Ireki menu nagusia

Jacob Jordaens (Anberes, 1593ko maiatzaren 19a - Anberes, 1678ko urriaren 18a) flandriar margolaria izan zen. Adam Van Noorten ikaslea izan zen eta haren alabarekin ezkondu zen. Rubens (1640) eta Van Dyck (1641) hil ondoren, Herbehereetako garai hartako azken maisua da. Jordaensen estiloan berebiziko garrantzia izan zuten Rubensen, Caravaggioren eta Bassanoren lanek. Bere garaiko beste artista askok ez bezala, ez zuen bere jaioterria utzi nahi izan, eta abertzaletasun sutsu horren kutsua nabarmena da bere koadroetan ere.

Jacob Jordaens
Jacob Jordaens - Zelfportret - Autoportrait - Fonds Generet - Koning Boudewijnstichting - Fondation Roi Baudouin.jpg
Bizitza
Izen osoa Jacob Jordaens
Jaiotza Anberes1593ko maiatzaren  19a
Herrialdea Hegoaldeko Herbehereak
 Belgika
Heriotza Anberes1678ko urriaren  18a (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Catharina van Noort Itzuli
Seme-alabak
Irakaslea(k) Adam van Noort Itzuli
Ikaslea(k) Johann Ulrich Mayr Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta grabatzailea
Lan nabarmenak The Abduction of Europa Itzuli
Prometheus Bound Itzuli
Mercury and Argus Itzuli
The Bagpipe Player Itzuli
Kidetza Anberesko San Lukas artista elkartea
Mugimendua Flemish Baroque paintinga Itzuli
Barrokoa
Genero artistikoa erretratua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Protestantismoa

Jordaens 1620-1630 hamarraldian hasi zen bere estilo propioa finkatzen. Oro har, indar handiko irudiak egin zituen, oso adierazgarriak eta edukiaren aldetik oso landuak. Kolore biziak erabili zituen eta koloreen arteko konbinazio bortitzak asmatu zituen. Bere koadroetako marrazkiak ere gogorrak dira, eta argi-itzal nabarmenak eratzen dituzte. Argia eta kolorea lantzeko zuen trebetasun berezia 1625-1630 bitarteko obretan antzematen da gehien. Rubensek eta Van Dyckek molde arranditsu eta aristokratikoa erabili zuten bezala, Jordaensek, aldiz, estilo adierazgarriagoa, sentsualagoa erabili zuen. Bere koadro batzuetan jende asko agertzen da, pilatuta bezala; pertsonaia sendoak, lodikoteak, aurpegi gorrikoak dira oro har, eta sarritan arrunkeria ere nabari da. Geroko lanek, ordea, aberastasuna eta indarra galdu zuten.

1640. urtetik aurrera Greenwicheko jauregia apaintzeko lanean jardun zuen buru-belarri. 1648tik aurrera, berriz, Suediako Kristina erreginaren margolari izan zen, eta 1652an Hagako Huis ten Bosch etxaldea apaindu zuen. Lan horretan antzematen da Jordaensen azkenaldiko neurrigabetasunerako eta patetismorako joera. Azpimarratzekoak ditu Denboraren garaipena eta Orangeko Frederiko Henrikeren garaipena muralak; arkitektura-apainduraren maisulantzat hartuak dira, eta bertan alegoria konplexua, kolore biziak eta forma bihurriak nahasten dira.

Bere sorterriko gaiak izan zituen oinarri; jaiak, festak, etab. Errege haurra lanean, Flandriako burgesen eta nekazarien irudiak egin zituen. Kalbinista egin zen, baina eliza katolikoetan ere lan handia egin zuen. Jordaensek egindako erretratuak arrakasta handikoak izan baziren ere, genero hori ez zuen asko landu. Ruytergo almirantea eta Andre zaharra dira erretratu ezagunenak. Beste lan aipagarri batzuk: Ebanjelariak, Martin Santua gizon bat sendatzen, Moises haitza jotzen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacob Jordaens