Anfiteatro
- Artikulu hau erromatarren garaiko eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anfiteatro (argipena)».
Anfiteatroa zibilizazio erromatarreko leku publiko handia da, biribila, inguruan mailadi edo harmailak dituena, ikuskizun publikoetarako erabiltzen zena.
Antzokiak eta Erromatar zirkuak desberdinak ziren bai formaz baita ere funtzioez. Antzokiak zirkuluerdiko forma zuen eta antzezlanak antzezteko erabiltzen zen. Zirkua, aldiz, eliptikoa zen eta lasterketak egiteko erabiltzen zen.
Anfiteatro ezagunena, zalantzarik gabe, Erromako Koliseoa, Italia da. Haren benetako izena, latinez, Amphitheatrum Flavium zen.
EtimologiaAldatu
Hitza antzinako grezieratik dator, ἀμφιθέατρον ('amphitheatron'); osagaiak dira 'amphi' edo aldebikoa, ingurukoa, eta 'theatron' antzokia. Garai klasikoko antzokia, semizirkularra eta aire librekoa zen, eta bat besteari begira jarriz gero, horrela sortzen zen anfiteatroa, bibiribila beraz, hala nola Erromako Koliseoa, gorde den anfiteatro erromatar ezagunena.
Anfiteatro garaikidea deitu dezakeguna, ordea, aire libreko teatro bat izan ohi da; sarritan malda bat profitatzen duena harmailak izateko. Etimologikoki ez da zuzena izango, anfi- aurrizkiak biribila izatea eskatuko lukeelako, baina terminoa hedatua dago, erdara nagusietan zein euskaraz, eta hiperzuzenketak alferrekoa dirudi. Adibideak:
- EHUko Arboretumeko anfiteatroa[1], Leioan.
- Miramongo anfiteatroa, Donostian[2].
- Red Rocks Amphiteatre[3], Colorado (AEB).
ErabilpenaAldatu
Espektakuluak zein jokoak egiteko erabiltzen ziren. Jokoak bi motatakoak ziren:
- munera: gladiadoreen arteko borrokak
- venationes, animalien arteko borrokak
Eraikuntza hauek erromatarrek propio sortutakoak dira Kristo aurreko bigarren mendean; beste zibilizazioetan ez dugu hauen aurrekaririk aurkitu. Anfiteatro zaharrenak Etrurian eta Campanian eraiki ziren.
Anfiteatroak zirkularrak ziren eta harea eta inguruko gradak bereizi zituen. Lau aldetan banatzen ziren:
- foro berezi bat autoritateentzat
- behekoa: senatarientzat eta goi karguentzat
- erdikoa: pleberako
- goikoa: emakumeentzat eta eskubide gabeko pertsonentzat.
Antzinako anfiteatroakAldatu
Lehenengo anfiteatro finkoa Pompeian eraiki zen, K.a.70 urtean; Pompeian bertan aurkitutako inskripzio batek horrela adierazten du. Erroma hiriko lehendabizikoa Estatilio Tauro anfiteatroa izan zen, K.a.29an eraikia. Dena dela, ezagunena Erromako Koliseoa edo "Flavio anfiteatroa" da; izena Flavia dinastiak eraikitzeko agindua eman zuelako datorkio. Zehatz-mehatz Vespasianok eman zion hasiera eta Tito haren semea bukaera eman zion. Eraikuntza hauek tamaina oso handiak zituzten.
Erromatar anfiteatroen katalogoaAldatu
Ondo kontserbatuta gutxienez 75 anfiteatro inguru ezagutu dira orain arte, Inperio Erromatarraren eraginpean eraikiak.
AlbaniaAldatu
- Dirraquio, egungo Durres.
AlemaniaAldatu
- Treveriseko Anfiteatroa, antzinako Augusta Treverorum. .
- Xanten, antzinako Colonia Ulpia Traiana (Vetera).
- Colonia Ulpia Traiana, Xanten.
AljeriaAldatu
- Cherchell, antzinako Caesarea Mauritaniae.
- Lambaesisko aztarnategia, Tazoult-Lambèze inguruan.
- Tipasa aztarnategia, kostaldean.
AustriaAldatu
- Petronell, antzinako Carnutum.
- Zollfeld ( Maria Saal ), la antzinako Virunum. Gladiadoreen eskola zen.
BulgariaAldatu
KroaziaAldatu
EspainiaAldatu
- Carmona, (Sevilla).
- Kartagena, antzinako Cartago Nova (Murtzia).
- Méridako anfiteatroa, antzinako Emérita Augusta (Badajoz).
- Cáparrako aztarnategia, Oliva de Plasenciatik gertu (Cáceres).
- Italicako aztarnategia, Santiponcen (Sevilla).
- Segóbrigako aztarnategia, Saelicesen (Cuenca).
- Sisapoko aztarnategia, Almodóvar del Campo tik gertu (Ciudad Real).
- Kordoba
- Leóngo aztarnategia.
FrantziaAldatu
- Arlesko anfiteatroa
- Bordele
- Béziers
- Cimiez
- Fréjus
- Grand
- Lillebonne
- Lyon
- Nimesko anfiteatroa
- Paris
- Périgueux
- Saintes
- Senlis
- Toulouse
- Tours
GreziaAldatu
HungriaAldatu
ItaliaAldatu
- Aosta
- Rimini
- Arezzo
- Assisium
- Cagliari
- Capuako Anfiteatroa
- Carsulae
- Erroma (bi dira: Koliseoa eta Anfiteatro Castrense; bazen beste bat Ludus Magnus izenekoa.
- Spello
- Milan
- Bevagna
- Nola
- Otricoli
- Ponpeia
- Pozzuoli
- Rusellae
- Suasa
- Spoleto
- Urbisaglia
- Verona
KataluniaAldatu
- Tarragona, antzinako Tarraco Triumphalis.
- Empúriesko aztarnategia (Girona).
LibiaAldatu
- Zireneko aztarnategia.
- Leptis Magna ko aztarnategia.
- Sabratha ko aztarnategia.
MarokoAldatu
- Lixusko aztarnategia, Larachetik gertu.
SuitzaAldatu
- Augusta Raurica, egungo Augst.
- Aventicum, egungo Avenches.
- Brenodurum, egungo Berna.
- Colonia Iulia Equestris, egungo Nyon.
- Octodurus, egungo Martigny.
- Vindonissa, egungo Windisch.
TunisiaAldatu
- Uthina aztarnategia, Al Fahs (Zaghouan).
- Acholla (cerca de la actual Chebba )
- Kartagoko aztarnategia, Tunisiatik gertu.
- Jebel Moraba.
- Leptis Menor, egungo Monastir.
- Makthar, antzinako Mactaris (Silianan).
- Municipium Aurelium Commodianum, egungo Henchir Bou Cha.
- Phredis Shift, egungo Sidi Khalifa.
- Seressi, egungo Abouab Oum Eltik gertu.
- Simitthus, egungo Chemtou.
- Sufetula, egungo Sbeitla.
- Tapsos, egungo Bekaltatik gertu.
- Thaenae, egungo Sfax
- Thingnica, egungo Ain Tounga.
- Thuburbo Majus
- Thugga
- Thysdrus: El Djem Anfiteatroa
- Ulissipira, egungo Ali Sidi Boutik gertu.
- Uthina, egungo Oudna.
- Utica:bi anfiateatro.
TurkiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Arboretum Anfiteatroa - bizkaia-aretoa - Bizkaia Aretoa - UPV/EHU» bizkaia-aretoa (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ «Basoka musika jaialdia: Miramongo anfiteatroa. Irailak 5» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «Fall in Love with Red Rocks Ampitheatre | Visit Denver» www.denver.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
Kanpo estekakAldatu
- Nimesko Anfiateatroa, Frantzian
- Caerleongo anfiteatroa
- Chesterko anfiteatroa
- Pulako anfiteatroa
- Budapesteko aztarnategiak
- Romako anfiteatroak.
- Hungriako anfiteatroak zerutik ikusita
- Petrako anfiteatroa, Jordania
- Erromako Amphitheatrum_Castrense.[Betiko hautsitako esteka]