Apolokrates Sirakusakoa

Apolokrates (antzinako grezieraz: Ἀπολλοκράτης; K.a. 375 inguru - K.a. 347 Lokrin) Dionisio II.a Sirakusakoa tiranoaren eta Sofrosina emaztearen seme zaharrena zen. Dionek eta Herakleidesek Sirakusa konkistatu ondoren K.a. 357an, Apolokratesek Ortigiako (Sirakusako irla) gaztelua kontrolatzen zuen. Hornidurak agortu zirenean, Dionek baimendu zion berari eta honen amari Italiara alde egitea, Dionisio II.a erbesteratuta zegoen Locri hirira. Apolokratesen Doris amama (aitaren partetik) Lokriarra zen eta hiri honetan Dionisiok, Sirakusatik kanporatua izan ondoren, tirania ezarri zuen. Hamar urte Sirakusan igaro eta gero, K.a. 346an, Dionisiok eta Apolokratesek Locri berreskuratu zuten. Apolokrates, dirudienez, matxinada baten ondorioz hil zen. Dionisiok, honezkero Sirakusa berreskuratu zuela, mendekua hartu zuen Locri suntsituz. K.a. 347an, Timoleon Korintokoa Sizilian lehorreratu zen eta Dionisio kargutik kendu zuen. Honek Korintora erbesteratu zen hiritar arrunt bat moduan. Teoponporen arabera[1], Apolokrates, Dionisioren tiranoaren semea, diziplinarik gabekoa eta mozkortia zen.

Apolokrates Sirakusakoa
Bizitza
JaiotzaAntzinako Sirakusa, K.a. 375
HeriotzaK.a. 347 (27/28 urte)
Familia
AitaDionisio II.a Sirakusakoa
AmaSophrosyne
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sirakusako planoa, Peloponesoko gerren garaian

Erreferentziak aldatu

  1. Book 39, F185.

Bibliografia aldatu

  • Diodoro Sikulo: Historiaren liburutegia. Oldfatherrek itzulita, C. H. Loeb Classical Library, Cambridge, MA. Harvard University Press, 1935.

Ikus, gainera aldatu

Sirakusako tiranoak

Aurrekaria Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Dionisio II.a Sirakusakoa
K.a. 357-355
Ortigia gotorlekuaren gobernadorea Sirakusa setiatuta zegoen bitartean
Dion