Dzongkha
Dzongkha[1] (dzongkhaz: རྫོང་ཁ་) Bhutango hizkuntza nazionala da. «Dzongkha» hitzak dzong-etan (རྫོང་, hots, XVII. mendeko monasterio gotortuetan) hitz egiten den kha (ཁ་) hizkuntza esan nahi du.
Dzongkha | |
---|---|
རྫོང་ཁ་ | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Bhutan, Sikkim (India) |
Hiztunak | 170.000 |
Ofizialtasuna | Bhutan |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Araugilea | Dzongkharen Bilakaeraren Biltzarra |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Sino-Austronesian (en) sino-tibetar hizkuntzak Tibeto-Burman (en) Tibeto-Kanauri (en) Bodish (en) Tibetic (en) Southern Tibetic (en) | |
Alfabetoa | tibetar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | dz |
ISO 639-2 | dzo |
ISO 639-3 | dzo |
Ethnologue | dzo |
Glottolog | nucl1307 eta dzon1239 |
Wikipedia | dz |
UNESCO | 1253 |
IETF | dz |
Hizkuntzak 170.000 hiztun inguru ditu eta Bhutango mendebaldeko barrutietan hitz egiten da. Herrialde hartako eskola guztietan irakasten da, eta lingua franca da hegoaldeko eta ekialdeko barrutietan, hor ez baita ama-hizkuntza.
Joyi deritzan tibetar alfabetoaren aldaeraz idazten da.
Ahaidantzari dagokionez, sino-tibetar hizkuntza-familiari dagokio, tibeto-birmaniarren taldeari. Kode hauek ditu: ISO 639-1: dz; ISO 639-2: dzo.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
Kanpo estekak
aldatuHizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |