Ostrogodoak[1] (latinez: Ostrogothi edo Austrogothi) germaniar herri bat izan ziren. 370ko hunoen inbasioaren ondotik sortutako godoen adarra ziren.

Ostrogodoen erreinua gaur egungo Italian.

Ostrogodoek Dniester ibaiko ekialdean, Itsaso Beltza inguruko lurraldeetan (gaurko Ukraina eta Bielorrusia dena), erreinu handia sortu zuten. Bisigodoak, berriz, mendebaldeko godoak ziren eta bere erreinua Dniesterretik Danubioraino zegoen.

375 urtetik 453 urtera arte,Atila hil zenean, ostrogodoak hunoen menpean zeuden, harrezkero Erromako herri federatua izateko.

474an Teodoriko Handia Ostrogodoen errege bihurtu zen. Honek, ostrogodoen erregerik ezagunena, Bizantzioko Zenon enperadorearekin makina bat guda eta tregoa izan zituen. 488 urtean Teodorikok Italia inbaditu zuen eta 493an Addan Odoakro, heruloen erregea, hil zuen, bere herria mendean hartuz.

526an Teodoriko hil zenean, hain zen bortitza egoera non 535an bizantziar enperadorea Justiniano I.ak bere jenerala Belisario bidali baitzuen Italian zeuden ostrogodoen kontra. Bizantziar armadaren nagusitasunak ostrogodoen suntsipena ekarri zuen.

Azkenean, ostrogodoek apurka-apurka bere izaera galdu zuten, beste tribu germaniarrek, bandaloak edo frankoek, bereganatuta.

Ostrogodoen erregeen zerrenda aldatu

  • 300 edo: Athanerik.
  • ? - 350 : Atxiulfo.
  • 350 - 375 : Hermanariko (Irmanric).
  • 375-376 : Bitimiro (Withimer).
  • 376- ? : Biderico (Widoric).
  • ?
  • ? –469 : Balamiro (Walamir), Bidemiro (Widomir) eta Teodomiro (Thiudomir).
  • 469474 : Teodomiro.
  • 474526 : Teodoriko Handia (Thiudoric).
  • 526534 : Atalariko (Atthalaric).
  • 534536 : Teodato (Thiudahad).
  • 536540 : Bitiges (Wittigeis).
  • 540541 : Hildibaldo edo Ildebaldo edo Ildebad (Hildibald).
  • 541541 : Erariko (Heraric edo Ariaric).
  • 541552 : Totila (Baduila).
  • 552553 : Teias (Theias).

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu