Jonikoa edo Itsaso Jonikoa[1] (italieraz: Mare Ionio; grezieraz: Ιόνιο ΠέλαγοςIonio Pelagos; albanieraz: Deti Jon) Mediterranear itsasoaren beso bat da, Itsaso Adriatikoaren hegoaldean. Honako mugak ditu: mendebaldean Italia, Calabria, Sizilia eta Salentoko penintsula barne, ekialdean bai Albania bai Uharte Jonikoak eta hego-ekialdean Grezia. Messinako itsasartearen bidez Tirreniar itsasoarekin eta Otrantoko Kanalaren bidez Itsaso Adriatikoarekin loturak ditu.

Jonikoa
Greece 23.91172E 39.08554N.jpg
Datu orokorrak
Sakonera5.267 m
EponimoaIo
Geografia
Koordenatuak38°N 19°E / 38°N 19°E / 38; 19Koordenatuak: 38°N 19°E / 38°N 19°E / 38; 19
Honen parte daMediterraneoa
Hidrografia
Ibaiadarrak

Itsaso Jonikoa munduan sumendi gehien dituen area da.

IzenaAldatu

Itsaso Jonikoaren izena, Eskiloren esanetan, Ioren bidaiatik dator. Lehen golkoaren izena Kronos eta Reako Itsasoa zen. Joniren, Iliriako Hadriano erregearen semea, eponimoa ere izan liteke.

Itsaso hau, antzinean, Grezia eta Erroma arteko bide komertzial nagusia zen.

PortuakAldatu

Nagusienak, Italiako Sirakusa eta Catania dira, Grezia eta Albaniakoak berriz txikiak dira.

ErreferentziakAldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).

Kanpo estekakAldatu