Ireki menu nagusia

Euskararen Erakunde Publikoa

Euskararen Erakunde Publikoa edo EEP (frantsesez Office Public de la Langue Basque, OPLB) Ipar Euskal Herrian euskararen inguruan lan egiteko botere publikoek sortu duten lehen erakunde ofiziala da, 2004ko azaroan sortua. Bulegoa Baionan du eta 2009an bere presidentea Max Brisson politikari biarriztarra da.

Bere helburu nagusiak bi dira:

  • euskararen aldeko hizkuntza politika publikoa eta hitzartua asmatzea eta definitzea eta
  • horretarako behar diren finantza baliabideak bermatzea.

Sortze-prozesuaAldatu

Sortu arte ibilbide luzea egin du egitura honek, oro har erakunde ofizialek borondatez euskararen gaineko egiturak sortzeko nahitik atera beharrean, gizarte mugimenduek eta Ipar Euskal Herriko sozietateak bere osotasunean euskararen gainean erakusten duten atxikimendu-mailari ematen zaion erantzun geldoa baizik ez delako funtsean.

  • 1992-1993an "Euskal Herria 2010" egitasmoan euskara eta euskal kultura aztertzen dira.
  • 1997an Euskal Herriko Garapen Eskema deritzon lurralde egitasmoaren barnean hizkuntza politika sartzen da.
  • 2000n Euskal Herriko Hitzarmen Berezian (Estatua eta Eskualdearen arteko Plan Kontratuaren bilakaera bat) hizkuntza politika sail bihurtzen da.
  • 2001 Hizkuntza politikarako Obragintza Publikoaren sorrera-urtea da eta horren ondorioz instituzioak euskalgintzan diharduten eragileak laguntzeko asmoz elkartzen dira.
  • 2004an Euskararen Erakunde Publikoa sortzen da, "Interes publikoa duen egitura" gisa, frantsesez ofizialki Groupement d’Intérêt Public deitzen dena.

OsaketaAldatu

11 kidek osatzen dute EEPren Administrazio Kontseilua, erabakiak hartzeko gunea alegia:

Zuzendari postuan Bernadette Soulé garaztarra dago; 2010eko urrian Estebe Eiherabide ordezkatu zuen[1].

Elkarlan-komenioakAldatu

Zenbait elkarte eta erakunderekin, direla Euskal Herri mailakoak direla Hegoaldeko erakunde ofizialak, akordioak sinatu ditu, hala Euskaltzaindiarekin[2] nola Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin.[3]

2014ko urtarrilaren 7an, euskara bultzatzeko akordioa sinatu zuten kostaldeko ospitaleek eta EEPk. Hiru urteko hitzarmenak seinaleak itzultzea eta euskara erabiltzea babesten zuen, izan ere, artatzean hizkuntza garrantzitsua zela nabarmendu zuten[4].

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu