plateiaien[26] artean 1,50x1,25 metroko karratuko eta 0,80 metro irteten ziren oinaldeak, gehienbat ekialdean. Funtzioa azaltzeko hipotesi batzuk daude: uste da horoi zirela, hau da, mugarriak etxadiak zedarritzeko Hipodamo Miletokoak, Pireo berreraikitzean, erabilitakoen antzera; edo aldareak etxadietako biztanleen elkartasuna adierazteko; beste aukera bat zen auzoko aldareak izatea, oso ezagunak erromatar tradizioan. Aipagarria dira aro horretako buztigile eta koroplasta[27] askoren lantegiak, hiri barruan edo kanpoan: hauetariko bi, hego-mendebaldeko temenosen zeuden, baina handienak hiritik kanpoko tokietan (hego-mendebaldeko magalean, Santa Venera eta Alcantararen artean), baina bereziki ipar-ekialdean (gaurko Giardini-Naxos hiriko gunean, autopistako loturaren azpian). Horrek hiru labe eta tinak buztina dekantatzeko izateaz gain, kale txikiak zituen labeekin komunikatzeko. Nekropoli klasikoa Santa Venera eta Alcantararen artean dago. Horren hilobiak kaputxino estilokoak dira, dekorazio bakunarekin. Herrixka, K.a. 403tik populazioa sakabanatu arte, kostaren luzeran zeuden etxebizitzaz osaturik zegoen. Horren nekropolia Santa Venerako eskuinaldearen (sacellumak aro arkaikoan agertu ziren tokian) eta gaurko Giardiniren hilerriaren artean identifikatu da. Erromatar okupazioa villa batekin erlazionatu da, inperioko azken aldikoa, aurkitutako anforen arabera.

Gune sakratua

aldatu

Gune arkeologikoa hego-mendebaldean dago, harresien eta hiriaren artean. Temenosa, nahiko handia, Siziliako kalkistar kolonien lehenengo santutegia zen. Tokia inguratzen duen harresiak egitura poligonala du, zenbaitetan ziklope-blokeekin eginda, eta bi irekidura ditu. Egia esan, bi propileo dira, teilez eta terrakota arkitektonikoez estalirik. Hegoaldekoak, txikiagoa denak, atea eta kontratea ditu. Temenos osoa K.a. VI. mendean egin zen, gero hiriko defentsa-gerrikoan sartu bazen ere, akropoliaren funtzioa hartuz. Iparraldeko propileoa guneko sarrera monumentala bilakatu zen, baina hegoaldekoa hiriko atea. Barruan, bi tenplu daude: ipar-ekialdekoa garrantzitsuena da, Afrodisium izenekoa Apianoren argumentuetan. Horrek bi fase ditu; bata K.a. VII. mendekoa, eta bestea K.a. V. mendearen hasierakoa, non 38x16 metroko oikos bat zegoen. Kontrako tokian, sacellum altu bat aurkitu zen, baita zenbait eraikin txikien aztarnak ere (beharbada tenpluak edo tesauroak) eta gune berean, tenplu nagusiko hego-mendebaldean, aldare karratu bat hiru mailekin. Aldare txiki batzuk inguratzen dute santutegia. Gurtza ohikoa zen K.a. VII. eta VI. mendeen artean. Honel adierazte dute aurkitutako terrakotazko eta zeramikazko materialek, estatua txikiek eta armek, zeinek ahalbideratu duten jakitea nolakoa zen eraikinaren dekorazioa. Gune sakratuan, bi labe daude ere gurtzarako eta edifizioen mantentzerako erabitzen zirenak.

 
Naxosen drakma. Dionisioren burua irudikatuz

Etxadiak eta temenosen inguruko hormak

aldatu

Iparraldeko propileotik irtetzean, ondoko etxadiak bisitagarriak dira: hauek etxebizitzetan banatzen dira, sarreran eskorta txiki batekin. Temenos inguruko atetik eta mendebaldeko ateraino harresi bat dago. Hau, temenos baino teknika zakarragorekin eginda dago, honen blokeak ez baitaude oso landuta. Paramentua bikoitzaren (zenbaitetan 4,6 metro zabal da, nahiz eta batez-bestekoa 1,80 izan) bi hormen arteko gunea harriz beteta dago. Atea, dorre batez babesturik, txarto kontserbatuta dago eta 2,50 metro zabal da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Hiri hau geroago eraikiko zen.
  2. TUZIDIDES: VI., 3; SKIMNO KIOSKOA: 283-86; ESTRABON: VI. 268 or.
  3. TUZIDIDES: VI. 3; EFORO: apud ESTRABON VI. 267 or.; SKIMNO KIOSKOA: 270-277; DIODORO SIKULO: XIV. 88. Fundazioaren datari buruz gehiago jakiteko, ikusi CLINTON, F. H.: I. liburukia, 164 or.; EUSEBIO ZESAREAKOA: Kronikak, ad 01. 11. 1.
  4. TUZIDIDES: Peloponesoko gerra, VI. Liburua, 3, 1.
  5. TUZIDIDES: VI..3; APIANO: B.C. V. 109.
  6. ESTRABON VI. 268 or.; SKIMNO KIOSKOA: 286; TUZIDIDES: VI. 4.
  7. Apud Estefano Bizantziokoa: V. mendea Χαλκίς.
  8. ESTRABON VI. 272 or.; SKIMNO KIOSKOA: 286 or.
  9. HERODOTO: VII.154 or.
  10. DIODORO SIKULO: XI. 49.
  11. DIODORO SIKULO: XI. 76.
  12. DIODORO SIKULO: XIIII. 56, XIV. 14; TUZIDIDES: III.86, IV. 25.
  13. TUZIDIDES: III.86.
  14. TUZIDIDES: IV. 25.
  15. DIODORO XIII. 4; TUZIDIDES VI. 50.
  16. TUZIDIDES: VII. 57.
  17. DIODORO SIKULO: XIII. 56.
  18. DIODORO XIV. 14, 15, 66, 68.
  19. DIODORO SIKULO XIV. 58, 59.
  20. DIODORO SIKULO: XIV. 88.
  21. DIODORO SIKULO: XIV. 87.
  22. DIODORO SIKULO: XVI. 7.
  23. PLINIO: N.H. III. 8. s. 14.
  24. APIANO: V. 109.
  25. Apianok esan zuen arabera eta pentsatuz ibaiaren bokalea izan zela lehen kolonoak heldu ziren tokira.
  26. Herriko plazarako grezierazko hitza.
  27. Antzinako Grezian, koroplasta bat zen terrakotazko irudiak egiten zituena.

Bibliografia

aldatu
  • ALAIMO, Francesco, LENTINI Maria Costanza: Giardini Naxos, F. Orlando, Palermo, 2003
  • LENTINI Maria Costanza: Naxos: la prima colonia greca di Sicilia, gli abitati, l'architettura sacra, le necropoli, i culti, Tit. della cop. In testa alla cop.: Azienda autonoma soggiorno e turismo di Giardini Naxos.
  • Naxos in Enciclopedia dell'arte antica Treccani

Kanpo estekak

aldatu