Sehaska haur txikientzako ohe mota bat da. Jatorrian, saski ahurrak edo egurrezko ontzi txikiak izan ziren. Sehaska tradizionalek oin erdizirkularrak zituzten, kulunkatzeko eta, hala, haurtxoaren loa eragiteko. Mekanika-asmamen horren ordez, gurpildun hankak jarri dira, mugitzeko aukera ematen dutenak. Antzina, zumez edo zurez eginak izaten ziren, eta plastikoari, metalari eta gainerako material garbigarriei utzi diete lekua. Sehaska tradizionalek gaza-oihalez estaltzeko eta haurra intsektuetatik babesteko errezela izan zezaketen; modernoetan, zintzilikarioetarako edo mugikorretarako (pieza artikulatu mugikorrak) ezarkinak edo besoak jartzen dira, haurraren arreta distraitzeko. Sehaskak zintaz, lakioz edo beste objektu estetiko batzuez apaintzen diren gonekin janzteko ohitura ere bazegoen. Hiru edo lau urte bitarteko haurrentzako sehaska modeloak handiagoak dira eta albo altuak dituzte jauziak edo erorketak prebenitzeko. Kasu batzuetan, alboetako bat eraisgarria da, haurra esfortzu txikiagoarekin sartu edo ateratzeko.

Sehaska
  • Bidaiatzeko sehaska: joan-etorrietarako erabiltzen den modelo tolesgarria.
  • Moises: Jaioberriek erabiltzen duten sehaska mota da. Neurriak txikiagoak dira, haurtxoak amaren sabela harritu ez dezan. Sehaskara aldatu ohi da 6 hilabeteren ondoren.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu