Flavio Klaudio Konstantino II.a (latinez: Flavius Claudius Constantinus; 317ko otsaila - 340ko apirila) erromatar enperadorea izan zen, 337tik hil zen arte. Konstantino I.a Handia eta Faustaren seme zaharrena izan zen, Arlesen jaioa.

Konstantino II.a


Erromatar enperadorea

337ko maiatzaren 22a (egutegi gregorianoa) - 340 (egutegi gregorianoa)
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaArles317ko otsaila
Herrialdea Antzinako Erroma
 Bizantziar Inperioa
HeriotzaAquileia340ko apirila (24 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: guduan hila
Familia
AitaKonstantino I.a Handia
AmaFausta
Anai-arrebak
LeinuaKonstantinotar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Aitaren heriotzaren ostean, 337an, Konstantino II.a enperadore bihurtu zen Konstantzio II.a eta Konstante anaiekin batera. Konstantinori egokitu zitzaion Inperio eremua Galiak, Britaniak eta Hispaniak osatzen zuten.

Hasiera batean, Konstante anaia gazteenaren gaineko ardura zeukan Konstantinok. Honela, Italia, Afrika eta Iliria probintziak ere haren menpe zeuden. Konstantek adin nagusia betetzean, lurralde horiek aldarrikatu zituen. Konstantinok ez zizkion itzuli nahi, eta gerra piztu zen. Aquileia hirian borrokatu zuten bi anaiek 340an. Konstantino hilik suertatu zen, eta Konstantek anaiaren probintziak ere bere agindupean jarri zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantino II.a Aldatu lotura Wikidatan