Baigura ikastola

Mendiondo, Makea, Lekuine eta Heletako ikastola

Baigura ikastola Lapurdiko ikastola bat da. Lekorne herrian dago kokatuta.

Baigura ikastola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaLekorne
Koordenatuak43°20′29″N 1°17′55″W / 43.34125229°N 1.29869424°W / 43.34125229; -1.29869424
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2010eko irailaren 2a
Kontaktua
HelbideaHodia etxea - Zelaiko errepidea, 100 eta Maison Hodia - 100, Zelaiko errepidea
Webgune ofiziala

Ikastetxe pribatua da, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin itundua. Haur hezkuntza eta lehen mailetako ikasleak formatzen ditu, murgiltze ereduan. Seaska eta Ikastolen Elkartea federakuntzetako kide da.

Izena lapurdi eta Nafarroa Beherearen arteko mugan dagoen Baigura mendiarena da (897m).

Historia aldatu

2008an, Hazparneko Ezkia ikastola kopuruak goiti joaten zirela ikusiz eta "euskararen eskaintza hurbiltzeko nahiarkin" abiatu zen gogoeta Heleta, Lekorne, Lekuine eta Makeako burasoen artean.

Ikastolak ateak ireki zituen 2010eko Irailaren 2an, Gerezieta auzoko eskola publikoa oihan, hamabi ikasleekin.[1] Egoitza publikoa da, partez burasoek berritua, partez udalak, herriko auzapeza Lucien Betbeder delarik.

Egoitza laster ttipiegi bilakatzen da eta tirabidak sortze dira, bai Herriko etxean, bai Herri elkargoan.[2]

2021an udalak Hodia izeneko etxea konpontzen du, eta barnean aterbetzen ditu : herriko etxea, posta bulegoa, elkarteendako gelak, eta ikastola.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Arotçarena, Jean. (2010-04-09). Première rentrée à Baigura ikastola. ISSN 1760-6454. (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
  2. Berria. «Donamartiri eta Lekorneko ikastoletako gurasoek ikastolak berritzeko eskatu diete hautetsiei» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
  3. (Frantsesez) «Mendionde : La maison Hodia inaugurée» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).

Kanpo estekak aldatu