Moodle

ikastaroak on-line egiteko plataforma

Moodle irakaskuntza kudeatzeko sistema librea da (bestela ere "Ikasteko Ingurune Birtuala" deitu izan da), virtual learning enviroment edo learning management system ingelesez. Online moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da.

Moodle-logo.svg Moodle
MoodleDashboard.png
Jatorria
Sortzailea Martin Dougiamas
Sorrera-urtea 2002
Azken bertsioa 3.10
Ezaugarriak
Hizkuntza askotariko hizkuntzaka
Programazio-lengoaia PHP
Irakur dezake Plataforma-anitz
Lizentzia GPLv3
Ekoizpena
Programatzailea Martin Dougiamas
Garatzailea Martin Dougiamas
Euskaraz
Euskaraz Bai
moodle.org
Iturri-kodea https://git.in.moodle.com/moodle/moodle.git eta https://github.com/moodle/moodle

Arkitekturari dagokionez, web aplikazioa da eta PHP dabilen edozein ordenagailutan funtzionatzen du. Hainbat datu-base mota onartzen ditu, besteak beste PostgreSQL, MySQL eta MariaDB.

Moodle Martin Dougiamas australiarrak sortu zuen 2001ean. Harrez geroztik ikaragarrizko arrakasta eta zabalkundea izan du mundu osoko hezkuntza-erakundeen artean. 2020ko azaroan Moodle-ren gune ofizialean erregistratutako guneek guztira 245.000.000tik gora erabiltzaile dituzte, 120 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago (euskarara ere bai), mundu osoko 249 herrialdetan ari dira erabiltzen, 190.000 gune baino gehiagotan[1].

Moodle Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment delakoaren laburdura da (Objektuetara Bideratutako Ikas-Ingurune Dinamikoa eta Modularra).

Moodle GNU lizentziapean banatzen da.

Moodle-ren ezaugarri orokorrakAldatu

Moodle-ek pedagogia konstruktibo soziala bultzatzen du. Bere arkitektura eta aplikazioengatik online klaseentzako egokia da, baina baita ere klasean irakasleak irakatsitakoa hobetzeko eta sakontzeko. Nabigatzaileak duen interfazea erabiltzeko erraza da.

Instalazioa ere erraza da, PHP plataforma eta datu base batera sarrera bakarrik eskatzen baitu. Lehen aipatu den bezala, datu baseen zerbitzari ezberdinak erabiltzeko aukera ere eskaintzen du.

Gainera, plataforma guztian zehar segurtasuna oso kontrolatua dago. Inkesta guztiak kontrolatzen dira, cookieak zifratzen dira… testuak sartzeko leku gehienek HTML editorea erabiltzen dute, bertan idaztea erraza bihurtzen duena.

Horrez gain, Moodle-ren ezaugarri nagusienetako bat modularitatea[2] da, hau da, plataforman sortzen diren ikastaro guztietan hainbat elementu gaineratu, ezabatu, aldatu edo egokitu ahal dira, beti ere tutoreak dituen beharren arabera.

Moodle plataformara kargatzen diren edukiak gonbita daukaten erabiltzaileek bakarrik ikusiko dituzte kudeatzaileek horrela erabakiz gero. Kudeatzaileek nahi badute, edukiak nahi duten lizentziarekin online eskaini ahal dituzte, modu publikoan[3][4].

ModuluakAldatu

Hiru modulu-mota nagusi ditu:

Baliabideak
Nolabait esateko, baliabideak eduki estatikoak dira, ikasleen aldetik ez dute interaktibitaterik: fitxategiak, web-orriak, direktorioak, kanpo loturak...
Jarduera-moduluak
Ikas-materialak dira eta nolabaiteko eragin-trukatzea, interaktibitatea, gaineratzen dute: foroak, txatak, wikiak, blogak, glosarioak, datu-baseak, zereginak, tailerrak...
Blokeak
Ikastaroaren orri nagusiak eskuineko aldeetan blokeak izaten ditu. Horiek informazioa edo beste funtzionalitate batzuk eskaintzen dituzte irakasleentzat nahiz ikasleentzat: egutegia, kalifikazio-liburua, duela gutxiko aktibitatea...

Izenaren jatorriaAldatu

Moodle hitza hasieran Modular Object-Oriented Dynamic Learning Enviroment (Modulu bidezko ikasketa-eremu dinamikoa) akronimoa zen, irakasle eta programatzaileentzat zentzua duena, baina Moodle hitzak erabilpen urriko moodle aditz[5] anglosaxoniarrari ere erreferentzia egiten dio.

Espezifikazio TeknikoakAldatu

Arkitekturari dagokionez, Unix, Linux, FreeBSD, Windows, Mac OS X, Android, Net Ware sistema eragileetan eta PHPa erabiltzen duten beste sistemetan inongo aldaketarik gabe erabili daiteke. Moodle-ren azken bertsioa (3.10) 2020an argitaratu zen eta PHPren 7.2.0 bertsiotik gorakoak onartzen ditu, PHP 7.3 eta 7.4 barne.

Datuak SQL motako datu base batean gordetzen dira: 1.7 bertsiotik aurrerakoak (2006ko azaroan argitaratutakoa) datu baseen abstrakzioaz baliatzen dira, honela instalatzaileek datu baseen zerbitzari ezberdinak aukeratu ditzakete. Gaur egungo Moodle-ren azken bertsioak PostgreSQL, MySQL, MariaDB, Microsoft SQL Server eta Oracle datu-baseak onartzen ditu.

Moodle-ren instalazioaAldatu

Honen instalazioa ez da beste LMSen oso bestelakoa. Instalazioa egin nahi den modua kontuan hartu behar da: modu integratuan egin nahi bada (web-aplikazioen zerbitzaria eta datu basea zerbitzari fisiko bakar batean) edota modu sailkatuan egin nahi den (web-aplikazioen zerbitzaria eta datu basea zerbitzari fisiko desberdinetan). Instalazio handietarako bigarren aukera da gomendagarriena, baina instalazio txiki bat prestatu edo LMS honi buruz ikasi egin nahi baduzu, erabili lehenengo aukera.

Lehenengo aukera XAMPP bidez eta PHPk, MySQLk eta Apachek osatutako paketearen bidez egin daiteke, instalatzeko beharrezkoak direnak. Pakete hau bai Linuxen eta bai Windowsen erabili daiteke. Hau instalatu ondoren, Moodle paketea zabaltzea eta instalatzea besterik ez da geratzen.

Moodle-ren lokalizazioaAldatu

Software libreko programa gehienekin bezala Moodle-n ere itzultzea posiblea da. Moodle-k hainbat hizkuntzatako lokalizazioa egiteko AMOS izeneko tresna bat erabiltzen du, eta bertatik edozeinek egin ditzake proposamenak: AMOS.

Zure Moodle-an AMOS plataformako edozein hizkuntza-pakete automatikoki jaitsi eta instalatu daiteke (Gunearen kudeaketa > Hizkuntza > Hizkuntza-paketeak), eta Moodle-ko 2.8 bertsiotik aurrera hizkuntza-paketeen eguneraketak automatikoki aplikatzen dira. Bestela badago ere hizkuntza-paketeak eskuz helbide honetatik jaisteko aukera: https://download.moodle.org/langpack/.

Soilik zure Moodle-an instalatutako hizkuntza-paketeren bat aldatu nahi izanez gero, Moodle bertatik badago hori egitea (Gunearen kudeaketa > Hizkuntza > Hizkuntzen pertsonalizazioa).

Euskarazko lokalizazioaAldatu

Moodle euskaraz ere egon dadin, lanean gogoz ibili da boluntario talde bat[6][7][8]. Urteetan zehar lortu dute bertsio berriak atera bezain pronto hizkuntza paketeak euskaraz % 100 egotea.

TestuinguruaAldatu

JatorriaAldatu

Moodle-ren sortzailea Martin Dougiamas izan zen, Australiako Curtin Unibertsitateko administratzailea eta Konputagailuen Zientzietan graduatua. Hark egindako ikerketa batean software librearen erabilera irakaskuntzaren eta ikasketaren epistemologia sozial baten oinarri bezala aztertu zuen. Haren ikerketak Moodle-ren diseinuan eragin handia izan zuen, beste irakaskuntzako plataformetan ahaztuta zeuden alderdi pedagogikoak erabiliz.

Ikuspuntu pedagogikoaAldatu

Moodle-ek planteatzen duena hezkuntza konstruktibo sozial bat da, eta bertan ikasleek ere hezkuntzako esperientzian ekarpen garrantzitsuak egin ditzaketela azpimarratzen da. Moodle-ren ezaugarriek hau erakusten dute: ikasleek datu baseetan komentatu dezakete, foroan galdetu eta erantzun dezakete, glosarioan terminoak gehitu ditzakete, tailerretan elkarlanean aritu eta autoebaluatu eta koebaluatu dezakete edo wiki batean elkarrekin lan egin dezakete.

