Ireki menu nagusia

Seaska (ikastolen elkartea)

Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea
Seaska» orritik birbideratua)

Seaska, Iparraldeko ikastolen federazioa da, Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan haurren euskarazko hezkuntza segurtatzea helburu duena. 1969an sortu zen.

Seaska
Angeluko Ikastola 09-12-8.jpg
Angeluko Ikastola, Seaskako kidea.
Sorrera 1969
Lurraldea Euskal Herria Ipar Euskal Herria
Lehendakaria Peio Jorajuria (2019-)
Egoitza Pouponniere Bidea, 64250
Kanbo, Lapurdi
Ekitaldiak Herri Urrats
Webgunea Webgune ofiziala

2019ko Irailean 32 ama-ikastola eta lehen mailakoak zituen, 4 bigarren mailako kolegioak eta lizeo bakarra. Herrialdeei dagokienez, 26 Lapurdin daude, 9 Nafarroa Beherean eta 2 Zuberoan.

2019ko Irailetik goiti Peio Jorajuria da elkartearen lehendakaria, eta Hur Gorostiaga zuzendaria.

HistoriaAldatu

  • 1969an abian ipini zuten lehendabiziko ikastola, Arrangoitzen (Lapurdi).
  • 1984an hasi ziren Herri Urrats ospatzen.
  • 2005ean 24 ikastola eta 2.129 ikasle zituen federazioak.
  • 2009ko maiatzean Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin 3 urtetarako akordioa lortu zuen ikastolak garatzeko[1].
  • 2013an, prefetak salaketak jarri zizkien Beskoitzeko eta Hendaiako herriko etxeei, Seaskari lurrak alokatu eta inbertsioetan laguntzeagatik. Hendaian, arazoa konpontzeko, herriko eskola publikoa bi zatitan banatu zuten eta alde bat ikastolako haurrentzat erabiltzea adostu zuten[2].
  • 2014-2015 ikasturtean 3.220 ikasle ari ziren ikasten[3].
  • 2016-2017 ikasturtean 34 ikastola ziren, 3.388 ikasle inguruk euskaraz gauzatzen zituzten beren ikasketak, ama-eskolatik batxilergora arte. Beñat Etxepare Lizeoan, bigarren hezkuntzan eta batxilergoan, 2016-2017 urterako 265 ikasle ziren[4]. Ikasturte honetan, lehen aldiz, Lanbide Heziketa ikasteko aukera izan zuten 25 ikaslek[5].
  • 2018-2019 ikasturtean hiru mila eta zazpiehun bat ikasle zeuden matrikulaturik Seaskako 36 ikastetxeetan[6].
  • 2019ko uztailean Ikastolentzako Hitzarmena sinatu zuten Seaskak, Frantziako Hezkunde Nazionalak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) gorabehera luzeen ondoren. Eskatzen zituen 25 lan-postuetatik 19,5 erdietsi zituen Seaskak.[7]

Lehendakari izandakoakAldatu

 
Seaskako lehendakari izandakoei omenaldia 2019an Beñat Etxepare Lizeoan ikasturte hasierako ekitaldian egin zitzaien omenaldian.

Hauek izan dira Seaskako lehendakariak 1969an elkartea sortu zenetik:

Zuzendari izandakoakAldatu

3 zuzendari izan dira hasieratik:

Seaskaren egituraAldatu

  • Ama eskolak, lehen maila eta bigarren mailako ikastolak kontuan hartuta guztura 37 ikastetxe ditu Seaskak Lapurdi, Zuberoa eta Baxenabarren, eta 4000 ikasle eskolatzen ditu.[9]

ElkarlanaAldatu

Seaska Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren barruan dago.

Ipar Euskal Herrian euskarazko irakaskuntzak ikasturte hasiera orotan frantses administrazioaren aldetik pairatzen dituen arazoei aurre egiteko, arlo horretan lan egiten duten beste bi elkarterekin (Biga Bai Ikas-Bi hezkuntza publikoko adar elebidunetako gurasoen elkartea eta Euskal Haziak eskola giristinoetakoa) Hiru Sareta deritzon bilgunea sortu du.

Frantses estatuko beste herri batzuetan dauden antzeko elkarteekin ere (Alsaziako ABCM Zweisprachigkeit, Ipar Kataluniako Bressola, Okzitaniako Calandreta eta Bretainiako Diwanekin) sarritan elkarlana egiten du eta Eskolim federazioa sortu du.

ErreferentziakAldatu

  1. Hitzarmenaren berria kazeta.info webgunean (2009-5-5)
  2. M. A. Txoperena Iribarren, «Hendaia eta Beskoitze, Fallouxen bi aurpegiak», Berria, 2014-11-08
  3. «3.220», Berria, 2014-11-08
  4. Beñat Etxepare lizeoa. Aurkezpena., . Noiz kontsultatua: 2018-09-10.
  5. Asurmendi, Mikel (), «25 ikaslek estreinatuko dute Lanbide Heziketa saila», Argia.eus, . Noiz kontsultatua: 2018-09-10.
  6. Seaska.eus, . Noiz kontsultatua: 2018-09-10.
  7. Asurmendi, Mikel (2019-07-17) «Seaskak 19,5 lan-postu erdietsi eta Hezkunde Nazionalarekin hitzarmena sinatu du» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-07-17.
  8. Torre, Gorka; Petxarroman, Iñaki (1998-08-27) «Jean Louis Maitia zendu da Kultur eragile bat galdu du Euskal Herriak Urteetan euskararen aldeko borrokalaria izan dena, 55 urtetan hil da ustez bihotzekoak jota.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  9. Seaska.eus | Sarte Historikoa, . Noiz kontsultatua: 2019-09-05.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu