Haritza Kanblong

ingeniari eta ikertzailea, EHUn eta ESTIAn

Haritza Kanblong Ruiz (edo Haritza Camblong)[1][2] (Baiona, Lapurdi, 1972ko urtarrilaren 31) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, baita Bidarteko ESTIA Ingeniaritza Unibertsitate-Eskolako ikerlaria ere.[3]

Haritza Kanblong
Bizitza
JaiotzaBaiona1972ko urtarrilaren 31 (52 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Familia
AitaRamuntxo Kanblong
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaÉcole nationale supérieure d'ingénieurs électriciens de Grenoble (en) Itzuli 1996)
Arts et Métiers ParisTech (en) Itzuli 2003) Doktoretza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Ikerlan  (1996 -  1998)
Micro-Star International  (1998 -  2000)
Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskola  (2001 -
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2008 -
Lan nabarmenak

Inguma: haritza-camblong-ruiz-00

Eusko Alkartasuna alderdiko kidea[4][5] eta zinegotzia Hendaian.[6]

Ikasketak (ingeniaria) aldatu

Seaska ikastola sarean ikasi zuen euskaraz; hain zuzen, haren aita, Ramuntxo Kanblong, Seaskako sortzaileetako bat izan zen.[7]

Fisika ikasi zuen titulua jaso zuen Paueko Unbertsitatean, Frantzian, 1994an. Ingeniaritza Elektrikoko lizentziatura ENSIEG Eskolan, Grenobleko Unibertsitatean, lortu zuen 1996an, eta Automatika Doktoregoa Bordeleko unibertsitatean ENSAM zentroan eta Mondragon Unibertsitatean 2003an.[8]

Energiaren ikertzailea aldatu

 
ESTIA eskola Bidarten.

1996an Ikerlanen, Arrasaten, MCC industria-taldearen ikerketa zentroan, aritu zen bi urtez mekatronika aplikazioetan. Geroago, MSI kooperatiban lan egin zuen Andoainen, beste bi urtez. 2001ean, Bidarteko ESTIA ingeniaritza-eskolan sartu zen. Bertan EneR-GEA ikerketa taldea sortu zuen.[8] non 2016an Energia eta sare elektrikoak Euskal Herriko ikuspegitik jardunaldia antolatu zuten.[9][10]

 
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

2008ko azarotik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea da Sistemen Ingeniaritza eta Automatika sailean eta Donostiako SI + E ikerketa-taldeko kidea da. hauek dira bere ikergaiak: aerosorgailuen kontrola, Adimen Artifizialaren bidezko energia-kudeaketa eta kontsumo elektrikoaren iragarpena, energia fotovoltaikoaren autokontsumo partekatua, sare adimendunak eta metatze-sistemak.[8]

 
Automatismoak eta kontrola.liburua (UEU, 2014)[11]

Madagaskarreko bizi baldintzak hobetzeko kooperazioan lan egin zuen 2019an MADEEHI eta Herri berdea izeneko proiektuekin. EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola elkarlanean aritu zen Okzitaniako Tolosako, Liejako eta Antananarivoko unibertsitateekin Madagaskarren herritarrek energia, ura eta etxebizitzak kudeatzeko zituzten gaitasunak indartzeko. Nagusiki, ezagutzaren transmisioaren bitartez lortu nahi zuten hori. EHUko kideek informatika eta energiaren alorretan lagundu zuten; Madagaskarreko Unibertsitateko irakasleei, Donostian ematen ziren master, irakasgai eta material didaktiko zenbaiten berri emanez. Herri berdea proiektuan herrixka pilotu bat diseinatu eta eraiki zuten, bertako energia eta ur edangarri propioa ekoizteko gai izateko izan zedin.[12]

Bestalde hitzaldiak eta artikuluak idatzi ditu energia berriztagarriei buruz, energia eolikoa, bateria elektrikoen zahartzeaz, baita Euskal Herriko energia eta sare elektrikoei buruz.[13]

2019an Baionan antolatu zen Ikergazte kongresuko edizioan Batzorde Zientifikoan parte hartu zuen ingeniaritzako atalean.[14][15]

Argitalpenak aldatu

  • Automatismoak eta kontrola. Camblong Ruiz, Haritza; Barroso Moreno, Nora; Ezeiza Ramos, Aitzol. (2014). UEU arg eta Elhuyar ISBN 978-84-8438-484-7.[11]
  • Lopez Ibarra, Jon Ander; Goitia Zabaleta, Nerea; Gaztañaga, Haizea; Camblong Ruiz, Haritza. (2019). Bateriaren Zahartzeaz Kontziente den Energiaren Kudeaketako Estrategiaren Sentsibilitate-Analisia. Ikergazte - Udako Euskal Unibertsitatea[16]

Erreferentziak aldatu

  1. Okzitanieraz eta frantsesezko grafian Camblong, euskaraz gehienbat Kanblong idatzi izan da. Ikus bere lan baten sinadura, kasurako.
  2. Berez "Kanblong" jatorria okzitanieran duen deitura da: camp eta long ("zelai luze"). Ikus Miquèu Grosclaude, Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Radio País, 1992, Paue, 72. or.
  3. Udako Euskal Unibertsitatea. (2019). Ikergazte2019. Haritza Camblong. (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  4. (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «Aralar reivindica una izquierda abertzale "política, civil y eficiente"» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  5. Berria. «Maltzagako mahaikideak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  6. «Hendaiako Euskararen Plan Estrategikoa: Michèle Munioz eta Haritza Kanblong» euskalirratiak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  7. Jurgi Camblong, un déraciné décodeur d’ADN. ISSN 1010-2248..
  8. a b c Kanblong, Haritza. «Irakasleak - Doktoregoa - UPV/EHU» Doktoregoa (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  9. «Energia eta sare elektrikoak Euskal Herriko ikuspegitik :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  10. kazeta.eus. (2016-07-13). «Energia eta sare elektrikoen oraina eta etorkizuna Euskal Herrian» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  11. a b Camblong Ruiz, Haritza; Barroso Moreno, Nora; Ezeiza Ramos, Aitzol. (2014). Automatismoak eta kontrola. UEU arg eta Elhuyar ISBN 978-84-8438-484-7. (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  12. «Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Madagaskar energiaz hornitzen» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  13. «Haritza Camblong Ruiz :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  14. ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2021 (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  15. Izaga Gonzalez, Xabier. (2019-05-18). Hiru egunez, euskal ikertzaile gazteek beren lanak aurkeztuko dituzte Baionan. Kazeta.eus.
  16. Lopez Ibarra, Jon Ander; Goitia Zabaleta, Nerea; Gaztañaga, Haizea; Camblong Ruiz, Haritza. (2019). Bateriaren Zahartzeaz Kontziente den Energiaren Kudeaketako Estrategiaren Sentsibilitate-Analisia. Ikergazte - Udako Euskal Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu