Piarres Larzabal ikastetxea
Piarres Larzabal ikastetxea edo Piarres Larzabal kolegioa Lapurdiko Ziburu eta Zokoa herrien artean dagoen ikastola bat da, kolegio mailako ikasketak eskaini eta, besteak beste, Hendaia eta Donibane Lohizune inguruko ikasleak biltzen dituena.
Piarres Larzabal ikastetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Ziburu |
Koordenatuak | 43°23′01″N 1°41′25″W / 43.383568°N 1.690187°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2000ko irailaren 1a |
Izenaren jatorria | Piarres Larzabal |
Kontaktua | |
Helbidea | 3 avenue Eugène Corre 64500 Ciboure |
E-posta | mailto:idazkaritza@plk.eus |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatu1999-2000 ikasturtean zabaldu zituen bere ateak eta horrela Ipar Euskal Herriko bigarren mailako bigarren kolegioa izan zen, Kanboko Xalbador kolegioaren ondoren.[1]
2006z geroztik, Untsin bazterrean kokatua da eta Ziburuko itsas lizeoaren ondoan da. Piarres Larzabal kolegioa euskal kulturan murgildua da.[2] 2006ko urriaren 7an estreinatu zen kolegio berria.
Helburuak
aldatu40 urtez hasitako euskararen irakaskuntza hedatzearen abentura jarraitzen du. Piarres Larzabal kolegioa Seaska erakundearen partaidea da. Seaskako filosofian eta hezkuntza proiektuan oinarritzen da. Lehen mailetan erakusten denaren jarraipena bideratzen du.
Proiektua esperientzien bitartez egokitzen da, baina erronka batzuk gelditzen dira, hala nola: "gure gazteak euskaraz bizi daitezen beti lortzekoa da".[3]
Kolegioko hezkuntza-proiektuaren arabera ahalegintzen da ikasle bakoitzak,
- Egunerokoan bere hoberena eskain dezan
- Errespetua gara dezan, bai berekiko eta besteekiko
- Ikastegiko bizian parte har dezan, herritar gisa lehen urratsak pausatuz.
Irakaskuntza
aldatuIkastegiak finkatu dituen helburu nagusiak gauzatzeko pedagogia eta hezkuntza ekintzailean sustraitzen da, harreman hertsiak gurasoekin elikatzen ditu eta pedagogia proiektu berezi anitz uztartzen ditu.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaldunon Egunkaria. «Piarres Larzabal kolegioaz 10 albiste Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan (1990-2003)» Berria (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ Guimon, Irati. (2017-07-24). «Piarres Larzabal kolegioa forman» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ Piarres Larzabal Kolegioa - Ikastegiko proiektua. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
- ↑ Utilisateur, Super. Piarres Larzabal Kolegioa - Ikastegiko proiektua. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- www.larzabalkolegioa.net webgune ofiziala
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |