Mac OS, (Macintosh Operating System), Macintosh ordenagailuetako sistema eragileei Apple Inc. enpresak eman zien izena da. Sistema hau izan zen interfaze grafikoa eta sagua erabili zuen lehenengo sistema eragile komertzial arrakastatsua. 1980ko hamarraldian zeuden ohiko PCetan erabiltzen zen MS-DOS sistema eragilearekin konparatuta erabiltzeko errazagoa zen. Macintosh taldea, besteak beste, Bill Atkinson, Jef Raskin eta Andy Hertzfeld-ek osatzen zuten.

Mac OS
2010-01-21 MacBook Pro flat panel showing Earth background.jpg
Jatorria
Honen izena daramaMacintosh eta McIntosh (en) Itzuli
Ezaugarriak
Euskarriax86_64 (en) Itzuli, ARMv8 (en) Itzuli, Motorola 68000 family (en) Itzuli, IA-32 (en) Itzuli eta PowerPC (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaApple Inc.
apple.com…
Mac OS logoa, 1997an
Denboran atzera joanda: MacBook Air (2015), iMac G5 20" (2004), Macintosh II (1987), Power Mac G4 Cube (2000), iBook G3 Blueberry (1999) eta jatorrizko Macintosh 128K (1984)

EboluzioaAldatu

 
Macintosh 128K, lehen Macintosh ordenagailua, 1984an merkaturatua.

Sistema eragile honen lehen bertsioa 1984. urtean sortu zen, eta bertsio horri gaur egun "Classic" Mac OS esaten zaio. 1996an "Mac OS" izena eman zitzaion Macintosh ordenagailuetako sistema eragileari, 2002ra arte enpresaren ordenagailu guztietan aurreinstalatuta zetorrena. Geroago Mac OS X sistemak ordezkatu zuen eta hasierakoari "klasikoa" esaten zaio. Mac OSren bilakaeran OS X eta MacOS markak ere erabili dira. Mac OS X sistema eragileak, Linuxek bezala, Unix du oinarri. 2002. urtetik aurrera, Macintosh ordenagailu guztietan presente zegoen sistema eragilea da. Sistema honen xedea erabiltzaileari gauzak erraztea izan da: adibidez, keinuak erabiliz, akzio ezberdinak burutzen dira.[1]

Hasiera batean Xerox PARC-en Alto proiektuak Macintoshen garapenean izandako eragina ukaezina bazen ere, badira sarri aipatzen ez diren beste ekarpen asko, hala nola Ican Sutherland-en Sketchpad edota Doug Engelbart-en On-Line System. Batetik, erabiltzaileentzako itxura atseginagoa ematea, eta bestetik, erabilgaitz eta primitibotzat jotzen ziren MS-DOS bezalako sistemak gainditzea izan ziren orduko motibazio nagusiak. Horrez gain, piztu bezain pronto lanerako prest zegoelako ospetsu bihurtu zen Apple Macintosha.[2][3]

1998. urtean, Steve Jobs Apple konpainiara itzuli eta urte batera, iMac moduan ezagutzen den ordenagailua merkaturatu zen, eta berarekin, arrakastaren bidea berreskuratu zuen Apple etxeak. Ordenagailu haietan, pantaila eta prozesadorea, dena zen bat. 2006. urtetik aurrera, Applek ordenagailu haiek erabiltzen zituzten prozesadoreak aldatu zituen. PowerPC markako prozesadoreak utzi, eta Intel etxekoak erabiltzen hasi zen. Txip berri haiekin, Applek saltzen dituen ordenagailuek Windows sistema eragilea erabiltzeko aukera zuten. Mac OS X sistema eragilea duten makina hauetan, Boot Camp izena duen softwarea erabili behar da Windows instalatu ahal izateko.[1]

Sistema eragile monolitikoa da Mac OS, lehen bertsioetan monoprogramaziokoa zen baina 5. bertsiotik aurrera multiataza izatera pasa zen. 7.ean 32 biterako egokitu zen programa luzeagoak onartzeko eta alegiazko memoria gehitu zitzaion.

Oso sistema goraipatua izan zen erabilerraza izateagatik, baina zenbait kritika ere jaso zituen memoria eta segurtasun aldetik zituen mugengatik eta garestiago izateagatik.

Apple-ren ezaugarriakAldatu

Apple etxeak bere gain hartzen du ordenagailu hauen euskarria den hardware eta softwarearen diseinu, fabrikazio eta mantenua. Makina itxiak direla esan daiteke: Macintoshek Applek diseinatutako hardwarea dute, Applek sortutako Mac OS X sistema eragilearekin eta Applek berak garatzen dituen aplikazio sortarekin. Enpresa honek bere produktuaren atal guztiak kontrolatzen dituenez, sistema hauen egonkortasuna handia da PCekin alderatzen baditugu. PC munduan, enpresa batzuek hardwarea bakarrik egiten dute (Acer, Asus, Dell, HP...); Microsoft eta horrelako enpresek sistema eragilea eta milaka eta milaka enpresek softwarea sortzen dute. Macintosh ordenagailuen beste ezaugarri bat estetika zaindua izan da.[1]

 
Macintosh konputagailuen ereduak denbora lerro batean.

BertsioakAldatu

Bederatzi bertsio atera dira merkatura lerro klasikoaren barruan.

  • System 1, 1984n
  • System Software 2, 3, eta 4; 1985 eta 1987 artean
  • System Software 5, 1987an
  • System Software 6, 1988an[4]
  • System 7 / Mac OS 7.6, 1991n[5]
  • Mac OS 8, 1997an
  • Mac OS 9, 1999an

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Goñi Beltza, Ander. (2011-10-12). «Macintosh, Appleren ordenagailuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  2. «ikasbil.eus: Dokutekako Fitxa: Windows, Mac OS eta Linux-en arteko aldeak» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  3. «Leihoak Zabalduz. Mac- zaleak eta Peceroak» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  4. «Macintosh IIx, Apple berria» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  5. «Apple-ren eskaintza berriak» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu