Manex Erdozaintzi kolegioa
Manex Erdozaintzi ikastetxea edo Manex Erdozaintzi kolegioa edo MEE kolegioa Larzabalen (Nafarroa Beherea) dagoen ikastola da, Seaskaren barnean sortua, lehen maila ondorengo eta lizeo aurreko kolegio (collège) mailako ikasketak eskaintzen dituena. Nafarroa Beherean kolegio mailan euskarazko ikasketak ematen duen bakarra da.
Manex Erdozaintzi kolegioa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Oztibarre |
Udalerria | Larzabale-Arroze-Zibitze |
Koordenatuak | 43°13′55″N 1°05′36″W / 43.23187°N 1.09341°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2004ko irailaren 1a |
Kudeatzailea | Manex Erdozaintzi kolegioa |
Izenaren jatorria | Manex Erdozaintzi-Etxart |
Kontaktua | |
Helbidea | Au Bourg 64120 Larceveau-Arros-Cibits |
E-posta | mailto:ce.0642006h@ac-bordeaux.fr |
Webgune ofiziala | |
1969. urtean sortu zen Seaska, hasieran bakarrik ume txikientzako lehen hizkuntza eskaintzen zen, baina urtez urte eskaintza hori zabaltzen joan zen eta horrela 231 ikasle ziren Manex Erdozaintzi kolegioan 2020-21 urterako, bigarren hezkuntzan.
2020ean, Ipar Euskal Herri osoan ikasketetan eta harremanetan euskara erabiltzen zuten kolegioak lau hauek besterik ez ziren: Kanboko Xalbador, Larzabaleko Manex Erdozaintzi, Ziburuko Piarres Larzabal eta Baionako Estitxu Robles kolegioak.[1][2]
Historia
aldatu1983an sortu zen iparraldean bigarren mailako lehen kolegioa, Kanbon.[3][4]
1999an sortu zen Manex Erdozaintzi kolegioa. Oztibarren finkatua, inguruetako ikastolako haurrak errezebitzen ditu: Xiberotik, Alozetik, Amikuzetik, Garazitik, Baigorritik, Ortzaizetik eta Oztibarretik.[5]
Helburuak
aldatuEuskaraz ikastea da lehen helburua. Eta ikasleak euskaldun herritar arduratsu eta parte-hartzaileak bihurtzea.
Antolaketa
aldatu2020-2021 ikasturteko datuak:[6]
- 231 ikasle; 3 gela 3.ean (59 ikasle), 2 gela 4.ean (54 ikasle),3 gela 5.ean (70 ikasle) eta 2 gela 6.ean (47 ikasle).
- Sohüta, Aloze, Amikuze, Garazi, Baigorri, Ortzaize eta Oztibarreko ikastoletatik 47 seigarreneko ikasle berriek sartzea egin zuten.
Irakaskuntza
aldatuAstean bi aldiz, azken orenean, maila desberdinetako 12 ikasle beren urkaitzerarekin biltzen dira lan lagunduan parte hartzeko. Ikasleen arteko ezagutza azkartzea eta elgar laguntzea dira helburu nagusiak.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aitzin solasa | Xalbador Kolegioa. (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ «Kolegioak | Seaska» seaska.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ Renteria, Aitor. (2013-05-11). «Xalbador ikastegia, geroarekiko erronka» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ Renteria, Aitor. «Seaskak Xalbador ikastetxea inauguratu du, arraberriturik» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ «HARRERA | MEE KOLEGIOA» MEEK (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ (Frantsesez) «IKASTURTE BERRI BAT HASTEN | MEEK» MEEK 2021-09-08 (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ «PROIEKTU PEDAGOGIKOAK» MEEK (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Manex Erdozaintzi ikastetxearen webgunea
- Seaska
- Ikastolen Elkartea
- Xalbador kolegioa Euskaldun egunkariaren hemerotekako 16 albiste (1990-2003)
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |