Artemisa
Greziar mitologian, Artemisa[1] (antzinako grezieraz: Ἄρτεμις, ártemis) olinpiar jainko-jainkosa nagusietariko bat izan zen.
Artemisa | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak |
Diana, Anahit, Artio (en) ![]() ![]() |
Ogibidea |
hunter (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Zeus |
Ama | Leto |
Anai-arrebak | Apolo |
Artemisa baso eta muinoen; birjintasun eta ugalkortasunaren; ehiza eta beste abarren jainkosa helenistikoa izan zen. Artemisak Zeus eta Leto gurasoak eta Apolo neba bikia zituen.
Artemisa gero Selene titana, Diana erromatarra, Artume etruskoa edo Hekate kariar jainkosa bilakatu zen[2].
Arku eta geziak aldean, ninfak lagun dituela, gauez oihanetan barrena abiatu ohi da basapiztiak atzeman beharrez. Artemisaren izaera kontraesanez betea ageri da: birjina izanik, erditzekotan zeuden emakumeen babeslea zen, nahiz eta zenbaitetan, apetak emanik, hil egiten zituen geziak jaurtikiz. Mendekatzailea eta ankerra, Akteon, Orion eta Kalisto hil zituen eta Apolori lagundu zion Niobek egindako laidoa mendekatzen. Agamemnonekin haserreturik, Ifigenia hil zezan agindu zion. Arkadian bereziki ohoratua izan zen. Efeson eta Epidauron berari eskainitako tenpluak zeuden.
Animalia basatien babesle gisa, piztiez eta txoriz inguratua irudikatu zuten. VI. mendean tunika luzez jantzia ageri da, geziak jaurtikitzeko jarreran, eta Apolo anaiari lagunduz askotan. Aro klasikoan eta helenistikoan jantzi motzez irudikatu zuten, ibilian bezala, arkua eta gezi zorroa aldean eta orein eme bat edo zakurrak atzean zituela.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
- ↑ Hammond eta Scullard, "The Oxford Classical Dictionary". (Oxford: Clarendon Press, 1970)
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |