Multiplataforma

konputagailu-plataforma anitzetan erabil daitezkeen konputagailu-programen, metodoen edo kontzeptuen ezaugarria

Multiplataforma edo Plataforma-anitzetarako terminoa erabiltzen da informatikan aplikazio bat plataforma edo sistema eragile edo hardware desberdinetan ibil daitekeela adierazteko. Ingelesez cross-platform software, multi-platform software edo platform-independent software terminoak erabiltzen dira. Adibidez, Windows eta Linuxen dabilen software bat plataforma-anitza da. Honi esker, erabiltzaileak ez du sistema eragile aldaketarik egin beharko software hori erabili ahal izateko, abantaila da beraz ezaugarri hau izatea. Dena dela, software bat plataforma-anitz izateak ez du plataforma guztietan funtzionatuko duenik esan nahi.[1]

Zenbait programazio-lengoaiak aplikazio plataforma-anitzak sortzeko aukera eskaintzen dute, hala nola Java eta C++,[2] baina gehienetan plataforma bakoitzarentzako konpilatu behar izaten da. Interpretatuak direnak, Python esaterako, multiplataforma izateko egokiagoak dira, plataforma bakoitzerako interpretatzailea izatea nahikoa da-eta. Java konpilatua da baina tarteko kode bat sortzen duenez multiplataforma aplikazioetarako egokia da.

Plataforma termino generiko gisa erabiltzen da eta prozesadore batekin lotuta erabil daiteke, sistema eragile batekin edo bien konbinazioarekin. Prozesadoreen aldetik maiz aipatzen diren plataforma ezagunenak x86 arkitektura PCtan eta ARM telefonotan eta tabletatan. Maiz aipatzen diren sistema eragileak Windows, Mac OS eta Linux zein Unix modukoak PCtan eta Android eta iOS telefono eta tabletatan.

Multiplataforma aplikazioak garatzen laguntzeko tresna asko daude eskuragarri. Ezagunen artean dugu Eclipse ordenagailuetarako eta Delphi edo Titanium. telefonotarako.

Multiplataforma ezaugarria lortzeko azken urteetan asko erabiltzen ari den eredu bat web aplikazioena da, non, bezero-zerbitzari arkitekturari esker eta zerbitzaria plataforma zehatz batean egon arren, bezeroa berez multiplataforma den web nabigatzailea izaten den.

Besteak beste, programa hauek multiplataforma direla esaten da:

ErreferentziakAldatu

  1. «Platform definition by The Linux Information Project» www.linfo.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  2. «Oracle Java Technologies | Oracle» www.oracle.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  3. «HTML aurkezpenak egiten Reveal.js plataformarekin. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu