Ireki menu nagusia

Epiro[1][2] (grezieraz: ´ΗπειροςEpeiros, eusk. kontinente esan nahi duen hitza; albanieraz: Epiri), antzinatean greziar tribu anitzez osatutako eskualde bat zen, Epiroko Erresuma eratu zuena. Bere mugak honako hauek ziren: Iparraldean, Iliria eta Mazedonia, hegoaldean, Anbraziako golkoa eta Etolia, ekialdean Tesalia eta mendebaldean Joniar itsasoa. Erdialdeko eta iparraldeko zatiak, antzinate klasikoan, Molosia izeneko lurraldea osatzen zuen, Pindo mendilerroak banatzen du eskualde hau Tesaliatik.

Epiro
Gjirokastra01.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 407 m
Geografia
Epirus antiquus tabula.jpg
Koordenatuak 39° 14′ 11″ N, 20° 42′ 53″ E / 39.23651°N,20.71472°E / 39.23651; 20.71472Koordenatuak: 39° 14′ 11″ N, 20° 42′ 53″ E / 39.23651°N,20.71472°E / 39.23651; 20.71472
Herrialdea Grezia eta Albania
Artikulu hau eskualde historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Epiro (periferia)».

Nekazal eskualde bat izan zen eta hala izaten jarraitzen du, non, batez ere, garia eta beste labore batzuk, barazkiak, fruituak, olibak eta tabakoa ereiten diren.

Eskualde osoak sarri izan zituen gerrak mugakide zuen Mazedoniarekin, Molosiako erregeek Mazedoniako Filipo II.arekin adiskidetasuna sinatu zuten denboran izan ezik, Neoptolemoren alaba zen eta Alexandro Handiaren ama izango zen Epiroko Olinpiarekin ezkondu zena. Bere garai gailena, K.a. IV. mendearen amaieran eta K.a. III. mendearen hasieran izan zuen, Pirro erregearekin. Bertako hiri nagusia Dodona zen, ospetsua bere orakuluagatik eta mendeko erresuma zen Molosian zegoena. Epiroko Alexandroren erregealdian, erret egoitza Butrint hirian ezarria izan zen. K.a. 146. urtean Erromatar Inperioaren zati izatera pasa zen. IV. mendearen amaieran, Teodosio enperadoreak Inperioa bi zatitan banatu ondoren, ekialdeko zatia edo Bizantziar Inperioaren zati izatera pasa zen. XIV. mendean Erdi Aroko erresuma bat zen, Albaniaren mendeko izatera iritsi zena. 1430ean, eskualde hau Otomandar Inperioaren mende zegoen.

Balkanetako gerraren ondoren (1912-1913) egungo Greziaren zati izatera pasa zen, herrialdeko mendebaldeko muturreko prefektura edo periferia osatuz. 1944tik, Epiroren iparraldeko zatia, Albaniara pasa zen (Iparraldeko Epiro).

ErreferentziakAldatu