Ireki menu nagusia

Etruskoa[1] antzinako etruriarren hizkuntza izan zen, egungo Italian zegoen Etrurian (egungo Toskanan, mendebaldeko Umbrian eta iparraldeko Lazion) eta Lombardia, Veneto eta Emilia-Romagnako eskualde batzuetan (non galiarrek etruriarrak sartu zituzten) mintzatzen zena. Etruskoa latinak erabat ordeztu zuen, agiri batzuk, latinezko mailegu batzuk (adibidez, persona, ฯ†ersu etruskotik erakarria) eta toponimo batzuk (tartean, Erroma) utzirik.

Etruskoa
๐Œ“๐Œ€๐Œ”๐Œ๐Œ€
Iron Age Italy-la.svg
K.a. VI. mendeko hizkuntzen hedapena.
Datu orokorrak
Lurralde eremua Antzinako Etruria
Hiztunak 0
Eskualdea Italiar penintsula
Hizkuntza familia
hizkuntza
giza hizkuntza
Tyrsenian languages Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia hizkuntza eranskari
Kasu gramatikalak pertinentive Itzuli
Alfabetoa Etruscan alphabet Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 ett
Glottolog etru1241
Wikipedia ett

Etruriarrek literatura oparoa zuten baina liburu bat soilik iritsi zaigu. Erromatar jakintsu batzuk (Varron adibidez) baino ez ziren gai etruskoa irakurtzeko. Azken irakurle ezaguna Klaudio enperadorea izan zen, orain galdurik dagoen Tyrrenikร  izeneko hiztegi elebiduna egin zuena.

Italiar penintsulatik kanpora, etruskozko idazkunak aurkitu dira Afrikan, Korsikan, Elban, Gallia Narbonensis eskualdean, Grezian, Balkanetan eta Itsaso Beltzean. Kontzentrazio handiena, alde handiz, Italian aurkitu da.

Lemnos uhartean, 1886an, etruskoa eta hura baino lehenagoko frigiera idazteko erabiltzen zuten alfabetoaren antzeko batean egindako idazkun bat aurkitu zuten; horien guztien jatorria Eubeako idazte sistema izan zen. Hainbat adituren ustez, Lemnosko hizkuntza Brontze Aro Berantean heldu bide zen, Mizenasko agintariek Siziliako, Sardiniako eta Italiar penintsulako hainbat aldetako mertzenarioak errekrutatu zituztenean.[2]

AlfabetoaAldatu

๐Œ€ ๐Œ‚ ๐Œƒ ๐Œ„ ๐Œ… ๐Œ† ๐Œ‡ ๐Œˆ ๐Œ‰ ๐Œ‹ ๐ŒŒ ๐Œ ๐Œ ๐Œ‘ ๐Œ“ ๐Œ” ๐Œ• ๐Œ– ๐Œ˜ ๐Œ™ ๐Œš
A C D E V Z H ฮ˜ I L M N P ลš R S T U ฮฆ ฮจ F


Etruskozko idazkun bat.

ErreferentziakAldatu

  1. โ†‘ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-12-23.
  2. โ†‘ (Ingelesez)de Ligt, Luuk (2008-2009) ยซAn โ€˜Eteocretanโ€™ Inscription from Praisos and the Homeland of the Sea Peoplesยป Talanta (XL-XLI): 151โ€“172.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etrusko ย