Ireki menu nagusia

Eurimedonte greziar mitologian, Kronos titanak Urano bere aita moztu zuenean, azken honen odoletik eta Gearengandik jaiotako erraldoietako bat zen. Bere jaiotza lekua, bere anaiena bezala, Flegrasen kokatzen da, Paleneko penintsulan, Trazian. Eurimedonte eta bere anaiak, Uranok lurpean giltzapeturiko titanak mendekatzeko jaio ziren. Izaki ia garaiezinak ziren, euren heriotzan hilkor bat eta jainko bat elkarlanean ibili ezean. Peribea izeneko alaba bat izan zuen. Gutxienengo baten bertsio baten arabera, Eurimedontek Hera bortxatu zuen, azken hau, oraindik, ume txiki bat zenean eta Prometeo izan zuen. Honek, Zeus haserre bizian jarri zuen.

Eurimedonte
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Familia
Aita Urano
Ama Gaia
Seme-alabak Periboea Itzuli

Izen bereko beste pertsonaia batzukAldatu

  • Eurimedonte Agamenonen auriga bat izan zen. Egistok hil zuen.
  • Eurimedonte izeneko beste pertsonaia bat Minos eta lamia baten semea zen. Heraklesek hil zuen.

Kanpo estekakAldatu