Filgi Claverie Mitxelena (Biarritz, Lapurdi, 1959ko urtarrilaren 2a) Gizarte arloko goi-mailako diplomaduna da. Enpresen kudeaketan aritu zen lehenik, eta ondoren gizarte arloan. 1991tik goiti, ofizioz kultura arduraduna da, bereziki Ipar Euskal Herrian.

Filgi Claverie
Bizitza
JaiotzaBiarritz1959ko urtarrilaren 2a (65 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Jarduerak

Euskal kultur militante gisa, besteak beste, Hazparneko Eihartzea Kultur etxeko sortzailetarik bat izan da, Euskal Kultur Erakundeko sortzaile, diruzain eta lehendakariordea, Seaskako lehendakaria, Etxepare Institutuko Zuzendaritza batzordeko kidea eta Bureau Européen des Langues Moins Répandues gobernuz kanpoko elkartearen lehendakariordea izan da.

Biarritz Culture eta Maitaldia dantza festibalaren sortzaile eta zuzendaria izan da. Ondotik, Dantzaz Konpainia sortu eta zuzendu zuen, 2013a arte. Gaur egun, Iparraldeko Errobi Herri Elkargoko kultura zuzendaria da.

Kanpo estekak aldatu