Eskolim
Frantzia lurraldeko hizkuntza gutxituen murgiltze irakaskuntzako egituren federazioa
Eskolim, Frantziako lurraldetan hizkuntza gutxituak murgiltze ereduan irakasten duten elkarte estatutuko eskolen sarea da. 2009 otsailaren 8an sortu zen Ziburun. Sei federazio biltzen ditu : Seaska (euskara), Diwan (bretainiera), Calandreta (okzitaniera), ABCM-Zweisprachigkeit (Alsaziera), La Bressola (katalana) eta Scola Corsa (Korsikera).[1]
Eskolim | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea eta Aterki-erakundea |
Herrialdea | Frantzia |
Agintea | |
Lehendakaria | Jean-Sébastien Haydn (en) |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 2009ko abuztuaren 2a |
Sortzailea |
Historia
aldatu- 2009an sortu zen, Ziburun, Otsailaren 9an. 5 sortzaileak Seaska, Diwan, Calandreta, La Bressola eta ABCM-Zweisprachigkeit ziren.[2]
- 2010an, Paxkal Indo lehendakari izendatua da.
- 2019 urtean, Stéphanie Stoll, Diwaneko lehendakariak elkarteko lehendakaritza hartzen du.
- 2021eko Martxoaren 27an, Scola Corsa elkartean sartzen da.[3][4]
Eskola eta ikasle kopuruak
aldatu2022/2023 ikasturtean, Eskolim sareak 14.470 ikasle dituzten 187 ikastetxe biltzen ditu.
Federazioa | Hizkuntza | Ikastetxeak | Ikasleak |
---|---|---|---|
Seaska | Euskara | 38 | 4166 |
La Bressola | Katalan | 9 | 1070 |
Diwan | Bretainiera | 55 | 4045 |
Calandreta | Okzitaniera | 69 | 3986 |
ABCM-Zweisprachigkeit | Alsaziera | 13 | 1140 |
Scola Corsa | Korsikera | 3 | 63 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Teyseyre Koskarat, Oihana. (2021-05-30). «Mehatxuen aitzinean, tinko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-30).
- ↑ (Frantsesez) «Eskolim» Diwan (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
- ↑ (Frantsesez) rédaction, La. «L'enseignement associatif immersif en langue Corse va débuter à Biguglia et Bastia» Corse Net Infos - Pure player corse (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-03-29). «Korsikarrak, beraien ‘ikastolak’ sortzeko bidean» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
- ↑ (Frantsesez) «Nos 6 immersions» islrf (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).