Moodle-ren malgutasunari esker irakaskuntza metodo asko erabili daitezke. Material oso espezifikoa edo orokorra sortzeko erabili daiteke edota ebaluatzeko erabili daiteke. konstruktibismoa emaitzetan oinarritutako irakaskuntzaren kontrako zerbait bezala ikus daiteke. Kalifikaziori beste edo garrantzi gehiago ematen dio ebaluazioari. Moodle-ren malgutasunari esker klasera bideratutako giro batera ere norabidetu daiteke ikaslea erdian jarrita.

Moodle-ren administrazioaAldatu

  • Administrazio orokorra erabiltzailea den kudeatzaile edo administrari batek eramaten du, instalazioan zehar zehaztutakoa.
  • Lekua pertsonalizatu daiteke “azal” ezberdinak erabiliz, eta hauek koloreak, letra motak,distribuzioa, etab. erabakiko dute.
  • Plugin gehigarriak instalatu daitezke, besteak beste Moodle-ko komunitateko pluginen datu-basetik.
  • Hizkuntzen paketeek hauek kokapena erraz aurkitzea ahalbidetzen dute. Gaur egun 100 hizkuntza baino gehiagotan aurkitu daiteke Moodle.
  • PHP kodeaz idatzita dago, GNU GPL lizentziarekin.

Erabiltzaileen administrazioaAldatu

Ezaugarri orokorrak honakoak dira:

  • Moodle erabiltzen hasteko posta elektronikoaren bidez izena eman behar da.
  • LDAP metodoa: sartzeko kontuak LDAP zerbitzari baten bidez ziurtatu daitezke.
  • Kanpoko datu basea erabili daiteke kautotze bezala erabili daiteke.

Pertsona bakoitzak soilik kontu bat behar du zerbitzari osoan zehar ibiltzeko. Kontu bakoitzak hainbat sarbide izan ditzake. Administrari kontu batekin ikastaroen sorrera eta irakasleak kontrola daitezke, ikastaro edo mintegi bakoitzari erabiltzaileak esleituz.

  • Irakasleek beraien kurtsoari sartzeko pasahitz bat ezarri diezaiekete, honela ikasleak ez direnei sarrera galaraziz. Pasahitz hau pertsonalki adierazi edo postaz bidali dezakete. Irakasleek ikasle bati sarrera galarazi diezaioke nahi baldin badu. Gainera, denbora jakin batean sartzen ez diren ikasleei sarrera galarazteko metodo automatiko bat ere badago, administratzaileak ezarritakoa.

Erabiltzaile bakoitzak bere ordutegi-zonaldea zein den adieraz dezake, eta Moodlen jarritako data guztiak ordutegi horretara moldatuko dira. Gainera, hizkuntza askoren artean ere aukeratu daiteke.

Ikastaroen administrazioaAldatu

Irakasleak ikastaroaren aukera guztiak kontrola ditzake. Formatu desberdinak aukeratu daitezke kurtsoarentzat: astez astekoa, gaien araberakoa…

Orokorrean Moodle-ek malgutasun handiko hainbat aktibitate eskaintzen ditu: foroak, blogak, inkestak, materialak, kontsultak, galdeketak eta zereginak. Orri nagusian erabiltzailea azkenekoz sartu zenetik gertatu diren aldaketak adierazi daitezke.

Nota guztiak, bai foroenak, egunerokoenak, inkestenak, galdeketenak… orri bakar batean ikusi daitezke eta kalkulu orriko formatuan deskargatu. Gainera, ikasle bakoitzaren aktibitatearen txostenak eskuratu daitezke, grafikoekin eta modulu bakoitzean sartu dena adieraziz (azkenekoz noiz sartu zen, zenbat aldiz irakurri duen), baina baita ere ikasle bakoitzak zenbat parte hartu duen.

Foroetara bidalitako mezuak posta elektronikoz bidali daitezke, baita ere irakasleen iruzkinak… dena HTML formatuan edo testu arrunt bat bezala.

Moodle-ren modulu garrantzitsuenakAldatu

 
Moodle-ren hainbat modulu eta tresna funtzionalitatearen arabera sailkaturik

Mooldlek hainbat tresna[9] ditu. Moduluetan sailkatuta:

Zereginen moduluaAldatu

  • Lan baten entrega eguna zein den eta honetan lortu daitekeen nota maximoa zein den zehaztu daiteke.
  • Ikasleek beraien egitekoak igo ditzakete eta haiek igo dituzten eguna gorde egingo da.
  • Lanak epez kanpo bidal daitezke, baina irakasleak noiz bidali diren eta zenbateko atzerapena izan duen ikusi ahal izango du.
  • Klase guztia orri bakar batean eta inkesta bakar baten bidez ebaluatu daiteke.
  • Irakaslearen iruzkinak egiteko bakoitzaren orrian gordeko dira eta ikasleari jakinarazpen bat bidaliko zaio.
  • Irakasleak lan bat itzuli dezake hau zuzendu ondoren.

Foroa moduluaAldatu

Hainbat foro mota daude: irakasleentzat soilik, ikastaroaren berriak eta denentzat irekitako foroak.

  • Mezu guztiek idazlearen argazkia erakusten dute.
  • Irakasleak ikasle guztiei foro guztietan parte hartzera behartu diezaieke edota ikasle bakoitzari nahi duenean parte hartzeko aukera eman.
  • Irakasleak foro batean erantzunak idaztea ezinezkoa izatea egin dezake.
  • Irakasleak eztabaida gaiak foro batetik bestera mugi ditzake.

Bloga moduluaAldatu

Arlo honen bitartez irakasleak eta ikasleak informazio pribatua elkarbanatu dezakete.

  • Egunerokoan idatzitakoa egindako galdera bati erantzuna izan daiteke.
  • Klase guztia orri bakar batean eta inkesta bakar baten bidez ebaluatu daiteke.
  • Irakaslearen komentarioak egunerokoaren orrian gordeko dira eta ikasleari notifikazio bat bidaliko zaio.

Galdetegi moduluaAldatu

  • Irakasleek galderen datu base bat sor dezakete eta ondoren hau beste galdeketetan erabili izango dute.
  • Galderak sarbide errazeko kategorietan gorde daitezke, eta kategoria hauek ondoren argitaratuak izan daitezke honela lekuko edozein tokitik kategoria ezberdinetarako sarbidea errazago bihurtzeko.
  • Galdeketak berehala zuzentzen dira eta galderak aldatzen badira berriro zuzentzeko aukera dago.
  • Galdeketak denbora muga bat izan dezakete.
  • Irakasleak galdeketak behin baino gehiago egin daitezkeen eta hauen erantzunak ikustea posible ote den erabaki dezake.
  • Galderak HTML eta irudiekin sortu daitezke.
  • Galdeketa galderak eta erantzunak nahastu daitezke ikasleek beraien artean kopiatzea ekiditeko.
  • Galderak kanpoko testuetatik inportatu daitezke.

Fitxategia moduluaAldatu

Inkesta moduluaAldatu

  • Prestatutako formulario edo inkestak erabiltzea posible da (COLLES, ATTLS).
  • Grafikoak dituzten inkestetatik txostenak sor daitezke. Datuak, kalkulu orrietako ohiko formatuetan bezala edo CSV fitxategi bat bezala deskarga daitezke.
  • Inkestak ezin dira partzialki erantzun.
  • Ikasle bakoitzak bere erantzunak zein diren eta klasekoekin konparazioa ematen zaio.

BideokonferentziaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Moodle statistics» stats.moodle.org . Noiz kontsultatua: 2020-11-23.
  2. Alex Gabilondo. (2019-01-20). «Luberri: Moodle tresnak» Luberri . Noiz kontsultatua: 2019-01-22.
  3. «Publikoki eskainitako Ikastaroa: IKT2 - Alain Urizar» elearning23.hezkuntza.net . Noiz kontsultatua: 2020-12-01.
  4. «Ikastaroa: Moodlen sakontzen pausoz-pauso» elearning17.hezkuntza.net . Noiz kontsultatua: 2020-12-01.
  5. (Ingelesez) «Definition of Moodle» www.allwords.com . Noiz kontsultatua: 2019-05-13.
  6. «Moodle Euskaraz» moodle.org . Noiz kontsultatua: 2019-05-13.
  7. «"Moodle euskaraz" foroa» moodle.org . Noiz kontsultatua: 2019-05-13.
  8. «Moodle - Librezale.eus» librezale.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-13.
  9. Gabilondo, Alex. (2019-01-20). «Luberri: Moodle tresnak» Luberri . Noiz kontsultatua: 2019-05-02.
  10. Gabilondo, Alex. (2020-03-15). «Luberri: Moodle. ikasleekin komunikatzeko hainbat aukera» Luberri . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.

Kanpo estekakAldatu