Abside
Absidea[1] eliza baten burualdean dagoen zatia da. Orokorrean oinplano erdi-zirkularrekoa izaten da, baina poligonalak topatzea ez da arraroa, eta gutxiagotan, laukizuzena era izan daiteke. Estalkia gangatua izaten da.Sinpleak izan daitezke edota oso konplexuak Compostelako Donejakueko katedralean bezala. Aldare nagusia bertan kokatu ohi da.
Eliza kristauetan, gehienetan ekialdeko muturrean egoon ohi da, elizkideak, ekialdera otoi egitea gomendatzen baitzen; horrelako gomendioka egin zituzten, besteak beste, Agustin Hiponakoak eta Tomas Akinokoak.[2] .
Bere funtzio nagusia aldare nagusia edo liturgia-espazio garrantzitsuak babestea da. Absidearen aurrean, presbiterioa egoten da, baina eliza txikiagoetan absidea eta presbiterioa espazio berdinean egon daitezke.
Bere garrantzia azpimarratzen dituzten freskoz, mosaikoz edo erliebez apainduta egon daitezke. Diseinua ez da estetikoa soilik; behar funtzional eta espiritualei ere erantzuten die, hala nola akustika hobetzea eta espazioaren izaera sakratua nabarmentzea.[3]
Terminologia
aldatuAbside hitzaren jatorria latinezko absis hitza da. Termino hori grekozko ἁψίς (hapsis) hitzetik dator eta "arku" edo "ganga" esan nahi du. Etimologia horrek ezin hobeto islatzen du absidea arkitekturan definitzen duen forma erdizirkular edo poligonala.
Terminoaren erabilera garai erromaniko eta gotikoan finkatu zen, absidea elizetan elementu arkitektoniko erabakigarri bihurtu zenean. Egiturazko garrantziaz gain, absideak esanahi espirituala hartu zuen, aldare nagusia zegoen tokia baitzen.[3]
Jatorria
aldatuAbsidearen jatorria Erromatar Inperioko lehen basilika kristauetan dago, non, kristau arkitektoak elementu arkitektoniko erromatar zibilak bereganatu zituzten, exedra kasu. Basilika horietan, absidea magistratuentzako tokia zen, eta funtzio hori garatu egin zen eliza kristauen gune sakratu bihurtzeko.
Arkitektura erromanikoan, absidea gailentzen hasi zen, eskultura-dekorazio landuekin eta gainerako eraikinetik bereizten zuen hierarkizazio arkitektonikoarekin. Gotikoan, absideek konplexutasun artistikoko maila altuagoak lortu zituzten, beirate eta hornidura aberatsagoekin.[3]
-
Istanbulgo Santa Sofiako (edo Hagia Sofiako) absidea.
-
Chartreseko katedraleko absidea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ www.ivap.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ Viñuales Gavín, Ederlinda. La orientación en las iglesias románicas. NASE. CSIC.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Nicolas. (2024-11-27). «Ábside (Arquitectura)» El Arqui MX | Blog de Arquitectura Online (kontsulta data: 2025-04-03).