Jasone Salaberria
Jasone Salaberria Fuldain (Ermua, Bizkaia, 1952ko uztailaren 18a - Baiona, Lapurdi, 2021eko apirilaren 8a)[1][2][3][4] euskal linguista eta irakaslea izan zen. Euskara irakasle izan zen Seaskan eta urte anitzetan IKER Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroko ikerketa-proiektuetan partaide (HIPVAL, Norantz,[5] Iparrahotsa, ACOBA, Hiruele). Zuberera eta nafar-lapurtar euskalkien ahoskera aztertu zuen eta ahoskera lantzeko programa informatikoak sortzeko proiektutan ere kide izan zen.[6][7][8]
Jasone Salaberria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miren-Jasone Salaberria-Fuldain |
Jaiotza | Ermua, 1952ko uztailaren 18a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Baiona, 2021eko apirilaren 8a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bordele Montaigne Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Jean-Baptiste Orpustan |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, hizkuntzalaria, irakaslea eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | IKER ikerketa-zentroa Seaska |
Biografia
aldatuErmuko Ignacio Olañeta kalean jaioa, Casto eta Igone gurasoek izandako 8 seme-alabetan hirugarrena izan zen bera. Neskato alaia izan zen, geldi ezina, beti jolasteko prest zegoena. Hamar urte zituela sendia Durangora bizi izatera joan zen eta Jasonek Nevers ikastetxe frantsesean ekin zion ikasteari.[9][10]
70ko hamarkada hasieran Magisteritza egiten ziharduela eta ikasketok amaitu orduko, Ermuko Anaitasuna ikastolatik lan egiteko deia jaso zuen; Lehen Hezkuntzako ikasleekin hasi zen eta Haur Hezkuntzako txikiagoetara pasatu zen gero.[9][10]
Eskola-oporretan Iparraldera joaten hasi zen, Zuberoara, bertako euskalkian sakontzeko asmoz. Barkoxen Jean-Michel Larrasket ezagutu ostean, Tolosa Okzitanian ezkondu zen bikotea, senarra bertako unibertsitateko irakasle zelarik. Urte batzutara bizitzak Baionara eraman zituen eta aurrerantzean hantxe biziko ziren, Baiona Ttipian kokatuz beraien bizilekua.[9][10]
Jasone euskara irakaslea izan zen Seaskan eta euskara ikasteko liburuak eta materialak argitaratu zituen.[11][12] Gerora eta luzaroan Baionako Bernat Etxepare lizeoan euskal hizkuntza eta literatura irakatsi zituen.
IKER ikerketa-taldean
aldatuIKER euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroan hizkuntzalari honek 1991n Bordele Montaigne Unibertsitatean doktoretza lortu zuen. Bi tesi argitaratu zituen, biak Jean-Baptiste Orpustanek zuzenduak. 1991n Prosodia eta silabismoa xiberutar kantu tradizionalean eta 1998an Zuberera barkoxtarreko bokalen azterketa akustikoa.[13][14]Iparraldean euskaraz aurkeztu ziren lehenengo tesiak Salaberriarena eta Anuntxi Aranarena izan ziren 1998an; elkarrekin zailtasun asko gainditu behar izan zituzten baina lortu zuten.[14][15][16]
Populuen eta hizkuntzen bariazioaren historia (2005)
aldatu2005ean Mendebaldeko Pirinioetako populuen eta hizkuntzen bariazioaren historia izeneko proiektuan (HIPVAL) parte hartu zuen. Proiektuan neolitizazio ondoko mikrobilakaera aztertu zuten, polimorfismo klasikoak, ADN mitokondriala eta Y kromosoma aztertuta. Euskal Herriaz gain, Bigorra, Aragoi, Kantabria, Chalosse, Errioxa eta Burgos ere hartu zituzten. IKER ikerketa-zentrorako Beñat Oihartzabal izan zen koordinatzaile nagusiak. Ikerketa taldean genetistek (Benoît Arveiler, David Comas, Stéphane Panserat eta Lluis Quitana-Murci), antropologoek (Pierre Darlu, Frédéric Bauduer eta Neskuts Izagirre) eta hizkuntzalariek (Ricardo Etxepare, Estibalitz Montoya, Beñat Oihartzabal, Jasone Salaberria, David Basterot eta Tristan Carrere) parte hartu zuten.
Belaunaldi desberdinetako hizkeraren ezaugarriak (2012)
aldatuNORANTZ proiektuan Iparraldeko belaunaldi desberdinetako euskaldun arrunten hizkeraren ezaugarriak alderatu zituzten. Euskararen ezaugarri gramatikalak gogoan hartuta (eta ez gizarte egoera), euskararen gramatikaren ehunka punturi doazkien datuak hartuta, hainbat ondorio txiki aurkeztu zituzten 2012ko abuztuan.[17][18]
Lehen Mundu gerrako euskal presoen grabaketen transkripzioa (2017)
aldatuPrusiako Komisio Fonografikoaren artxiboetan agertu ziren Lehen Mundu gerrako euskal presoen grabaketen transkripzio ortografiko eta fonetikoekin ere lan egin zuen.[11][19] Egungo arau ortografiko eta fonetikoetara (IPA) egokitu zituen ere. EKEk 2017ko maiatza-uztailean misio bat luzatu zion Jasone Salaberriari. Artxibo-funtsen eranskinetan zeuden 35 eskuizkriburen bertsio elektronikoak egin zituen. 87 euskal kantu jaso ziren (presoek eman bertsio ezberdinak kondutan hartu gabe), horietan 4 erlijiosoak; eta 13 narrazio, mota guziak kontutan hartuta: leiendak eta erran zaharrak, istorioak, maskaraden deskribapena, Zuberoako sineskeria herrikoiak, gutun biografiko luze bat, eta Haur prodigoa parabola (Luk 15, 11-32), hizkuntza ikertzeko hautatua den estandarra eta Ipar Euskal Herriko 3 probintzietako 5 ordezkariek beren euskalkian irakurri zutena: Saint-Jean Bidegaray zuberotarra, Jean-Noël Irigoyen baxenabartarra, eta 3 lapurtar, Pierre Labadie Hazpandarra, Jean-Baptiste Mendiburu Donibandar Kostatarra et Antoine Suhas Arrangoiztarra.[19]
Aholab ikerketa-taldearekin
aldatuBilboko Goi Ingeniari Eskolako Aholab laborategikoekin (Inma Hernaez buru duen ikerketa-taldea) euskarazko ahotsak sintetizatzeko edo euskarazko audio-grabazioak analizatzeko programa automatikoak garatzen aritu izan zen.[20][21]
Liburuak
aldatu- Le Pays basque pour les Nuls, Jean-Baptiste Coyosekin batera, Pour les nuls bilduma, 2011 ISBN 2754034692;
- Euskera para dummies, Jean-Baptiste Coyosekin batera, 2012, ISBN 8432900737
Artikuluak
aldatu- ELAN analisi multimodalerako lanabesa, I. Jardunaldiak Ondareaz eta Hezkuntzaz, Espagne, 2012 ;[22]
- Aldaketak Prosodiaren Esparruan : Ikergaiak eta arazo metodologikoak, Jasone Salaberria, Iñaki Gaminde, Ander Olalde, Lapurdum, Basque studies review, Aldaketak, aldaerak, bariazioak euskaran eta euskal testugintzan - Changements, variations et variantes dans la langue et les textes basques, France, 2008 ;
- Zubereraren herskariak: Azterketa akustikoa, Jasone Salaberria, Iñaki Gaminde, José Ignacio Hualde, Lapurdum VII, VII, 2002 ;
- (Ingelesez) Modelling Basque intonation using Fujisaki's model and carts, Eva Navas., Inmaculada Hernáez, Ana Armenta, Borja Etxebarria, Jasone Salaberria, State of the Art in Speech Synthesis, 2000 ;
- (Ingelesez) Another step in the modeling of Basque intonation: Bermeo, Gorka Elordieta, Iñaki Gaminde, Inmaculada Hernáez, Jasone Salaberria & Igor Martín de Vidales, In Václav Matoušek, Pavel Mautner, Jana Ocelíková & Petr Sojka (eds.), Text, Speech and Dialogue, 361-364. Berlin: Springer-Verlag ;
- (Ingelesez) The Basque Paradigm Genetic Evidence of a Maternal Continuity in the Franco-Cantabrian Region since Pre-Neolithic Times, Bernard Oyharçabal, Jasone Salaberria-Fuldain, The American Journal of Human Genetics, 2012,.
