Euroliga
Antolatzailea | FIBA |
---|---|
Sorrera | 1958 (Europako Kopa) 2001 (Euroliga) |
Eremua | Europa mailakoa |
Parte hartzaileak | 24 taldekako fasean 31 guztira |
Garaipen gehien | ![]() |
2022ko Txapelduna | ![]() |
Webgune ofiziala |
Euroliga edo ofizialki Euroleague Europako saskibaloi txapelketa gorena da, 2000an abiatu zena. 1958tik ordura arte, European Champions Cup izena ("Europako txapeldunen kopa") eduki zuen.
Historia Aldatu
1957an eratu zenean futboleko Europako Koparen antzeko txapelketa egin nahi izan zen. Bertan herrialdeetako ligatako txapeldunek baino ez zuten parte hartzen. 1966 eta 1967an lau onenek Final Four jokatu zuten baina hurrengo urteetan egitura normalera itzuli zen. 1988an Final Four berreskuratu zen eta ordutik mantendu egin da egitura hau.
2000 urtean herrialdeen arteko ezadostasunengatik banaketa gertatu zen eta denboraldi horretan bi txapelketa paralelo jokatu ziren. Hori izan zen Euroligaren hasiera. Lau urtetako desadostasunaren ondoren FIBAk eta ULEBek txapelketak bateratu behar zirela erabaki zuten.
2006tik aurrera beraz saskibaloiean bi europako txapelketa jokatzen dira; nagusia Euroliga eta bigarren mailakoa Eurokopa.
Palmaresa Aldatu
- ¹ 2019-20 denboraldiko txapelketa bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren eraginez.
- ² 2021-22 denboraldia jokatzen ari zela Errusiako taldeak kanporatuak izan ziren Errusiak Ukrainako inbaditu izanaren zigor gisa.
Garaipenak Aldatu
Taldeka Aldatu
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Real Madril | 10 | 1964, 1965, 1967, 1968, 1974, 1978, 1980, 1995, 2015, 2018 |
CSKA Mosku | 8 | 1961, 1963, 1969, 1971, 2006, 2008, 2016, 2019 |
Panathinaikos BC | 6 | 1996, 2000, 2002, 2007, 2009, 2011 |
Maccabi Tel Aviv | 6 | 1977, 1981, 2001, 2004, 2005, 2014 |
Pallacanestro Varese | 5 | 1970, 1972, 1973, 1975, 1976 |
ASK Riga | 3 | 1958, 1959, 1960 |
Olimpia Milano | 3 | 1966, 1987, 1988 |
Jugoplastika Split | 3 | 1989, 1990, 1991 |
Olimpiakos BC | 3 | 1997, 2012, 2013 |
Pallacanestro Cantù | 2 | 1982, 1983 |
Cibona Zagreb | 2 | 1985, 1986 |
Virtus Bologna | 2 | 1998, 2001 |
FC Barcelona | 2 | 2003, 2010 |
Anadolu Efes | 2 | 2021, 2022 |
Dinamo Tbilisi | 1 | 1961 |
Bosna Sarajevo | 1 | 1979 |
Virtus Roma | 1 | 1984 |
Partizan Belgrad | 1 | 1992 |
CSP Limoges | 1 | 1993 |
Joventut Badalona | 1 | 1994 |
Zalgiris Kaunas | 1 | 1999 |
Fenerbahçe | 1 | 2017 |
- Saski Baskonia talde gasteiztarrak 2 final jokatu ditu, 2001 eta 2005ean, bietan txapeldunorde geldituz.
Herrialdeka Aldatu
Herrialdea | Garaipenak | Taldeak |
---|---|---|
Italia | 13 | Pallacanestro Varese (5), Olimpia Milano (3), Pallacanestro Cantù (2), Virtus Bologna (2) eta Virtus Roma (1) |
Espainia | 10 | Real Madril (10) |
Grezia | 9 | Panathinaikos BC (6), Olimpiakos BC (3) |
Errusia | 8 | CSKA Mosku (8) |
Israel | 6 | Maccabi Tel Aviv (6) |
Kroazia | 5 | Jugoplastika Split (3), Cibona Zagreb (2) |
Letonia | 3 | ASK Riga (3) |
Katalunia | 3 | FC Barcelona (2), Joventut Badalona (1) |
Turkia | 3 | Anadolu Efes (2), Fenerbahçe (1) |
Georgia | 1 | Dinamo Tbilisi (1) |
Bosnia-Herzegovina | 1 | Bosna Sarajevo (1) |
Serbia | 1 | Partizan Belgrad (1) |
Frantzia | 1 | CSP Limoges (1) |
Lituania | 1 | Zalgiris Kaunas (1) |
Final Four Aldatu
- 1966 eta 1967
- 1988-tik aurrera
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
CSKA Mosku | 19 | 1966, 1996, 2001, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019 |
FC Barcelona | 14 | 1989, 1990, 1991, 1994, 1996, 1997, 2000, 2003, 2006, 2009, 2010, 2012, 2013, 2014 |
Maccabi Tel Aviv | 13 | 1988, 1989, 1990, 1991, 2000, 2001, 2002, 2004, 2005, 2006, 2008, 2011, 2014 |
Panathinaikos BC | 11 | 1994, 1995, 1996, 2000, 2001, 2002, 2005, 2007, 2009, 2011, 2012 |
Real Madril | 11 | 1967, 1993, 1995, 1996, 2011, 2013, 2014, 2015, 2017, 2018, 2019 |
Olimpiakos BC | 10 | 1994, 1995, 1997, 1999, 2009, 2010, 2012, 2013, 2015, 2017 |
Saski Baskonia | 5 | 2005, 2006, 2007, 2008, 2016 |
Fenerbahçe | 5 | 2015, 2016, 2017, 2018, 2019 |
Olimpia Milano | 4 | 1966, 1967, 1988, 1991 |
Pallacanestro Treviso | 4 | 1993, 1998, 2002, 2003 |
Partizan Belgrad | 4 | 1988, 1992, 1998, 2010 |
Montepaschi Siena | 4 | 2003, 2004, 2008, 2011 |
... | ... | ... |
Gasteizko finala Aldatu
2019ko Maiatzaren 17 eta 19 artean jokatu zen Gasteizko Final Fourra. Maiatzaren 17an finalerdiak izan ziren eta 19an 3. eta 4. posturako lehia eta final nagusia. Hona hemen emaitzak:
1. finalerdia | ||
---|---|---|
Anadolu Efes | 92-73 | Fenerbahçe |
2. finalerdia | ||
CSKA Mosku | 95-90 | Real Madril |
3. eta 4. postuak | ||
Real Madril | 94-75 | Fenerbahçe |
Final handia | ||
CSKA Mosku | 91-83 | Anadolu Efes |
Ikus gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
- (Ingelesez) Euroligaren webgune ofiziala