Joana III.a Albretekoa

Nafarroako Erresuma - Biarnoko erregina
Joana III.a Nafarroakoa» orritik birbideratua)

Joana III.a Albretekoa[1] edo, sinpleki Joana Albretekoa[2] (Saint-Germain-en-Laye, 1528ko azaroaren 16a - Paris, 1572ko ekainaren 9a), Nafarroako erregina izan zen 1555. urtetik 1572ra. Margarita Angulemakoaren eta Henrike II.a Nafarroakoaren alaba zen, eta Nafarroako XXXIV. monarka.

Joana III.a Albretekoa


Nafarroa Behereako Nafarroa Behereko errege

1555eko maiatzaren 25a - 1572ko ekainaren 9a
Henrike II.a Nafarroakoa - Henrike III.a Nafarroakoa
Foixko kondea

1555eko maiatzaren 25a - 1572ko ekainaren 9a
Henrike II.a Nafarroakoa - Henrike III.a Nafarroakoa

12. Andorrako Printzekide Frantsesa

1555eko maiatzaren 25a - 1572ko ekainaren 9a
Henrike II.a Nafarroakoa - Henrike III.a Nafarroakoa
Bizitza
JaiotzaSaint-Germain-en-Laye1528ko urtarrilaren 7a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroa Beherea
HeriotzaParis1572ko ekainaren 9a (egutegi gregorianoa) (44 urte)
Hobiratze lekuacollégiale Saint-Georges de Vendôme (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaHenrike II.a Nafarroakoa
AmaMargarita Angulemakoa
Ezkontidea(k)William, Duke of Jülich-Cleves-Berg (en) Itzuli  (1541eko ekainaren 14a (egutegi gregorianoa) -
Antonio I.a Nafarroakoa  (1548ko urriaren 20a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAlbreteko leinua
Borboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
okzitaniera
latina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, poeta eta idazlea
Lantokia(k)Nafarroa Garaia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa
Kalbinismoa

Joanes Leizarragari eskatu zion Itun Berriaren euskarazko itzulpena egin zezala: hura euskararako lehen itzulpena izan zen.

Antonio Borboikoarekin ezkondu zen (1548).

Biografia aldatu

Heziketa aldatu

1528ko azaroaren 16an Saint-Germain-en-Layen jaio zen. Margarita Angulemakoaren eta Henrike II.a Nafarroakoaren alaba bakarra, Parisen hazi zuten.

Haurtzaroan bere osaba Frantzisko I.a Frantziako erregearen menpean egon zen, ia-ia gatibu baitzeukan Plessis-les-Toursko gazteluan. Frantzisko I.ak bere esku izan nahi zuen Nafarroaren geroa erabaki behar zuen ezkontza mugatzea. Hortaz, hamahiru urte besterik ez zituenean, Kleveko dukearekin ezkonarazi zuen 1541ean, Joana eta ingurukoak horren kontra azaldu arren[3]. Ezezkoa fisikoa ere izan zen, aldarera bultzatua izan zelako. Aldi berean, Karlos I.a Espainiako enperadoreak bere semea Filipe nahi zuen Joanaren senar gisa, baina haren asmoa ez zen bete.

Joanak Nafarroakoak Kleveko dukearekin egindako ezkontza baliogabetzea lortu zuen 1545eko urriaren 22an, Paulo III.a aita santuak horretarako baimena emanda[4]. Lehenengo ezkontza horretan ez zituzten ezkontza-eginbideak bete[5].

1548an, Frantzisko I.aren semea eta oinordekoa zen Henrike II.a Frantziako erregeak Antonio Borboikoarekin ezkonarazi zuen[6]. Karlos V.a Espainiakoak ezkontza bidez Nafarroaz jabetzeko zituen asmoak zapuztu egin ziren. Ezkontza horren ondorioz, erregina zeharo maitemindu zen[7].

Agintaldia aldatu

Haren aita Henrike II.a Nafarroakoa hildakoan (1555) borroka zibil eta erlijiosoak areagotu egin ziren. Joanak Nafarroako erresumaz gainera (Nafarroa Garaia gaztelarren esku zegoen) Albret, Foix, Bigorra, Biarno eta beste lurralde asko jaso zituen.

Nafarroaren defentsan Espainiako eta Frantziako koroei aurre egin zien eta Joana III.a kalbindarren buruzagitzat hartu zuten. Henrike II.a Frantziakoa 1559an hil zen eta guztiz areagotu ziren erlijio borrokak Frantzian barrena.

Katoliko eta kalbindar erreformatzaileen arteko liskarrak ohikoak ziren eta, lehendik, amaren begikotasuna izan arren, agian Théodore de Bèzek bultzaturik, 1560ko abuztuan Néracen bihurtu eta gabonetan Joana III.ak bere kalbindar sinesmena herriaren aurrean aitortu zuen[8]. Orduan, Henrike eta Katalina seme-alabak fede horretan hezi zituen.

Kalbinismoa eta erlijio gatazkak aldatu

1561eko uztailaren 19ko agindu batek kalbinismoa onartu zuen bere erresuman. Antonio senarrak, Luis Borboikoa bere anaiarekin batera, Parisko Estatu Orokorren aurrean protestanteen egoera salatu zuten. 1560ko urriaren 31n atxilotua izan ostean, Condéko printzeari heriotza zigorra ezarri zitzaion. 1562ko martxoaren 1ean, Passyko protestanteen sarraskiek haien matxinada piztu zuten. Le Havreren lagapenaren truke Alemania eta Ingalaterraren laguntza izan zuten eta urte hartako irailaren 20an borroka hasi zen. Orduan, Condé Dreuxen eta Antonio Borboikoa Ruanen zeuden: azaroaren 10ean hiria setiatu zuten eta Joanaren senarra bertan hil zuten[9]. 1563ko martxoaren 12an Amboisen sinaturiko itunak Nafarroak, Bearnok eta Foixek parte hartu ez zuten gerraren amaiera ekarri zuen.

1567ko Nimesko katolikoen sarraskiek berriro gerra zibila piztu zuen[10]. 1568an, Karlos IX.a Frantziakoak Joanaren lurraldeen konfiskazioa agindu zuen[11] eta Biarnon martxoan Antoine de Lomagne Terrideko jaunak matxinotu zen. Uztailean, Gabriel de Montgommeryk zuzenduriko kalbindar armadak eremua berreskuratu zuen. Joana protestanteen buru bilakatu eta orduan hamabost urte besterik ez zituen Henrike semeari Arroxelako setioan parte hartzeko agindu zion[12]. 1568ko martxoaren 23an sinaturiko Longiumeauko itunak bakea ekarri arren, laster hasi zen hirugarren Erlijio Gerra.

1569ko martxoaren 12ko Jarnaceko guduan protestanteen buruzagi Condé hil zenean, Henrike Nafarroakoa buruzagi politiko bilakatu zen, baina botere militarra Coligny almirantearen eskuetan zegoen. Joana Arroxelako andre bilakatu zen, gai militarretan izan ezik[13]. Nazioarteko harremanez arduratu zen eta, nahiz eta Moncontourreko guduan galdu, higanoteen aliantzari eustea lortu zuen. 1569ko abuztuan, Montmorency dukearen laguntzari esker bere lurralde guztiak berreskuratu zituen eta alderdikideek hala eskatuta, 1570ean katolikoekin negoziaketan hasi zen. Abuztuaren 8an, Saint-Germain-en-Layeko Bakea sinatu zuten[14]. Hitzarmen horretan protestanteak administrazioan berriz onartzea adostu zen eta, halaber, Margarita Valoisekoaren eta Henrike Borboikoa, Vianako Printzearen arteko ezkontza. Hurrengo urtean Joanak Arroxela utzi eta Biarnora itzuli zen. Ituna ondo ez betetzeagatik protesta egin zuen[15].

1571eko uztailaren 19ko agindu baten bitartez, kalbinismoa bere lurraldeen erlijio ofizial moduan ezarri zuen, baina aurretik ebanjelizazio lan handia egina zuen: 1563an, Joan Kalbinen katixima bearneraz argitaratu zuen; 1566an, Orthezen akademia protestante bat eratu zuen; eliz ordenantza berriak argitararazi zituen eta 1568an, Arnaud de Saletteri Psautier de Marot bearneraz itzultzeko eskatu zion. 1571n eta kalbinismoa zabaltzeko asmoz, erreginak Joanes Leizarragari agindu zion Itun Berriaren euskarazko itzulpena egiteko, euskarazko lehen itzulpena izan zena.

Joanak inoiz ez zion uko egin Nafarroako Erresumaren batasuna lortzeari eta ahalegin militarrik egin ez bazuen ere, bere agintaldian, Filipe II.a Espainiakoarekin negoziatzen saiatu zen behin eta berriro; bere ahaleginak, ordea, alferrikakoak izan ziren.

Kultura handiko emakumea izan zen. Bere ama Margarita Angulemakoaren obrak argitara eman zituen, baita oroitzapenak idatzi ere, eta Arroxelan argitaratu zituen: Mémoires, 1563-1568.

Heriotza aldatu

1572an, Parisen zen, semearen ezkontza-ituna negoziatzeko. Ezin izan zuen Margarita Frantziakoa protestantismora bihurtu, ezta ezkontza ikusi ere, 1572ko ekainaren 9an hil zelako (ezkontza abuztuaren 18an izan zen). Higanotek zabaldutako zurrumurruen arabera, erregeorde Katalina Medicik hil izan zen, baina autopsiaren arabera, tuberkulosiak jota hil zen[16].

San Bartolome gaueko sarraskia baino zertxobait aurrerago hil izanak higanoten alderdian a posteriori pozoiduraren zurrumurru funsgabeak zabaldu zituen[17][18]. Diderotek[19] eta Voltairek[20] errefusatu arren, zurrumurruak probarik gabe mantendu ziren XIX. mendera arte, Émile eta Eugène Haag historialariek errepikatu zituzten arte[21]. Egun, eleberrietan baino ez da horrelakorik agertzen.

Ezkontzak eta haurrak aldatu

Joana bi aldiz ezkondu zen[22].

Tituluak aldatu

Jaiotzagatik lortuak

  • Nafarroako erregina (1555-1572)
  • Albreteko dukesa (1555-1572)
  • Limogesko kondesa (1555- 1572)
  • Foixko kondesa (1555-1572)
  • Armañaceko kondesa (1555-1572)
  • Bigorrako kondesa (1555-1572)
  • Périgordeko kondesa (1555-1572)
  • Bearneko bizkondesa (1555-1572)
  • Marlango bizkondesa (1555-1572)
  • Tartasko bizkondesa (1555-1572)
  • Castelnauko baronesa (1555-1572)
  • Caussadeko baronesa (1555-1572)
  • Montmiralgo baronesa (1555-1572)
  • La Flêcheko andrea (1555-1572)
  • Baugéko andrea (1555-1572)
  • Néraceko andrea (1555-1572)
  • Sullyko andrea (1555-1572)
  • Craongo andrea (1555-1572)
  • La Chapelle des Aix-dam-Gilongo andrea (1555-1572)
  • Argenteko andrea (1555-1572)
  • Clermonteko andrea (1555-1572)
  • Villezongo andrea (1555-1572)
  • Orvalgo andrea (1555-1572)
  • Espineuilgo andrea (1555-1572)
  • Château-Meillanteko andrea (1555-1572)
  • Montrondeko andrea (1555-1572)
  • Bruyèresko andrea (1555-1572)
  • Dun-Le-Roiko andrea (1555-1572)
  • Saint-Gondomgo andrea (1555-1572)
  • Corberingo andrea (1555-1572)
  • Chaluceteko andrea (1555-1572)
  • Sainte-Hermineko andrea (1555-1572)
  • Praheceko andrea (1555-1572)
  • Lussaceko andrea (1555-1572)
  • Xanpainako andrea (1555-1572)
  • Bloisko andrea (1555-1572)
  • Chisayko andrea (1555-1572)

Ezkontzagatik lortuak

  • Borboiko dukesa (1548-1562)
  • Vendômeko dukesa (1550-1562)
  • Beaumonteko kondesa (1550-1562)
  • Marleko kondesa (1548-1562)
  • Soissonsko kondesa (1550-1562)

Familia aldatu

Aitona
  Joanes III.a
Nafarroako erregea
Amona
  Katalina I.a
Nafarroako erregina
Aitona
  Karlos I.a
Angulemako kondea
Amona
  Luisa
Saboiakoa
Aita
  Henrike II.a
Nafarroako erregea
Ama
  Margarita
Angulemakoa
 Joana III.a
Nafarroako erregina

Erreferentziak aldatu

  1. EIMA. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak. .
  2. Euskaltzaindiaren arauaren arabera Joana IIII.a edo Joana Albretekoa izena har dezake.
  3. Berriot-Salvadore, Evelyne; Chareyre, Philippe; Martin-Ulrich, Claudie. (2004). Jeanne d'Albret et sa cour : actes du colloque international de Pau, 17-19 mai 2001. in: Colloques, congrès et conférences sur la Renaissance. Paris: Honoré Champion.
  4. Harleß. (1898). Wilhelm V.. in: Allgemeine Deutsche Biographie (ADB). 43 Leipzig: Duncker & Humblot, 106–113 or..
  5. Berdou d'Aas, Bernard. (2002). Jeanne III d'Albret. Chronique (1528-1572). Paris: Atlantica.
  6. Berdou d'Aas, Bernard. (2007). Jeanne d'Albret reine de Navarre et vicomtesse de Béarn. Lettres suivies d'une ample déclaration. Paris: Atlantica.
  7. Robin, Diana Maury; Larsen, Anne R.; Levin, Carole. (2007). Encyclopedia of women in the Renaissance: Italy, France, and England. ABC-CLIO, Inc., 2 or..
  8. Geisendorf, Paul-F.. (1949). Théodore de Bèze. Geneva: Labor et Fides, 120 or..
  9. Dupuy, Trevor; Johnson, Curt; Bongard, David L.. (1992). The Harper Encyclopedia of Military Biography. Edison: Castle Books, 98 or..
  10. de Ruble, Alphonse. (1897). Jeanne d'Albret et la guerre civile, Suite de Antoine de Bourbon et Jeanne d'Albret. Paris: Émile Paul et Guillemin.
  11. Bryson, David M.. (1999). Queen Jeanne and the Promised Land : Dynasty, Homeland, Religion and Violence in Sixteenth-Century France. Brill.
  12. Miquel, Pierre. (1980). Les Guerres de religion,. Club France Loisirs, 245 or. ISBN 978-2-7242-0785-9..
  13. Lyman Roelker, Nancy. (1979). Jeanne d'Albret, reine de Navarre (1528-1572). Paris: Imprimerie nationale, 463 or..
  14. Martin, Henri. (1858). Histoire de France. 9 (4.. argitaraldia) Paris, 270 or..
  15. Jouanna, Arlette. (2007). La Saint-Barthélemy. Gallimard, 38 or..
  16. Knecht, R. J.. (1998). Catherine de' Medici. Londres eta New York: Longman, 151 or. ISBN 0-582-08241-2..
  17. Zurrumurruen arabera, René Bianchik, Katalina Mediciren florentziar lurringileak, erreginari pozoituriko eskularruak saldu zizkion. Lehendabizikoz 1574an agertu arren ( Cazauran, Nicole. (1995). Discours Merveilleux de la vie, actions et deportements de Catherine de Medicis, Royne-mere. (8.. argitaraldia) Geneva: Librairie Droz, 200 or..), Alexandre Dumasek zabaldu zituen batez ere 1845eko La reine Margot bere eleberrian.
  18. Robert, Marc. (1903). Les empoisonnements criminels au 16e siècle. .
  19. Diderot, Denis. Encyclopédie. 12, 192 or..
  20. Voltaire, Jean-Marie. Note de 1723 sur le site de l'intégrale. .
  21. Haag, Eugène; Haag, Émile. La France protestante ou vies des protestants français. .
  22. de Ruble, Alphonse. Le Mariage de Jeanne d'Albret. Paris: Adolphe Labitte 1urtea= 1877, 321 or..
  23. de Ruble, Alphonse. (1881-1886). Antoine de Bourbon et Jeanne d'Albret, suite de Le mariage de Jeanne d'Albret. Paris: Adolphe Labitte.

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Henrike II.a
 
Nafarroako erregina

1555-1572
Ondorengoa
Henrike III.a
Aurrekoa
Henrike I.a
 
Foixko kondesa
Biarnoko bizkondesa

1555-1572
Ondorengoa
Henrike II.a
Aurrekoa
Henrike I.a
 
Albreteko andrea

1555-1572
Ondorengoa
Henrike II.a