Estitxu Robles kolegioa
Estitxu Robles ikastetxea edo Estitxu Robles kolegioa Baionan (Lapurdi) dagoen ikastola da, Seaskaren barnean sortua, lehen maila ondorengo eta lizeo aurreko kolegio (collège) mailako ikasketak eskaintzen dituena.
Estitxu Robles kolegioa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Baiona |
Koordenatuak | 43°29′54″N 1°27′31″W / 43.49825°N 1.458725°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2017ko irailaren 1a |
Izenaren jatorria | Estitxu |
Kontaktua | |
Helbidea | 6 Jean-Jacques Rousseau karrika eta 6 rue Jean-Jacques Rousseau 64100 Bayonne |
E-posta | mailto:idazkaritza@baionakolegioa.eus |
Webgune ofiziala | |
1969. urtean sortu zen Seaska, hasieran bakarrik ume txikientzako lehen hizkuntza eskaintzen zen, baina urtez urte eskaintza hori zabaltzen joan zen eta horrela 187 ikasle ziren Estitxu Robles kolegioan 2020-21 urterako, bigarren hezkuntzan.
2020ean, Ipar Euskal Herri osoan ikasketetan eta harremanetan euskara erabiltzen zuten kolegioak lau hauek besterik ez ziren: Kanboko Xalbador, Larzabaleko Manex Erdozaintzi, Ziburuko Piarres Larzabal eta Baionako Estitxu Robles kolegioak.[1][2]
Historia
aldatu1983an sortu zen iparraldean bigarren mailako lehen kolegioa, Kanbon.[3][4]
2016an Iparraldeko ikastoletan ikasleen emendaketak segitzen duen bitartean Kanboko Xalbador kolegioan (5 urte lehenago berritua eta handitua) 353 ikasle tinkatzen ari ziren eta Baionan eta BABen oraino euskal kolegiorik ez zegoen. Egoerari aurre egiteko Seaskak, Xalbador kolegioko irakasle multzo batek eta BABeko guraso batzuk lanari lotu ziren eta 2017ko irailean Bernat Etxepare kolegioak ateak irekitzen zizkien 63 ikasle eta 10 langileei.
Lehen ikasturte horren bukaeran, ikasgaien arteko proiektu bat bultzatu eta (ikasle eta irakasle guziek proposamenak landuz eta gurasoek bi bozkaldiz aukeratuz) ESTITXU ROBLES izena aukeratu zuten. Lau urteren buruan bere euskal kolegio sendoa zeukan Baionako eskualdeak.
Helburuak
aldatuEuskaraz ikastea da lehen helburua. Eta ikasleak euskaldun herritar arduratsu eta parte-hartzaileak bihurtzea.
Antolaketa
aldatuUrtez urte ikasle kopurua handituz joan zen eta 2021eko sartzean ia 200 ikasle ziren, 23 langilek lagundurik eta 16 ikasgelatan.[5]
2020-2021 ikasturteko datuak:[6]
- 187 ikasle; 22 irakasle, 16 ikasgela eta 165 familia.
Irakaskuntza
aldatuKolegioko irakaskuntza-proiektuak mundu anizkunean euskal kulturan errotuta dagoen pedagogia berritzaile eta abegikorra landu nahi du. Helburu hori lau gogoeta-ardatzetan garatzen dituzte: Euskara (emozioak trukatzeko, handitzen ikasteko, sorkuntzan ibiltzeko), pedagogia (heldu euskaraduna, autonomoa eta herritarra bilakatzeko), elkartasuna (gurasoen, ikasleen eta langileen artean esku hartzea eta elkartasuna bilatzeko), eta zurkaitza (informazioa, segipena eta sustengua oinarriak izateko)[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aitzin solasa | Xalbador Kolegioa. (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ «Kolegioak | Seaska» seaska.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ Renteria, Aitor. (2013-05-11). «Xalbador ikastegia, geroarekiko erronka» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ Renteria, Aitor. «Seaskak Xalbador ikastetxea inauguratu du, arraberriturik» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- ↑ «Gure kolegioa» Estitxu Robles Arangiz kolegioko webgunea (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ «Estitxu Robles kolegioa - Baiona - Seaska» Estitxu Robles Arangiz kolegioko webgunea (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ «Gure pedagogia» Estitxu Robles Arangiz kolegioko webgunea (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Estitxu Robles ikastetxearen webgunea
- Seaska
- Ikastolen Elkartea
- Xalbador kolegioa Euskaldun egunkariaren hemerotekako 16 albiste (1990-2003)
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |