Maoriera

polinesiar hizkuntza, Zeelanda Berriko maoriek mintzatua

Maoriera[1] (maorieraz: Māori [ˈmaːɔɾi ahoskatua]; edo te reo Māori [tɛ ˈɾɛɔ ˈmaːɔɾi], «maori hizkuntza») maori etniakoen mintzaira da. Zeelanda Berriko (maorieraz: Aotearoa) hizkuntza ofiziala, ingelesarekin batera.

Maoriera
Reo Māori
Idioma maorí.PNG
Datu orokorrak
Lurralde eremua Zeelanda Berria
Hiztunak 100.000–160.000 inguru
Rankinga Ez 100 mintzatuenen artean
Ofizialtasuna Zeelanda Berria
Eskualdea Polinesia
UNESCO sailkapena 2: kaltebera
Araugilea Maoriera Batzordea (Te Taura Whiri i te Reo Māori)
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
austronesiar hizkuntzak
Malaysiar-polinesiar hizkuntzak
Nuclear Malayo-Polynesian languages (en) Itzuli
Central-Eastern Malayo-Polynesian (en) Itzuli
Ekialdeko malayo-polinesiar hizkuntzak
Ozeaniar hizkuntzak
Central–Eastern Oceanic languages (en) Itzuli
Central Pacific languages (en) Itzuli
Polynesian languages (en) Itzuli
Tahitic languages (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia hizkuntza isolatzailea eta aditza-subjektua-objektua
Alfabetoa latindar alfabetoa eta Māori writing system (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 mi
ISO 639-2 mao mri
ISO 639-3 mri
Ethnologue mri
Glottolog maor1246
Wikipedia mi

Hala ere, hizkuntza gutxitua da; eta, etorkizunera begira, egoera ez da ona. Gutxi gorabehera, 150.000 hiztun dituela kalkulatzen da (zeelandaberritar guztien % 3,75, eta maorien % 14 inguru). Egun, hiztun gehienak Ipar uharteko iparraldean eta ekialdean bizi dira, Northland eta Gisborne eskualdeetan zehazki.

Polinesiar jatorrikoa da, eta senidetzat ditu beste hiru hizkuntza: rarotongan (Cook uharteak), tahitiera eta hawaiiera.

Maoriera Zeelanda Berrira Polinesiako biztanle batzuek eraman zuten, ziur aski Tahititik hara joandakoek, orain dela 600-800 urte.

Polinesiako ekialdearen hizkuntzen sailkapenaAldatu

 
Polinesiako ekialdearen hizkuntzak.

HistoriaAldatu

XIX mendeaAldatu

  • 1814an, misiolari batzuk saiatu ziren, lehenengo aldiz, maoriera alfabeto erromatarrez idazten.
  • 1840an, Waitangiko ituna sinatu zuten. Orduan, Zeelanda Berriko hizkuntza nagusia zen artean.
  • 1842an, lehenengo egunkaria argitaratu zuten.
  • 1850eko hamarkada inguruan hasi zen haren gutxitze prozesua, Erresuma Batutik joandako pertsonen hizkuntza nagusituz joan zen bitartean, ingelesa alegia. 1858an 56.000 maori inguru erroldatu zituzten.
  • 1860ko hamarkadatik, eskolan maoriera erabiltzea debekatzen hasi ziren; horren ondorioz, hizkuntzaren prestigioa murriztu egin zen.1867an, berriz, Native Schools Act dekretua kaleratu zuten.

XX. mendeaAldatu

  • 1920 inguruan, Sir Āpirana Ngata hasi zitzaien maori komunitateei ohartarazten hizkuntzaren erabileraren garrantziari buruz.
  • 1930eko hamarkadan, maori gehienek artean egiten zuten maorieraz.
  • 1940ko hamarkadan hasi zen hirietarako emigrazio handia. Hortik aurrera hiztun galera izugarria izan zen.
  • 1961ean, Hunn Report delako txostenak maoriera jo zuen maorien bizimoduaren aztarna edo erlikiatzat.
  • 1970eko hamarkadaren hasieran, hiriguneetako talde batzuek (Ngā Tamatoa eta Te Reo Māori Society) ekin zioten hizkuntzaren biziberritzeari.
  • 1975 inguruan, inkesta batek azaldu zuen maorien % 20k (70.000 pertsona, gehienak adinekoak) bakarrik hitz egin zezaketela jariotasunez. Urte hartan, Ngāti Raukawa, NgātiToa eta Te Āti Awa taldeek hasi zuten Whakatipuranga Rua Mano hizkuntza ekimena.
  • 1978an, Rūātoki School delakoa lehendabiziko eskola elebiduna bilakatu zen.
  • 1980ko hamarkadan hasi ziren lehenengo irrati emisioak: Te Upoko o te Ika eta Radio Ngāti Porou.
  • 1986an, 50.000 hiztun kalkulatu zituzten, maorien % 12.
  • 1987an, Māori Language Act dekretuaren bidez, maorierak estatus ofiziala lortu zuten. Te Taura Whiri i te Reo Māori eta Te Kōhanga Reo National Trust erakundeak sortu zituzten.
  • 1993an, Te Māngai Pāho hedabideetako agentzia sortu zuten. Ordurako, tokian tokiko 20 irratik emititzen zuten herrialde osoan.
  • 1995an, He Taonga Te Reo, hizkuntzaren urtea, ospatu zuten.
  • 1997an kalkulatzen zen 13.000 haurrek, 32.000 ikaslek ertaineko zikloetan eta beste 55.000 heldu inguruk maoriera ikasten zutela.

XXI. mendeanAldatu

  • 2001ean, Health of the Māori Language Survey inkestak 136.700 hiztun kalkulatu zituen guztira.
  • 2003an egin zituzten 7th Polynesian Languages Forum – Te Reo i te Whenua Tipu jardunaldiak, Wellingtonen.
  • 2004ko martxotik Māori Television hasi zen emititzen, ele bitan.

Hiztunen mapaAldatu

 
Gorriz eta laranja ilunaz markatuta agertzen dira komunitaterik trinkoenak.

Esan bezala, hiztun gehienak bizi dira Ipar uhartean, zehazki iparraldeko muturrean: Northland edo Te Tai Tokerau eskualdean 45.000 maori inguru bizi dira, Ngāpuhi, Te Aupōuri, Te Rarawa, Ngāti Kahu, Ngāti Kurī eta Ngāti Whātua iwi-etan.

Hawke's Bay eskualdean (Te Matau-a-Māui), bereziki, Te Urewera aldean. Waikaton, Taupo aldean batik bat. Eta komunitate handienak, azkenik, Gisborne eskualdean (Te Tai Rāwhiti) daude, East Cape-ko inguruetan.

Australian kalkulatzen da 12.000 hiztun bizi zirela 2016an.

Hitzak eta esamoldeakAldatu

  • Kia ora: Kaixo.
  • Kia kaha: Indartsua izan.
  • Tāne: Gizon.
  • Wahine: Emakume (wāhine, emakumeak).
  • Aroha: Maitasun.
  • Whare: Etxe.
  • Ika: Arrain.
  • Tohorā: Balea.
  • Kuri: Txakur.
  • Rākau: Zuhaitz.
  • Puke: Muino.
  • Marama: Ilargi.
  • Whetu: Izar.
  • Moana: Itsaso, laku.
  • Awa: Ibai.
  • Waka: Kanoa.
  • Wai: Ur.
  • Ata: Itzal.
  • Wai: Nor?
  • Aha: Zer?
  • Hea: Non?
  • Āhea: Noiz?
  • E hia: Zenbat (gauza)?
  • Tokohia: Zenbat (jende)?
  • Pēhea: Nola?
  • Tēhea: Zein?

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.