Karlos XIV.a Joan Suediakoa

Karlos XIV.a eta III Joan (bataioz Jean Baptiste Bernadotte; Paue, Frantzia, 1763ko urtarrilaren 26a - Stockholm, Suedia, 1844ko martxoaren 8a) frantziar militar bat izan zen, Karlos XIV.a Joan izenarekin Suediako errege eta Karlos III. Joan izenarekin Norvegiako errege izatera iritsi zena. Karlos XIII.a eta II.aren erregente izan zen ere 1810etik bere erregetzaraino.

Karlos XIV.a Joan Suediakoa


Norvegiako monarka

1818ko otsailaren 5a - 1844ko martxoaren 8a
Karlos XIII.a Suediakoa - Oskar I.a Suediakoa
Suediako monarka

1818ko otsailaren 5a - 1844ko martxoaren 8a
Karlos XIII.a Suediakoa - Oskar I.a Suediakoa
Frantziako Gerra ministro

1799ko uztailaren 3a - 1799ko irailaren 14a
Louis Marie de Milet de Mureau (en) Itzuli - Edmond Louis Alexis Dubois-Crancé (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Bernadotte
JaiotzaPaue1763ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Frantzia
 Suedia
BizilekuaStockholmeko Errege Jauregia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaStockholmeko Errege Jauregia eta The Royal Court Parish (en) Itzuli1844ko martxoaren 8a (81 urte)
Hobiratze lekuaBernadotte crypt (en) Itzuli
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaJean Henri Bernadotte
AmaJeanne de Saint-Jean
Ezkontidea(k)Désirée Clary  (1798ko abuztuaren 17a -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Bernadotte (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmonarka, militarra, politikaria eta buruzagi militarra
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Indar Armatuak
GraduaInperioko mariskal
sarjentu
junior lieutenant (en) Itzuli
koronel
brigada-jeneral
Q19918506 Itzuli
generalissimo (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak
Vendéeko gerra
Battle of Fleurus (en) Itzuli
Campaigns of 1796 in the French Revolutionary Wars (en) Itzuli
Bigarren Koalizioa
Hirugarren Koalizioko Gerra
Austerlitzeko Gudua
Battle of Jena–Auerstedt (en) Itzuli
Battle of Halle (en) Itzuli
Battle of Mohrungen (en) Itzuli
Wagramgo gudua
Walcheren Campaign (en) Itzuli
Battle of Dennewitz (en) Itzuli
Leipzigeko gudua
Swedish-Norwegian War 1814 (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
katolizismoa

Find a Grave: 7814605 Edit the value on Wikidata

Jean Baptiste Bernadotte izenarekin jaioa 1780an Frantziako Lurreko Armadan izena eman zuen, soldadu arrunt gisa. Frantziako Iraultzan gorantz egin zuen eta ofizial ez komisionatu gisa denboraldi bat eman ostean 1794an jeneral titulua jaso zuen. Bernadotte hainbat gudu eta kanpainatan ezagun egin zen, eta denboraldi labur batez Frantziako Defentsa Ministro izan zen. Napoleon Bonaparterekin erlazio txarra izan zuen garai batez, baina 1804an berriro ere adiskidetu zuen eta Frantziako Mariskal izendatu zuen, herrialde horretan izan daitekeen titulu militarrik altuena.

1810ean Suediako Parlamentuak Karlos XIII.aren ondorengo aukeratu zuen, hau zaharra baitzen, gaixo zegoen eta ez baitzuen seme-alabarik. Erregente gisa Karlos Joan izena hartu zuen. Bere hautaketaren helburua Suedia eta Frantziaren arteko harremanak hobetu eta Finlandia berreskuratzea zen. Baina Karlos Joanek bestelako politika eraman zuen, Errusia eta Erresuma Batuarekin aliantzak eginez Frantziaren aurka. Seigarren Koalizioaren gerran laguntza eman zion koalizioari Norvegia konkistatzeko (garai horretan batasun pertsonala zeukan Danimarkarekin) Napoleonen aurkako suediar laguntzaren truke. Karlos Joanek Iparraldeko Armadaren lidergoa izan zuen. Leipzigeko guduan frantziarren aurka lortutako garaipenaren ostean Danimarka derrigortu zuen Norvegia uztera Kieleko Itunaren bidez. Norvegiarrak suediar dominazioaren aurrean matxinatu ziren 1814an, baina Karlos Joanek kanpaina militar bat gidatu zuen eta Norvegia Mosseko konbentzioa sinatzera derrigortu zuen, Suediara batuz.

1818an Karlos XIII.a eta II.a hil zen eta berak eskuratu zituen Suedia eta Norvegiako tronuak. Errege berri gisa, Karlos Joanek bere bi herrialdeetako ekonomia hobetzeko planak garatu zituen, barne zorran oreka bilatuz kanpo dibisarekin ordainketarekin. Azpiegitura handiak egin zituen, hala nola Götako kanala. Erregea saiatu zen Norvegia eta Suediaren arteko harremanak hobetzen fusio politikak garatuz, baina bere nahiek askotan topo egiten zuten Norvegiako parlamentuarekin. Bere kanpo politikari esker aduanen gaineko kontrola eskuratu zuen eta herrialdean barne bakea ezarri eta kanpo neutraltasuna bermatu zuen. Agintari gisa pertsona egoskorra zen, 1830eko hamarkadan indartu zen jarrera. Oposizio liberalak kritika ugari egin zizkion bere moduak zirela eta. Bere bizitzako azken urteetan liberalen eskari batzuk bete zituen. 81 urterekin hil zen, 1844n, eta semeak, Oskar I.a Suediakoak, hartu zuen agintea. Gaur arteko Suediako erregeak haren ondorengoak dira.

Biografia

aldatu

Lehen urteak

aldatu
 
Bernadotte familiaren etxea Pauen

Jean-Baptiste Bernadotte 1763ko urtarrilaren 26an jaio zen Bearnoko Pau hirian. Jean Henri Bernadotte eta Jeanne de St. Vincenten bosgarren semea izan zen[1][2]. Behar baino lehenago jaio zen eta hurrengo eguna arte ez zuten eraman bataioa hartzera. Hasieran Jean Bernadotte izena baino ez zioten jarri, baina ondoren Baptiste gehitu zioten, Joan Bataiatzailearen omenez[1] eta Jean Évangeliste Bernadotte anaia zaharrenarekin ez bereizteko. Familiaren abizena ere aldatu zuten, jaio zenean du Poey baitzuten[3]. Aita Bearnoko probintziako epaitegiko prokuradorea zen[2]. Hain txarra zuen soldata non ez zen ezkondu 43 urte zituen arte[4]: hortik gutxira hil zen, seme gazteenak 17 urte zituenean[1].

Bernadotte Pauetik gertu zegoen erizain batengana bidali zuten osatzera jaio eta gutxira, eta ez zen etxera itzuli urtebete igaro arte. Ziurrenik ez zuen harreman onik izan bere amarekin, armadara batu eta gero behin baino ez baitzuen bisitatu bere etxea[2]. Bernadottek, antza, ikasketak beneditarrekin hasi zituen, baina hezkuntzaren zatirik handiena etxean egin zuen. Hamabost urterekin lanean hasi zen Paueko abokatu Jean Pierre de Batsallerekin[1][4].

Genealogia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d (Suedieraz) Palmer, Alan. (1992-01-01). Bernadotte: Napoleons marskalk, Sveriges kung. Bonnier Alba ISBN 9134511857. (Noiz kontsultatua: 2017-05-05).
  2. a b c (Norvegieraz [bokmål]) Bjørnskau, Erik. (1999-01-01). Carl XIV Johan: en franskmann på Nordens trone. Cappelen ISBN 8202176387. (Noiz kontsultatua: 2017-05-05).
  3. Charles XIV.. (Noiz kontsultatua: 2017-05-05).
  4. a b (Suedieraz) Carl XIV Johan : I: Den franska tiden II: Konungatiden | Höjer, Torvald T:son | Bokbörsen. (Noiz kontsultatua: 2017-05-05).

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos XIV.a Joan Suediakoa