Ireki menu nagusia

Verres

Gaio Verres» orritik birbideratua)

Kaio Verres[1] edo Kaio Lizinio Verres (latinez: Caius Licinius Verres; K.a. 120-43) erromatar politikoa nabarmendu zen Sizilian despotikoki gobernatzeagatik. Ez da ezagutzen zein zen haren gens, baina litekeena da Gens Lizinia izatea.

BiografiaAldatu

Karrera politikoaAldatu

 
Eros loak hartuta. Brontzezko estatua. Honako arte-obra mota hauek gogoko zituen Verresek Sizilian estortsio egitean

Guda zibila sortu zenean Gaio Mario eta Luzio Kornelio Silaren artean, lehenbizi popularrak lagundu zituen nahiz eta laster desertatu eta optimateen alde ezarri zen. K.a. 80an kuestore izendatu zuten eta Gneo Kornelio Dolabelak Asia probintziako gobernu prokontsularrerako deitu zuen. Dolabelak eta Verresek elkarrekin jardun zuten probintzia arpilatzeko, K.a. 78 arte. Urte horretan, Dolabela Erromara deitu zuten fondoak bidegabe erabiltzeagatik. Dolabela kondenatu zuten, gehienbat, Verresek emandako frogekin, honela Verresek, erruduna bazen ere, barkamena lortu zuen. K.a. 74an, eroskerien bitartez, pretoretza lortu zuen[2]. Pretore zen aldetik, Verresek aginpideaz abusatu zuen, beste magistratuen eskumenetan sartuz, nahiz eta botere ofiziala ez izan. Siziliako magistratuordeko gobernua[3] lortu zuen. Irla hau Erromarentzat gariaren ekoizlerik handienetariko bat izateaz gain, probintzia aberatsa zen. Siziliarrak herri oparoa eta zoriontsua zen baina Verresen gobernu pean, Siziliaren premia gorria eta hondamendia Lehen Gerra Punikoarena edo Bigarren Gerra Serbilarena baino handiagoak izan ziren. Gari kultibadoreek eta zerga biltzaileek porrot egin zuten zergak handiegiak zirelako eta kontratuak indargabetzen zizkielako. Verresen agenteek tenpluak eta etxe pribatuak arpilatu zituzten arte-obrak lapurtzen. Erromatar hiritarrak baztertuak izan ziren. Verresen kontra erabilitako beste kargu bat izan zen Hirugarren Gerra Serbilaren garaian, Espartakoren kontra larritasunezko dirua erabili izana. Verresek lur-jabe handien esklaboak atxilotu zituen eta Espartakoren matxinadan parte hartzeaz leporatu zien. Jarritako zigorra gurutzean hiltzea izango zen baina, Verresek iradokita, zentzuzko eroskeriaren truke aske gera zitezkeen. Esklaboen aldeko lur-jabeei matxinadarekin bat egiteaz leporatu zien eta preso hartu zituen norberak bere askatasuna ordaindu arte. Verres, K.a. 70an, Erromara itzuli zen eta, siziliarrek eskatuta, Zizeronek auzipetu zuen irlan egindako ankerkeriengatik. Verresek ez zuen bakarrik garaiko abokaturik bikainena kontratatu, (Kinto Hortensio Hortalo) baizik eta Erromako itzal handiko patrizio familia-buruen begikotasuna bazuen ere.

Epaiketa eta erbesteratzeaAldatu

Epaimahaia senatariz osaturik zegoen, horietariko batzuk Verresen lagunak. Hala ere, epaimahai-buruak, Manio Azilio Glabrionek, akatsik gabeko zintzotasuna zuen eta horren aholkulariak eroskeriaren aurrean immuneak ziren. Verres, K.a. 69 arte, alperrik saiatu zen epaiketa atzeratzen. Urte horretan haren laguna Kinto Zezilio Metelo Kaprario Krético epaimahai-burua izango zelako. Hortensio bitan saiatu zen epaiketa atzeratzen. Lehenean Bitiniako gobernadorearen epaiketak Verresenak baino lehentasun handiago omen zuelako. Argudio honek porrot egin zuenean, Hortensiok jaien osterako atzerapena eskatu zuen. Honela, Glabrionek denbora gutxi izango zuen epaiketa egiteko eta epaimahai eta epaimahai-buru berria, Kaprario Kretiko manipulagarriagoa izango ziren. Hala ere, Zizeronek abuztuan froga eta lekuko berriak ekarri zituen epaiketaren formatua ez aldatzeko. Zizeronek argudiaketa labur baino ele-ederrekin zabaldu zuen epaiketa. Argudiaketaren eragina hain erabatekoa izan zen non Hortensiok ezin baitzuen ezer erantzun eta haren bezeroari gomendatu zion borondatezko erbesteratzea, modu horretan ondasun gehienak mantenduko zituen. Epaiketaren ondorioa azaldu baino lehen, Verresek Massiliarako bidea hartu zuen. Verres erbestean K.a. 43arte bizi zen, Marko Antoniok proskribatu zuen arte, dirudienez Korintoko brontze batzuk ez emateagatik[4]. Hala ere, arrazoi honek ez du ematen erreala denik, Antonioren kontrako propaganda izan zitekeen[5] Beharbada, Verres ez zen hain ankerra izan, Zizeronek zioen moduan. Verresi buruz dakigun guztia Zizeronen hitzaldian oinarritzen garelako. Edonola ere, Erromak probintzietara bidalitako gobernadorerik txarrenetarikoaren bat izan zen.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindiaren 76. araua
  2. DUBOULOZ, Julien eta PITTIA, Sylvie, (2007): La Sicile de Cicéron: lectures des Verrines, Presses universitaires de Franche-Comté,, p. 58
  3. PAPIN, Yves Denis (1998): Chronologie de l'histoire ancienne, Éditions Jean-Paul Gisserot, p. 65
  4. Chisholm 1911.
  5. François Hinard, Les proscriptions de la Rome républicaine, Rome, Publications de l'École française de Rome, 1985, p. 543 (irakurri on line)

Erreferentziak herriko kulturanAldatu

  • SAYLOR, Steven:Last Seen in Massilia Roma Sub Rosa sailetan.
  • HARRIS, Rober: Imperium.
  • CLEMENS, Jonathan: Spartacus: Swords and Ashes. Eleberri honetan Verres pertsonaia garrantzitsua da. Hau Siziliako gobernadore aukeratu dute eta Neapolisen eztabaida bat du Zizeron gaztearekin.
  • McCULLOUGH, Colleen: Fortune's Favourites. Hemen, Verres bigarren mailako pertsonaia bada ere, zeheztasun osoz agertzen da haren karrera, Samnium arpilatzetik Gerra Serbilean, Asiara joan zen arte Gneo Kornelius Dolabella gobernadorearen esanetara. Eleberrian egileak Verresen bizioak eta diruzalekeria azaltzen ditu, aurreikusiz Siziliako gobernu txarra eta, azkenean, Zizeronen epaiketa.
  • THE MOUNTAIN GOATS: Song for Cleomenes. Abesti honek Beautiful Rat Sunset 10" EP, lanekoak, Verresen historia kontatzen du.