Aintzatespenak
aldatu- 2019an Baionako Toponimia taldearen ekimenez Jean-Michel Larrasquet izena jarritako plazabaratzeari, 2021ean Jasone Salaberriaren izena gehitu zitzion, pare-parean bizi zen bikotearen ikerketak eta lana omendu nahian[23]
- Ermuko Ondarea taldearen ekimenez, 2023ko martxoan 8EME izenburupeko erakusketa egon zen ikusgai, arlo desberdinetako emakume ermuar esanguratsuekin osatutakoa eta Jasone Salaberria ere tarteko. 2024an erakusketa bera espazio desberdinetara zabaldu zen, besteak beste, herriko Institutora[24]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Kazeta.eus. (2021-04-08). «Jasone Salaberria euskal linguista eta irakaslea zendu da» Kazeta.eus (IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA elkartea) (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- ↑ Oihartzabal, Beñat. «Bidean desorenean erori lagunari, esker oneko ta omenezko solasa» Enbata (CC) > Argia (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jasone Salaberria, euskal linguista eta irakaslea» El Correo 2021-12-27 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «https://www.elcorreo.com/especial/obituario-bizkaia-2021/» El Correo (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ «Jasone Salaberria - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ «Jasone Salaberria Fuldain :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
- ↑ «Jasone Salaberria Fuldain :: Uztaro aldizkari elektronikoa» www.uztaro.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
- ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2021-12-17). «2021eko artikulu irakurrienak Kazeta.eus-en» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ a b c «299 - Prentsa - drogetenitturri.eus» drogetenitturri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ a b c «Ermuko Emakumeak | Ayuntamiento de Ermua» www.ermua.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ a b Euskal Kulturaren Erakundea. (PDF) Lehen Mundu gerlako euskal presoen grabaketak (1916-1917); usiako Komisio fonografikoaren artxiboak (Alemania);Transkripzio ortografiko eta fonetikoak. (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
- ↑ «Euskera para Dummies by Jean-Baptiste Coyos & Jasone Salaberria - Books Search Engine» dbook.akbd.info (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Zuberera barkoxtarreko bokalen azterketa akustikoa
- ↑ a b Salaberria, Jasone. (1998). Zuberera barkoxtarreko bokalen azterketa akustikoa. Tesiker euskarazko tesiak. Bordele Montaigne Unibertsitatea.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «“La mitologia vasca debería tener su lugar en el curriculum escolar”» 54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Premios Argizaiola» 54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ Enbata. «Jasone Salaberria euskararen ezaugarrien bila» Enbata (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- ↑ «Sarrera :: NORANTZ egitasmoa» www.norantz.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- ↑ a b «Lehen Mundu gerlako euskal presoen grabaketak (1916-1917) - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
- ↑ Basabe, Mikel. (2000-12-13). «Euskal ahoskeraren ikerketaren nondik orakoa aztergai Baionan» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
- ↑ Cordon, Eva Navas; Rioja, Inma Hernaez; Eslaba, Daniel Erro; Fuldain, Jasone Salaberria; Oihartzabal, Beñat; Moyano, Manuel Padilla. (2015). «Nafar-Lapurtar euskalkiarentzako euskal TTS bat garatzea» EUSKALINGUA (26): 22–27. ISSN 1695-7458. (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
- ↑ Archive ARTXIKER Artxiboa
- ↑ «311 - Prentsa - drogetenitturri.eus» drogetenitturri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ «Emakume erreferenteen bi erakusketa ikusgai - Debabarrena» drogetenitturri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
Kanpo estekak
aldatu- Jasone Salaberria. Google Scholarren. (>100 argitalpen)
- Jasone Salaberria, Euskaltzaindiaren webgunean (15 dokumentu)
- Jasone Salaberria, Inguma datu-basean (8 dokumentu)