Eperra ikastola
Eperra ikastola Zuberoan dauden bi ikastoletatik bat da. Sohüta herrian dago kokatuta.
Eperra ikastola | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Sohüta |
Koordenatuak | 43°13′47″N 0°52′12″W / 43.229844°N 0.869933°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1979ko irailaren 13a |
Kontaktua | |
Helbidea | 26, Gaztelu altea - 64130 Sohüta eta Allée du Château 64130 Chéraute |
Ikastetxe pribatua da, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin itundua. Haur hezkuntza eta lehen mailetako ikasleak formatzen ditu, murgiltze ereduan. Seaska eta Ikastolen Elkartea federakuntzetako kide da.
Zubereraren irakaskuntza
aldatuAdinaren arabera, euskara molde bat edo beste erabiltzen dute. Zubereraz aritzen direla lehen maila osoan, ama eskolatik bosgarren mailara arte, baina euskara batua ere txertatzen dute. Euskara batua gero eta gehiago lantzen dute laugarren ikasturtetik aurrera: "Laugarren eta bosgarren urtean zaharrenekin hasten gara batuan diren testuen lantzen eta ahozko grabaketen behatzen. Gero kolegiora joaten direlarik Larzabalera, han batuaz egiten baitute"[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Goikoetxea, G.. «Eperra ikastola: helduago, batuago» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).