Frantzisko I.a Nafarroakoa
Frantzisko I.a Febo (Bearno, 1469ko apirilaren 18 – Paue, 1483ko urtarrilaren 30), Nafarroako errege (1479-1483) eta Foixko eta Bigorrako konde eta Bearnoko bizkondea izan zen (1472-1483).
Frantzisko I.a Nafarroakoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1479ko otsailaren 23a - 1483 ← Leonor I.a Nafarroakoa - Katalina I.a Nafarroakoa →
1472 - 1483 ← Gaston IV.a Foixkoa - Katalina I.a Nafarroakoa →
1472 - 1483 ← Gaston IV.a Foixkoa - Katalina I.a Nafarroakoa → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Frantzia, 1467ko apirilaren 18a | ||||||
Herrialdea | Nafarroako Erresuma | ||||||
Heriotza | Paue, 1483ko urtarrilaren 30a (15 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Leskarreko katedrala | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Gaston I.a | ||||||
Ama | Maddalen Frantziakoa | ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | House of Grailly (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | okzitaniera latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Bizitza
aldatuAita Gaston Foixkoa eta ama Leonor I.a Nafarroakoa izan zituen. Umea zela umezurtz geratu zen 1470eko azaroaren 23an, aita gaizki sendatutako zaurietatik hil zelako. Zauriak Libournen, Bordeletik gertu, egindako torneo batean izan zituen. Hurrengo urtean, Leonor amamak Joanes II.a Aragoikoa aitonatik Nafarroako jabetza izan zuen, Aragoiko Erresumaren ukapenaren truke.
1472an aitona Gaston IV.a hil zenean Frantzian titulu asko izan zituen. 1479an amama hil eta Nafarroako errege bihurtu zen. Joanes Foixkoak osaba koroa ere nahi zuen baina testamentua argia zen.
Bere pertsonarengan bete ziren Foix etxearen asmoak erregetzara iristeko. Aurretik, besteak beste, Matiasek huts egin zuen Aragoiko koroaz jabetzeko (1396an) eta Joanes I.ak zoritxarra izan zuen bere ezkontzarekin (1413an). Aldiz, 1479an, Frantziskok Nafarroako erregetza eskuratzen zuelarik, lurralde handi baten buruan kokatu zen:
- Amona Leonor I.a Nafarroakoaren ondorengotza (1479):
- Aitona Gaston IV.a Foixkoaren ondorengotza (1472):
Bere lau urteko erreinaldi txikian ama Maddalen Frantziakoaren babesa izan zuen, bera baitzen erregeordea agaramontarren laguntzaz. Maddalenek tinko eutsi zuen Frantzia eta Gaztelako Erresumen presioa. Biek Frantzisko ezkondu nahi zuten Nafarroako Erresuma bereganatzeko. Piarres Foixkoak, Vannesko apezpikua eta Arlesko artzapezpikua zena, lagundu zuen bere iloba egoera hartan.
Halere, Nafarroan gerla zibila egoerak ez zion ematen aukera lurralde guzti hauen batasuna gauzatzeko. Itxaron zuen 1481eko abenduaren 9a arte, giroa baretu zelarik, Iruñeko katedralean Nafarroako koroa janzteko. Ondoko asteetan Nafarroako itzulia egin zuen eta Bearnora joan zen berriro 1482ko otsailean. Ez zen inoiz itzuli Nafarroara ustekabean hil baitzen Pauen 1483ko urtarrilaren 30ean, 15 urte zituelarik. Leskarreko katedralean lurperatu zuten.
Familia
aldatuAitona Gaston IV.a Foixko konde Bearnoko bizkondea |
Amona Leonor I.a Nafarroako erregina |
Aitona Karlos VII.a Frantziako erregea |
Amona Maria Anjoukoa |
Aita Gaston V.a Bianako printzea |
Ama Maddalen Frantziakoa | ||
Frantzisko I.a Nafarroako erregea |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Aurrekoa: |
Frantzisko I.a Nafarroako errege (1479-1483) |
Ondorengoa: |
Aurrekoa: |
Frantzisko I.a Foix-ko konde Bearnoko bizkonde (1472-1483) |
Ondorengoa: |