Nekropolia hildakoak ehorzteko hilerria da. Nekropoli hitza grezierazko "nekro" (heriotza) eta "polis" (hiria) hitzen elkartea da. Normalean, hiri handien edo antzinako zibilizazioen ehortz-lekuei esaten zaie nekropoli.

Erregeen harana, Menfiseko erret-nekropolia, Egipton.

Nekropoliak antzinatik erabili izan dira; Paleolitoko haitzuloen inguruan aurkitu dira zaharrenak. Historiaurrean etxe alboan edo etxe barnean izaten ziren batez ere, baina geroago hilerri gisa bereziki aukeratutako tokietan eraiki ziren nekropoliak, tenplu eta santutegien inguruan batez ere. Mediterraneo inguruko antzinako hirietan nekropoliak hiriz kanpo jarri ohi zituzten eta mendeetan zehar inguru berean jarritako hilerri txikiek osatuak ziren askotan. Egiptoko Nilo inguruko hirietan, berriz, nekropoliak hiriaren parean eraikitzen zituzten, ibaiaren beste ertzean, eta Erroman eta Grezian hiriaren kanpoaldean, bide bazterrean.

Nekropoli aipagarrienak Giza, Erregeen harana eta Ur hirikoak dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu