Ireki menu nagusia

Camarina (grezieraz: Καμάρινα, latinez: Camarina, italieraz: Camarina) Siziliako greziar hiri bat izan zen, uhartearen hegoaldeko kostan kokatua, Hiparis ibaiaren bokalearen ondoan, Gelatik 35 km ekialdera eta Ragusatik 28 km hego-mendebaldera. Toki horren aztarnak eta museo arkeologikoa Scoglitti hiriaren hegoaldean daude, Ragusa probintziako Vittoriako auzo batean.

Camarina
Καμάρινα
Camarina
Camarina QuartierAltare 02.jpg
Aldare etxea
Camarina hemen kokatua: Italia
Camarina
Camarina
Camarina (Italia)
Lekua Scoglitti, Ragusa, Sizilia
Koordenatuak 36° 52′ 19″ N, 14° 26′ 52″ E / 36.872063°N,14.447679°E / 36.872063; 14.447679Koordenatuak: 36° 52′ 19″ N, 14° 26′ 52″ E / 36.872063°N,14.447679°E / 36.872063; 14.447679
Mota Hiria
Historia
Sorrera K. a. 599
Uztea K. o. 853
Kultura(k) Antzinako Grezia
Antzinako Erroma
Oharrak
Egoera Hondarretan
Jabetza Publikoa
Emakiduna(k) Soprintendenza BB.CC.AA. di Ragusa
Bisitagarria Bai
Webgunea Museo Archeologico Regionale di Camarina (Italieraz)

HistoriaAldatu

Hiriko fundatzaileei buruz, bi bertsio daude: Tuzididesen arabera, Sirakusak fundatu zuen K.a. 598an (XLV. Olinpiadaren urtean), hau da, Sirakusa baino 135 urte geroago.[1] Timeoren ustez, Gelako biztanleek fundatu zuten XLII. Olinpiadaren urtean (K.a. 612 eta 608 urteren artean).

Azkar garatu zen, eta K.a. 553an alperrik saiatu zen Sirakusatik independentzia lortzen. Hark matxinada zapaldu zuen K.a. 552an, hiria oinarrietaraino suntsituta.[2]

Hiriak ez zuen biztanlerik izan K.a. 493 arte. Izan ere, Hipokrates Gelakoa tiranoak Sirakusarekin sinatutako itunari esker, hiria bereganatu eta birkolonizatu zuen.[3] Hipokratesek fundatzailearen (oikistés) tituloa hartu zuen. Zenbait urte geroago, Gelon Gelakoak, Hipokratesen ondorengoak, Sirakusa menperatu ondoren, Camarinako biztanleak egotzi zituen eta hiria birrindu zuen.[4][5]

Trasibulo Sirakusakoa kanporatua izan ondoren eta atzerriratuak jatorrizko hirietara itzuli eta gero, Gelak beste kolonia berri bat ezarri zuen Camarinan K.a. 461ean, etorri berriei lursailak emanda.[6][7]

Pindarok esan zuen K.a. 452an Psaumis Camarinakoak irabazi zituela Olinpiadetan eta hiria fundatu berria zela.[8] Eraikinak azkar altxatu ziren eta hiriko oparotasuna eta bakea inoiz baino handiagoak izan ziren. Camarina Gelaren kolonia bazen ere, independentea zen, greziar hirien artean nabarmenduz. Jarrera politikoari zegokionez, Sirakusaren aurka egon zen, nahiz eta doriar populazioa izan.

Sirakusaren eta Leontinosen arteko gudan, K.a. 427an, Camarina izan zen bigarren lehiakidearen alde egon zen hiri doriar bakarra.[9] Hala ere, hirian zegoen Sirakusaren aldeko alderdiari esker, Gelarekin itun bat sinatu zen, lehenengo eta behin su-etena lortzeko eta geroago bake orokorra. Sinatutako itunean, Camarinak Morgantina lurraldeari eutsi zion. Zaila da jakitea honen zergatia Morgantina oso urrun eta barrualdean zegoelako.[10]

Zenbait urte beranduago, Camarina Atenasekin aliatu zen. Azken honek, Atenasko espedizioa baino lehen, Leontinosi laguntza ematen zion[11], baina espedizioa Siziliara heldu zenean, Camarinak muzin egin zion atenasterren kolaborazioari, haien boterearen beldur eta neultratasuna mantendu zuen.[12] Gatazkaren amaieran, neutraltasuna apurtu zuen eta talde txiki bat bidali zuen, Sirakusari laguntzeko.[13]

K.a. 405ean, Himilkon kartagotar jeneralak eskualdea suntsitu zuen, baina hiriari eraso gabe.[14] Alabaina, Dionisio I.ak Gelako biztanleak abandonaturik utzi zituenean, hiria defendatu ezin zuelako, Camarinako biztanleek hiritik alde egin zuten, eta Sirakusarantz[15] eta geroago Leontinoserantz[16] abiatu ziren.

Dionisio I.ak eta kartagotarrek sinatutako itunaz, Camarina, Gela eta Agrigentoko biztanleek baimena izan zuten beraiek etxeei itzultzeko baina Kartagoko zergadunak ziren aldetik, ezin zituzten harresiak berreraiki.[17] Dirudienez, Camarinak ez zuen ituna errespetatu haren soldaduak, K.a. 397an agertzen direlako Dionisiorekin, kartagotarren kontra borroka egiten.[18] Ematen du Camarina beti izan zela Dionisioren kontrolpean. K.a. 357an, Camarinak Dioni lagundu zion, Sirakusaren kontra[19] joan zenean.[20]

Timoleonek Siziliaren ekialdeko hiriak askatu ondoren, Camarinak kolono berriekin nolabaiteko oparotasuna berreskuratu zuen.[21] Geroago, K.a. 311an, kartagotarrekin aliatu zen Agatokles Sirakusakoaren aurka.[22] Agatokles hil eta gero, mamertinoek eraso eta arpilatu zuten hiria.[23]

Lehenengo Gerra Punikoan Camarina Erromaren aliatua zen. Hamilkar kartagotar jeneralak menperatu zuen K.a. 258an hiriko Kartagoren aldeko alderdiari esker. Aulo Atilio Calatino eta Cayo Sulpicio Patérculo, kontsulek laster berreskuratu zuten. Zigortzat, desleiala izateagatik, anitz biztanle esklabo merkatuetan saldu zituzten.[24][25] K.a. 255ean, erromatar ontziteria urperatu zen Camarinako kostaldean (364 itsasontzietatik 86 salbatu ziren). Erromatar garaian hiriak garrantzia galdu zuen haren izena historiatik desagertu arte. Estrabonen aipuetan ematen du desagertu zela,[26] baina Plinio Zaharrak[27] eta Klaudio Ptolomeok haien garaian baleude bezala aipatzen dute. Geroago ez da berriro informazio iturrietan ageri.

Hiria ez zen inoiz berreraiki, gaur egun ez du biztanlerik. Kostaldean Torre di Camerana izeneko dorre bat dago.

 
Magna Graecia

Hiriaren suntsiketa osoa K.o. 853tik aurrera gertatu zen. Antzinako hiria desagertu zen hareazko dunen azpian eta harriaren faltagatik. Izan ere, Gelako biztanleek erabili zuten Camarina harrobi moduan eta gaur egun lurzorutik bakarrik agertzen da Atena tenpluaren hormaren zati bat eta zenbait etxebizitzen oinarriak. Hiriko harresiak indusketetan antzeman dira eta nekropolia arretaz aztertu da.

PaduraAldatu

Hiritik ez oso urrun, Camarina deitutako lakua zegoen, iparraldetik harresietaraino heltzen zena. Egia esan, padura zen. Camarinako biztanleak kezkaturik zeuden zingirak eragindako gaixotasunengatik. Padura horrek iparraldetik camerinatarrak babestu zituen etsaiengandik. Garai hartan uste zen gaixotasunaren jatorria paduran zegoela[28] eta horren drainatzeak gero eta gehiago zabaldu zen. Herriko orakuluak kontsultatuta izatean esan zuen ez drainatzeko, gaixotasuna denboraren poderioz pasatuko zelako. Edozein modutan, nahigabea hedatu zen eta buruzagiek erabaki zuten drainatzea orakuluaren oharra gorabehera. Behin drainatuta, kartagotarrek ez zuten inolako oztoporik padura zeharkatzeko eta hiria arpilatzeko[29], non ez baitzuten inor bizirik utzi[30]

Paduran istorioa Estrabonek kontatu zuen eta Carl Saganek Pale Blue Dot lanean errepikatuta. Azken egileak irakaspen bat ateratzen du gertaera horretatik: Askotan beldurrez eta ezjakintasunez egindakoak arazoa konpondu beharrean, areagotzen du.

Aztarna arkeologikoakAldatu

 
Camarinako tetradrakma

Hiriko aztarnak garrantzitsuak dira. Hiria kokatuta zegoen muino batean, bi erreken artean: fiume di Camarana (beharbada antzinako Hiparis) eta fiume Frascolari (baliteke Oanis izatea).

Agertutakoaren artean K.a. VII. mendeko hilobiak daude eta Atena tenpluaren hondakinak. Hurbil, badaude K.a. V.-IV. mendeko nekropoli baten hilobiak. Hauetariko batzuk Sirakusako museo arkeologikoan daude. Parke arkeologikoan "Hamman qbel Jamaa" hondakinak daude, hau da, mezkitan sartu baino lehenagoko bainu publikoak. Uhartean bi baino ez dira ezagutzen.[31]

Hainbat moneta aurkitu dira, gehienak K.a. 460-405 urtekoak. Hauetan Hiparis jainko adarduna agertzen da edo Herkules koadriga bat zeramala. Parke arkeologiko horretan dago Camarinako Museo Arkeologikoa.[32]

ErreferentziakAldatu

  1. Tuzidides VI,5.
  2. Tuzidides VI,5,3.
  3. Heródoto VII,154.
  4. Heródoto VII,156.
  5. Tuzidides VI,5.
  6. Diodoro XI,76.
  7. Tuzidides VI,5.
  8. Pindaro, Olimpicas IV eta V.
  9. Tuzidides III,86.
  10. Tuzidides IV,65.
  11. Tuzidides VI,75.
  12. Tuzidides VI,52.
  13. Tuzidides VI,67; VI,88.
  14. Diodoro Sikulo XIII,108.
  15. Diodoro Sikulo XIII,111
  16. Diodoro Sikulo XIII,113.
  17. Diodoro Sikulo XIII,114.
  18. Diodoro Sikulo XIV,47.
  19. Diodoro Sikulo XVI,9.
  20. Plutarco, Dionen bizitza 27.
  21. Diodoro Sikulo XVI, 82.
  22. Diodoro Sikulo XIX, 110.
  23. Diodoro Sikulo XXIII, Excerpta Hœschel, po. 500,501.
  24. Polibio I, 24.
  25. Diodoro Sikulo XXIII, Excerpta Hœschel, pp. 501,503.
  26. Estrabon VI, 2, 5.
  27. Plinio Zaharra III, 89.
  28. Germenen teoriarako milurteko bat baino gehiago falta bazen ere, batzuek zingirak gaixotasunekin erlazionatzen zituzten. Ikus: https://en.wikipedia.org/wiki/Germ_theory_of_disease
  29. Servio Virgilioren Eneidari buruz, II,701.
  30. BENAVENTE BARREDA,Mariano: (1966) Treinta y seis oráculos de Apolo Delfio p.13, Suplementos de Estudios Clásicos, 48 zk.
  31. 1. http://www.ragusanews.com/articolo/22757/il-bagno-pubblico-di-mezzagnone
  32. http://www.regione.sicilia.it/beniculturali/dirbenicult/info/news/eventi/museodicamarina/museo.htm

Kanpo loturakAldatu