Italiako udalerriak

Italiako udalerri» orritik birbideratua)

Udalerria (italieraz comune) Italiako eskualde eta probintzien oinarrizko administrazio-egitura da, autonomoa eta herritarren beharrez arduratzen den egiturarik txikiena. Udalerriak zirkunskripzioetan banatzen dira eta udal burua alkatea (sindaco) da.

Italiaren banaketa administratiboa:
- Eskualdeak (lerro beltzak)
- Probintziak (lerro grisak)
- Comuni (eremu zuriak)

2016tik, Italiak 8.010 udalerri ditu.

Administrazioa aldatu

Azpibanaketak aldatu

Italiar udalerriak bi eratan bana daitezke: frakzioetan (singularra, frazione; plurala, frazioni) edo udal deszentralizazioko barrutietan (singularra, circoscrizioni di decentramento comunale; plurala, crcircoscrizioni di decentramento comunale).

  • Frakzioa herri bat baino gehiagoz osatutako udalerrietan gertatzen da. Herriburuaz gain, beste herriei ematen zaien izena da.
  • Udal deszentralizazioko barrutia udalerrian bertan sortzen den azpibanaketa autonomoa da.

2001etik Erroma osatzen duten 19 barrutiei municipi deritzaie. Bakoitzak bere alkate-presidentea eta batzarra dute. Era berean, izen bera hartzen dute Bari eta Genoakoek. Gainera, Napoli eta Venezian municipalità deitzen zaie, Milanen zone di decentramento eta, Bolonia eta Florentzian quartieri.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu