Aurkezpen digital

jendaurreko diskurtsoari laguntzeko erabiltzen den baliabide digital, irudi eta testu laburrak erakusten zaie entzuleei, diskurtsoaren osagarri

Aurkezpen digitalak jendaurreko diskurtso edo hitzaldietan hizlariak erabiltzen duen aurkezpen edo komunikatzeko teknika bat da, non diskurtsoa aurretik prestatu eta era digitalean sortutako testu eta irudiekin, maiz diapositiba moduan eraturik, osatzen den. Egun ordenagailu bati loturiko bideo proiektore edo arbel digital batez egiten dira. Horren aurrekariak diapositiba proiektore eta erretroproiektoreen bitartez egindako aurkezpenak dira.

Itziar Idiazabal irakaslea hitzaldi batean, aurkezpen digital batez lagundurik.

Hizlariak aurretik prestatzen dituen irudiak eta hitzak, prestatutako diapositibak, diskurtsoaren eskema izango dira. Diapositibei esker diskurtsoa hobeto estrukturatzeko aukera dago eta bestalde, entzuleak ikus-entzule bihurtuko dira, horrela diskurtsoa erakargarriagoa izan dadin[1].

Aurkezpen digitalak prestatzeko aholkuak aldatu

Interneten hamaika aholku topa daitezke aurkezpen digital onak prestatzerakoan kontuan hartu behar diren aholkukekin:[2]

  • Hitzaldiak ezin dira luzeegiak izan. Diapositiba aurkezpenek ere ezin dute diapositiba gehiegi aurkeztu.
  • Ikusleen aurrean ezin da diapositiba bera denbora luzeegian mantendu.
  • Diapositibak ez dira testu-dokumentuak. Ez lukete izan behar. Hitzaldi baten laguntza eta osagarri izan beharko lukete.
  • Diapositibetan irudiak testuak baino garrantzitsuago.
  • Diapositiba batean ezin dira irudi gehiegi batera ezarri.
  • Diapositiba aurkezpen batean ez dira hiru letra-tipo baino gehiago erabili behar.
  • Diapositibetan neurri handiko letrak erabili behar.
  • Diapositiba batean ezin dira hitz gehiegi sartu. Diapositiben testua ahozko diskurtsoaren osagarri behar dute, ez ordezko.
  • Diapositibaren testua gelako edozein tokitatik ikusteko modukoa izan behar du. (Kontuan hartu behar da diapositibak zein aretotan ikusiko diren, aretoaren tamaina eta jarlekuen kokapena). Zaila izaten da, areto askotan, diapositibetako behekoa aldekoa ikustea. Zaila izaten da, areto askotan, letra txikiak irakurtzea.
  • Hizlari batzuek, hitzaldiaren ostean, edo hitzaldiaren aurretik, diapositiba-aurkezpen digitala igortzen diete entzuleei. Hitzaldiaren testuingururik gabe, agian, zaila izango da mezua bere osotasunean harrapatzea. Horrelakoetan, diapositibekin batera testu osagarriak, bideoak edo audioak gehitzea aholkatu ohi da.[3]

Aurkezpenetan saihestu beharrekoak aldatu

 
Jendaurrean erabilitako aurkezpen digital baten adibidea.
  • Diapositibetan erabiltzen diren letrak txikiak izatea. Entzuleek irakurtzeko moduko letra tamaina behar da.
  • Aurkezpen batean diapositiba gehiegi sartzea.
  • Diapositiba batekin denbora luzeegi egotea.
  • Diapositiba batean ezin dira irudi gehiegi ezarri. Irudien mosaiko moduko bat ezin da eskaini.
  • Diapositiba batean ezin dira hitz gehiegi sartu. Diapositiben testua ahozko diskurtsoaren osagarri behar dute, ez ordezko.
  • Testua agertzen denean diapositibaren beheko aldean testua batzuetan nekez irakur daitekeela kontuan hartu behar da.
  • Hizlariak ez du diapositibetan agertzen den testua ozen irakurri behar. Batez ere testua luzea bada.
  • Diapositibak editatzeko programek dauzkaten lehenetsitako letra-tipoak aspergarri izan daitezke; letra-tipo gehiegi nahastea itxura aldetik itsusi gera daiteke.
  • Ikusle guztiek ulertuko ez dituzten akronimoak saihestu egin behar dira.
  • Ikusle gehienek ulertuko ez dituzten grafikoak saihestu egin behar dira.

Aurkezpen batek zaindu beharrekoak aldatu

  • Egilearen edo egileen izen-deiturak erakustea komeni da. Hasiera-hasieran edo amaieran.
  • Diapositibak zein lizentziarekin partekatzen diren erakustea komeni da. Normalean amaieran ematen da partekatzeko lizentziaren berri.
  • Izenburua eta liburu-azalaren funtzioa beteko duen hasierako diapositiba ikusgarria prestatzea komeni da.
  • Azalaren ostean aurkibide bat jartzea komeni da. Aurkibidean geroago aipatuko diren atalen izenburuak agertzea komeni.
  • Diapositibek aurkibidean iragarritako ordena errespetatu beharko.
  • Diapositiben irudiak zaindu beharko dira batez ere, diapositibetako protagonismoa irudiek behar dute. Diapositibekin batera joango den testua ahozko testua izan behar du. Diapositibetan agertuko den idatzizko testua diskurtsoaren atalak markatzeko balioko du, ez diskurtso osoa ordezkatzeko.
  • Aipagarri diren pertsonen izen-deiturak nola idazten diren erakustea komeni da, batez ere entzuleriaren parte batek ez badaki nola idazten diren aipatzen diren pertsona horien izen-deiturak. (Entzule batzuek, agian, bilatu nahi izango dute aipatutako pertsona horiei buruzko informazioa eta izen-deiturak nola idazten diren lan horretan asko lagunduko die).
  • Diapositibekin batera ekoiztuko den diskurtsoak koherentzia eta kohesioa behar. Bide beretik, diapositibetako irudiek diskurtsoarekiko koherentzia eta kohesioa behar.
  • Diapositibekin batera doan testua eta diskurtsoa bere testuinguruan kokatu beharko. Testuinguru horri egokitu beharko da diskurtsoaren eta testuaren erregistroa.
  • Diapositiba aurkezpenak argitu beharko ditu argitu nahi zituen kontuak edo transmititu beharko ditu transmititu nahi zituen edukiak.
  • Denborarekin kontuz, denbora ondo neurtu behar. Ezin gehiegi luzatu. Ezin lakonikoegi jokatu eta azkarregi amaitu.
  • Gaiari lotuta aipu interesgarriak ekar daitezke, irudi interesgarriak, bideoak, interneteko estekak, aipamen bibliografikoak, etab.
  • Testu idatziaren eta diskurtsoaren zuzentasuna zaindu behar da.

Kritikak aldatu

Diapositiba aurkezpenek zenbait kritika jaso dituzte: aurkezpen programek eskaini eta erruz erabiltzen diren puntuz puntuko analisiak kasu batzuetan errealitatea sinplifikatuegi bat islatzen duela aipatu da.[4].

Tresna digitalak aldatu

Aurkezpen digitalak prestatzeko tresna informatiko klasikoenak Microsoft enpresako bulegoko paketeko PowerPoint aplikazioa eta LibreOffice paketeko LibreOffice Impress aplikazioa[5] dira. Baina badira beste hainbat tresna informatiko[6] ere bai: Prezi, Emaze, Brainshark, Haiku Deck, Keynote...

Erreferentziak aldatu

  1. Velilla Barquero, Ricardo.. (2002). El poder de las presentaciones efectivas : guía práctica de comunicación oral para directivos. Gestión 2000 ISBN 84-8088-788-5. PMC 50642773. (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
  2. «Aurkezpenak dekalogoa» Genial.ly (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  3. «Aurkezpenak hobetzen · Difusioa» PeerTube.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  4. (Ingelesez) Tufte, Edward. (2003). The Level of Discourse Continues to Slide. ..
  5. Klasikoa EIMA katalogoa: OpenOffice; Impress erabiltzeko gida.
  6. «Aurkezpenak egiteko tresnarik onenak» Gaztenpresa 2018-05-10 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • LibreOffice Impress aurkezpenak sortzeko tresn informatiko eraginkorra da, software librez egina. Diapositibak azkar sor daitezke editatzeko eta bistaratzeko hainbat modu erabiliz: bistaratze normala, oharrekin, inprimatzekoa, antolatzekoa, etab. LibreOffice paketekoa izanik, LibreOffice Impress euskaraz topa daiteke.